2008/04/25

LIBURUAREN EGUNA

Gure ikastetxean bada programa bat ULIBARRI izenekoa. Ez dakizula zer den? Bada, euskararen erabilera bultzatzeko eskolak duen programa bat. Horregatik, ekintza, ospakizun eta jolas ugari egiten ditugu urtean zehar.
Apirilaren 23an, adibidez, Liburuaren Nazioarteko Eguna zela eta, liburuak irakurriz ospatu genuen Arratzainen. 10: 40 aldera adin desberdineko bi lagun bildu, eskolako txoko batean eseri eta elkarri liburu bat, edo zatitxo bat, irakurri zioten.

2008/04/24

LIBURUAREN EGUNA




Liburu eguna ospatzeko, gure txikiak bisita polita jaso dute.
Ipuin kontalaria, ikasle guztiei ipuinak kontatu dizkie, haurrak poz-pozik egon dira.
Kontalaria gure eskolako ama da, LAURA, berak izugarrizko gogoa jarri dio.
Mila esker egindako esfuerzoarengatik. Beste bat arte.

2008/04/23

LANGILEKO LAGUNAK GURE HERRIAN


Joan den ostiralean, apirilaren 18an, Hernaniko Langile ikastetxeko 3. mailako lagunak gure herria ezagutzera etorri ziren. Horrela burutu genuen Gipuzkoan Zehar Proiektuko bigarren irteera:

Hasieran Fraisorora igo ginen. Gero, Villabonan zehar ibilalditxoa egin genuen, bertako eraikuntza nagusien azalpenak emanez. Hala nola, Udaletxea eta Errebote plaza, Zubimusu zubia, Subijana etxea eta Etxeondo etxe- baserria, e.a.

Bazkaldu eta jolasteko aukera ere izan genuen. Primeran ibili ginen!

Fleming ikastetxeko 3. mailako ikasleak

Ikasleak Txuri-urdinen

Apirilaren 18an Arratzaingo 4, 5 eta 6. mailako ikasleak Txuri-urdin izotz zelaira joan ziren. Bertan, zenbait ariketa eta jolas egiten aritu ziren. Kontu haundiz ibili ziren, erorketak izotz gainean gogorrak baitira!

2008/04/17

JESUS Mª QUESADA IRAKASLEA BERRIZTAPEN JARDUNALDIETAN


Gure Jesus Mª Quesada 1.go mailako irakaslea Miramar Jauregian17 eta 18an ospatzen ari diren Gipuzkoako berriztapen Proiektuko VII. Jardunaldietan.
Bertan eskolan aurrera eramaten ari garen Asmakilo Proiektu Telematikoari buruz hitzegingo du.
Lehen Hezkuntzako Fleming ikastetxeko lau gela parte hartzen ari dira, lehenengo eta bigarren mailakoak hain zuzen ere.
Gurekin Jesus Mª Quesada Hilinger irakaslea dugu.
.- Kaixo Jesus Mari, laburbilduz zertan datza Asmakilo proiektua?
Nire ustez asmakilo proiektuaren helburu nagusia asmakizunak bitartez bai ikasleek baita irakasleok ere IKT ezagutzea eta erabiltzea da.Besteak beste, ordenadorean testu idaztea, interneten irudiak bilatzea eta erabiltzea edota bideoak egitea lor ditzakegu Asmakilo proiektua landuz.
.- Zeintzuk dira proiektuaren faseak?
Proiektuak hiru fase ditu:Lehendabizikoan irakasleok ikusten genuen zer materialak landu behar genituen: emaila, web orrialdeak, irudi tratamendua, bilatzaileen funtzionamendua,…Bigarren faseak ikasleek IKTak erabiltzea du xede nagusia, asmakizunak irakurri, idatzi eta landuz, irudiak gehituz eta blogean sartuz.Hirugarren fase batean proiektua ebaluatu egingo da.
.- Eta gelako antolaketaz zer esaten diguzu?
Lehen ikasleek asmakizunak lantzen zituzten, bai bakarka, bai taldeka: etxetik ekarri, arbelean kopiatu, besteei irakurri,…Astero batek bere asmakizuna idazten zuen worden bidez ordenagailuan, eta bere gustuko irudi bat interneten aurkitzen zuen. Gero, blogean sartzen zituen bai testua, bai irudia.Bukatzeko, eta orain taldeka, informatika gelan kanoien bidez gure asmakizunen erantzunak ete beste asmakizun batzuk leitzen genituen.

2008/04/14

HERNANI HERRIA EZAGUTZEN


Joan den ostiralean, apirilaren 11an, Villabonako Fleming-eko 3.mailako ikasleak Hernanira joan ginen. Langileko 3. mailako lagunak ezagutu genituen eta haiek beraien herria erakutsi ziguten.
Gipuzkoan Zehar proiektuko lehendabiziko irteera burutu genuen.
Hernani oso polita iruditu zaigu eta Langileko lagunak oso jatorrak dira.

2008/04/11

Pianojolea Arratzain eta Arroan

Gaur, apirilak 11, pianojolea etorri da gure eskolara urtero bezala. Aurten, Haur Hezkuntzako ikasleekin ere egongo da. Pianojolea zenbait joku proposatu dizkie haurrei. Bideoan ikus daiteken jolasean neska mutilek nota okerra noiz jotzen duen asmatu behar dute. Ea zuek asmatzen duzuen!

2008/04/09

GURE AGENDA 21 EKO ORDEZKARIAK UDALETXEAN

Bi Ikastetxeko agenda21 ordezkariak Konpromisuak
(klik egin argazkiak handitzeko)
Proposamenak



Ondorioak

Joan den Apirilaren 2an Fleming eskolako agenda 21eko ordezkariak, Jesusen Bihotza Ikastolakoekin eta Familien ordezkariekin batera Villabonako Udaletxean elkartu ginen.
Helburuak : Aurretik aztertutako zaborren inguruko , Ondorioak atera, Proposamen batzuk azaldu eta azkenik , Udaletxearekin Konpromisu batzuk adostea, izan ziren asteazken goiz horren betebeharrak.
Datozen egunetan adostutako material hau jaso ondoren, Villabonako Alkatesari luzatuko zaio.


2008/04/03



KONTSUMO TAILERRAK

Apirilaren 3 eta 4ean, Arratzaingo 3, 5 eta 6. mailakoak kontsumo tailerretan parte hartzen ari dira. Lehenengo tailerrean ontziak eta euren bererabilpena landuko dute. Bigarrenean energia iturri desberdinak aztertuko dituzte. Azkenik, papera nola birziklatzen den ikasiko dut

2008/04/02


“ELIKADURA OSASUNTSUA” TAILERRA
ARRATZAINGO 1. ZIKLOAN


Apirilaren 2an, Arratzaingo 6 eta 7 urteko neska-mutilek elikadura osasuntsuaren inguruko tailerra jaso dute. Monitoreak zenbait jolas antolatu ditu gaiaren inguruan aritzeko. Argazkian ikus daiteke arbelean jarritako elikadura piramidea

2008/04/01

EUSKAL PILOTA TXAPELKETA



Txapelketa arrakasta handiz bukatu genuen finalak jokatuz; hauexek izan ziren emaitzak


ALEBIN A


CARLOS-XABIER Z- 12

GAIZKA-XABI- 8


ALEBIN B


IKER-MIKEL 12

JON-DENIS 3


BENJAMIN A


EKAITZ-ANDER 9

RUBEN-IÑAKI 12


BENJAMIN B


JON ANDER-PABLO 12

MADDI-SAIOA 10


NESKAK


AINHOA-NEREA 12
SUSANA-IRIDE 8