2010/06/01
EL SALVADORREKO LAGUNAK ARRATZAINEN
El Salvador-retik etorri zitzaizkigun Alberto Hernandez, Eliseo Sánchez eta Bacilia Clarivel. 3 lagunek Aitziber Cenzanorekin batera goiz erdia pasa zuten Dr. Fleming eskolako ikasleen galderak erantzuten. Jarduerari hasiera emateko ikasleek abesti bat kantatu zieten. Ondoren, ikasleek beren herria eta bizimodua ezagutzeko eta ulertzeko galdera mordoa egin zizkieten. El Salvadorreko lagunek pazientzi haundiz eta irripartsu erantzuten zien. Bukaeran, Segundo Montes Comunitateko ikasleen gutunak eman zizkiguten eta gustura irakurri genituen geletan
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina