2010/03/28

Amasa-Villabonatik El Salvador-eko Meanguera herrira.


Dakizuen bezala Aiztondo bailarako hainbat herrik bezala, (Aduna, Asteasu eta Zizurkil), Amasa-Villabonako Udaletxeak ere, El Salvador-eko Meanguera eta Segundo Montes komunitatearekin anaieratze akordio bat du.

Eta modu berean Fleming Ikastetxeak bertako Mercedes Ventura eskolarekin anaitasun akordio bat dauka.

Datorren asteartean martxoaren 30, Aitziber eta Mikel Arrastoa, Meanguera herrira dijoaz eta Fleming Ikasle Batzordean azaldu zuten bertan duten egoera eta martxan dauden proiektuak.

Fleming ikasleak hango ikasleei egindako idatzi, marrazki eta oparitxoak Aitziberrek eta Mikelek jaso ondoren bertara eramago dituzte.


Joan den urtean.....

http://flemingvillabona.blogspot.com/2009/06/bisitaren-errepikapena.html


2010/03/26

ANTZERKIA H.H. ARROAN



Gaur goizean Arroako ikasleek bisita ikaragarri polita jaso dute. Arratzaingo Lhtzako 6A mailako neska-mutilak joan dira beraiek antolatutako antzerkiak erakustera:
-Hiru txerrikumeak
-Txano Gorritxo
-Hamelingo txirularia
-Harri Magikoa
3, 4, eta 5 urteko txikiek oso ondo pasa dute eta zaharrenak ere gustura aritu dira beraien txikietako eraikinean, orduko oroitzapenekin.
Ekintza guztiz polita izan da, TXALO BERO BAT AKTORE ZORAGARRIENTZAT, nahi duzuen arte.
ONDO PASA OPORRAK!!!

2010/03/25

HIP HOP IKASTAROA

Kaixo blogakideok!

5. eta 6. mailako neska-mutilek 2 asteetan hip-hop ikastaroa izan dute. Bertan ikasitakoa hemen ikusteko aukera duzue.









2010/03/24

Urtero bezala Simulakroak

Atzo Arratzainen eta gaur Arroan urtero bezala simulakroak aurrera eraman ditugu. Edozein arriskuzko ezbeharren aurrean nola jokatu ikasteko entrenamendua izan da.
Arratzainen eta baita Arroan ere irakasleak eta ikasleak seriotasun guztiz, zintzo-zintzo eta jarrera bikainarekin bete dituzte, kasu hauetan aurrera eraman behar diren prozedura guztiak.
Hala ta guztiz ere prebentzio antzerki honetan, susto aurpegiren bat baino gehiago ikusteko aukera izan dugu.
Eskerrik asko denori!!!!




2010/03/23

ALL KINDS OF FAMILIES

Hi again, dear bloggers!!!
Once again with you... Primary 4 students! We want to show you some photos about different sketches that we performed in front of another class. As you can see, the topic of the sketches is "FAMILY". We tried to represent different kinds of families living in one street. We hope you like the photos and thank you for being there. Bye, bye!!!



THE GRANT FAMILY performed by Sara as narrator, Ioritz as grandma, Iraia as Pat, Juan José as Stephen, Asier L. as David, Lorena (replacing
Cristina) as Rebeca and Lur as Harry.



THE SMITH FAMILY performed by Leire as narrator, Josu as Mr.Smith, June as Mrs.Smith, Iñaki as Kim, Mikel G. as Lester, and Mikel B. as Warren.


THE AKRAM FAMILY performed by Lorena as narrator, Aimar as Mr.Akram, Alaitz as Mrs.Akram and Enara as Amina.



THE BAKER FAMILY performed by Arkaitz as narrator, Oihane (replacing Lierni) as Sue Baker, Josu as Steve Baker and Gorka as Jeff Bolt.









THE POTTER FAMILY performed by Nora as narrator, Mirian as Lisa Green, Asier as Mr.Potter, Oihane as Mrs.Potter and Ander as Jason Potter.

This time THE SMITH FAMILY performed by Maria as narrator, Imanol as Mr.Smith, Naroa as Mrs.Smith, Patricia as Kim, Gari as Lester and Wilmer as Warren.

Finally here there is THE AKRAM FAMILY again, but this time performed by Itsaso as narrator, Aritz as Mr.Akram, Laura as Mrs.Akram and Ane as Amina.

SHOW MUST GO ON!!!





2010/03/17

ALBISTEAK 3. MAILA

3. mailako ikasleak albisteak landu dituzte; egunkaria, irratia, telebista... Hemen daukazue telebistako albistegia ikusgai. Ondo pasa !

XAXIREN URTEBETEZEA ARROAN











KAIXO BLOGARI MAITEAK,


Haur hezkuntzako Arroako laguntxoak gaituzue eta berri bat konta nahi dizuegu:

Martxoaren 6an, asteartea, Xaxi gure euskal maskotaren 155 garren urtebetetzea ospatu genuen festa zoragarri bat burutuz eta hortarako olerkiak, pin-ak, puxikak, marrazkiak, eta hainbat opari Xaxirekin elkar trukatu genituen.
Nola ez, bukatzeko tarta eta kandelekin zorion abestia eta dantzarekin amaitu genuen .

FESTA MUNDIALA!

AUPA XAXI eta URTE ASKOTARAKO!!!

Martxoaren 16an GOSARI OSASUNTSUA FLEMINGen


Martxoaren 16an GOSARI OSASUNTSUA FLEMINGen


Urtero bezala 10 urteko ikasleek GOSARI OSASUNTSUA jardueran parte hartu dute. Sekulako gosariz gozatu ahal izan dute: sagarra, indioilarra xerra, ogi opiltxoa olioz igurtzita eta esnea cola-caorekin. Indarrak hartu ondoren, gelan jakien ezaugarriak eta onurak aztertu dituzte; bertan, gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena dela azpimarratuz.

2010/03/15

BUKATU DIRA FLEMING 2010 OLINPIADAK!!


Kaixo blogkideak! Gaurko sari banaketa jendetsuarekin bukatu dira "Fleming-eko 2010 Olinpiadak"! Urte luzez antolatu gabe egon ondoren, ikasturte honetan berriro antolatzeari ekin diogu (Garbiñe eta Xabierrez gain, "praktiketan" egon den Aritz Garinek ere zerikusi handia izan du antolaketan!). Horrela, ikastetxeko irakasle guztion inplikazioa eskertu nahi dugu, baina batik bat, ikasleek erakutsi duten partehartzeko gogoa izan da Olinpiaden arrakastaren gakoa!
Beraz, partehartzaile guztioi ZORIONAK!! (baita proba bakoitzeko irabazleei ere!)




2010/03/12

"Euskaldun bat Marten" idazlea 3. mailakoekin


Aste honetan beste bisitari ospetsu bat izan dugu gure artean. Iñaki Zubeldia Otegui irakasle, pedagogo eta idazlea.
L.H.ko 3. mailako ikasleak aurretik irakurri eta landutako "Euskaldun bat Marten" ipuinari buruz galdeketa interesgarria prestatu diote.
Orain bai garbi geratu zaien gauzen artean zera da. Santa Barbara mendia izenarekin leku dexente daude munduan...baino espezialena behintzat Zarautz-en dago.





http://www.ibaizabal.com/kul_elkar.php?id=7

1go Mailakoak Sukaldatzen



Arratzaingo lehenego mailako ikasleak errezeta testua lantzen ari dira. Praktikotasun bat emateko asmoarekin Limoizko moussa egiten saiatu dira.
Eta badirudi mussa oso ona atera zaiela.... zeren ez digute dastatzeko eskeintzarik egin......ale....ba
On egin!!!!!

HEZKUNTZA ZIENTIFIKO SAIOAK ADITU BATEKIN


Azken egun hauetan L.H. 5. eta 6. mailako ikasleak, eta baita irakasleak ere, Hezkuntza Zientifiko azalpenetan iaioa den Josu Maeztu Iñigez Bilbotarrarenen bisita izan dugu.
Berak erakutsi digu problema baten aurrean eta ikasleen hipotesiak jaso ondoren, hauek betetzen diren ala ez modu zientifiko batean esperimentuak egiten eta hipotesi horiek betetzen diren ala ez frogatzen.
Lortzen diren emaitzak interpretatu ondoren teoria edo eta legeak sortzen dira eta seguru ere beste hainbat problema berri.

2010/03/11

GAUR JOKATU DIRA AZKEN PROBAK!!

Kaixo blogkideok! Gaur osteguna, hilak 11, Benjamin eta Alebinen erreleboen finalak jokatu dira eta, era honetan, aurtengo Fleming-eko I. Olinpiadak bukatutzat eman ditugu! (astelehenean izango da Sari Banaketa!). Gaurko kanpoko hotzari aurre egiteko, aipagarria izan da ikusle/ikasleek emandako beroa , baita Olinpiada guztian zehar bezala, jolastorduetako giro paregabea! Zorionak guztioi!

2010/03/10

Kaixo Olinpiada kideok! Gaur, asteazkena, Alebinen errelebo lasterketako sailkapen probak jokatu dira eta 5.-6.mailako neska-mutilak nahikoa ahalegin egin dute! Bejondeizuela! Bihar osteguna, berriz, Benjaminen nahiz Alebinen erreleboko finalak jokatuko dira (eguraldiak lagun!) eta datorren astelehenean (martxoak 15) sari banaketak!! Ondo izan!

2010/03/09

ERRELEBOEKIN HASI GARA!

Kaixo "Fleming Ikastetxeko Olinpiadako lagunok"! Atzoko erresistentziako proben ondoren, gaur asteartea, benjaminen erreleboko probekin hasi gara. Talde bakoitza 2 mutil eta 2 neskak osatzen dute eta, bakoitzak, futbol-zelaiari itzulierdi bat egin behar du. Horrela, lauron artean 2 itzuli osatu behar dituzte. Taldeak zozketa bidez egin dira eta, bihar, Alebinen txanda izango da!

ANTTON KAZABON ESKOLAN

Gaur, martxoaren 9a asteartea, Antton Kazabon idazlea eskolara etorri da 4. mailakoekin hitz egitera.
Guk bere "Momolo" liburua irakurrita genuen, eta galdera batzuk egin nahi genizkion. Antton gurekin egoteko gogo handiz etorri da, eta oso ondo pasa dugu elkarrekin. Gure jakinminari erantzuteaz gain, ikasle bakoitzaren izenari errima bat atera dio. Bukaeran, ahokorapiloekin jolasean aritu gara eta txapeldunari berak idatzitako liburu bat oparitu dio: "Aio Pelaio!".
Esan digunez, laister argitaratuko ditu bi liburu berri. Ea irakurtzen dituzuen!


2010/03/08

600m. eta 900m.-ko LASTERKETAK

Kaixo blog-kideok!! Gaur, astelehena, benjaminen eta alebinen iraupen luzeko lasterketak jokatu dira eta berriro ere azpimarratzekoa izan da eduki dugun giro bikaina! Beraz, partehartze handiarekin jarraitzen dugu (guztioi zorionak!) . Bihar, berriz, benjaminen (3.- 4.mailakoen) erreleboen sailkapen fasearekin jarraituko dugu.

Pello Añorga Arroan



Joan den asteko Martxoaren 4an, Villabonako Fleming ikastetxeko 4 eta 5 urteko haurrek, liburu eguna laister datorrela eta, Pello Añorga ipuin kontalariaren bisita jaso zuten eta ipuin oso politak entzuteko parada izan zuten.

MILA ESKER PELLO!!!

2010/03/05

50m.-ko FINALAK

Kaixo lagunok!

Gaur, ostirala, 50m.-ko finalak jokatu dira Fleming ikastetxeko Olinpiaden barruan. Eguraldi eta giro ederra lagun, 4 lasterketa burutu dira: neska eta mutilen finalak bai Benjaminetan (kimuetan), baita alebinetan ere! Maila bakoitzeko txapeldunez gain, partehartzaile zein ikusle guztiek ere txapeldun handiak direla frogatu digute euren txalo, oihu eta animoen bidez. Horrela, egitarauarekin jarraituz, hurrengo astelehenean 600m. eta 900m.-ko lasterketak jokatuko dira (final zuzenak), eta ea gaur izan dugun giro bikaina errepikatzeko gai garen!





2010/03/04

GAURKO FINALAK BERTAN BEHERA

Kaixo lagunok!

Gaur, osteguna, Olinpiaden 50m.-ko finalak ospatu behar genituen baina, euria dela eta, bertan behera gelditu dira jokatu beharreko 4 finalak. Beraz, gaurko probak bihar burutuko dira eguraldiak laguntzen badu!

2010/03/03

2 EGUNEKO GELDIALDIA

Kaixo:

Atzoko egunerako 50m.-ko proben finalak aurreikusi bagenituen ere, ezusteko bat medio, ezin izan genituen probak aurrera eraman. Izan ere, 4.mailako ikasleek "Diagnostiko Ebaluazioa" proba egin behar izan zuten. Hori dela eta, ostegunean ekingo diogu berriz ere Olinpiadei! (beti ere eguraldia lagun badugu).

2010/03/01

LUZERA JAUZIAREN TXANDA!

Kaixo:
Olinpiadekin aurrera goaz eta luzera jauziaren proba jokatu da azken egun hauetan. Partehartze handiarekin eta giro ederrean jokatu ere! Bihar, finalei ekingo diegu eta 50 metrokoaren txanda izango da, bai alebinetan zein benjaminetan ere. Jarraituko dugu olinpiaden berri ematen...