2009/02/02

2009-2010 MATRIKULA IREKITA

Gaurtik aurrera, hau da, otsailaren 2tik aurrera eta 13ra bitarte, zabalduko da zuen seme-alabak gure ikastetxean matrikulatzeko epea.
Aski ezaguna da Dr. Fleming ikastetxearen lana euskararen alde eta integrazioaren alde, Pedagogia berritzailea oinarritzat duelarik eta baita teknologia berrietan ere.

Gure ikastetxearen eskaintza honako hau litzateke:

. Taillerrak. . Ikus-entzunezko gelak.
. Txokoak. . Hizkuntza idatzia txikitatik.
. Informatika. . Laguntza gela.
. Psikomotrizitatea. . Aholkularia.
. Baratza. . Ingelesa (4 urtetatik aurrera).
. Polikiroldegia. . Musika.
. Orduz kanpoko ekintzak . Antzerkia eta Marrazketa tailerrak.

Gure ikastetxearen antolaketa irekia eta partehartzailea da, gurasoek era aktibo eta zuzenean parte hartzen dutelarik.
Gure ikastetxea hobeto ezagutzeko BIDEO EMANALDI bat antolatu dugu, interesaturik zaudeten guraso guztientzat. Bi emanaldi eskeiniko dira OTSAILAREN 4ean; lehenengoa 16:30etan eta bigarrena 18:00etan.

MATRIKULA EPEA: Otsailaren 2tik 13ra.
ORDUTEGIA: Goizez: 9:00tatik 13:00etara.
Arratsaldez: 14:30etatik 17:00etara.
NON: Arroan (943-693512) edo Arratzainen (943-691413)

Bide batez gogoratu, Erniobea institutoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat matrikula epea bera da.

iruzkinik ez: