2011/01/12

PIANO-JOTZAILEA ESKOLAN EGON DA











Urtarrilaren 12an, aho zabalik eta arreta izugarriz jarraitu dute gure ikasle gaztetxoek Xabier Lizaso piano–jotzailearen emanaldia. Lehen hezkuntzakoek goizez eta Haur Hezkuntzakoak arratsaldez aukera paregabea izan dute musikaz gozatzeko.

Aurtengoan, Friederic CHOPIN konposatzaile ospetsua ezagutzeko aukera izan dute. Xabierrek, beti ere oso era ludikoan, bere bizitzaren hainbat aspektu azaldu dizkie txikienei. Musika entzunaldi eta jolasen bitartez, gure ikasleak ordu betez geldi edukitzea lortu du, eta ez da lan makala, ez horixe!.

iruzkinik ez: