2018/03/27

3.zikloa ASTEASURA BIZIKLETAZ

Azken lau urteetan bezala, 2. hiruhilabete bukaeran, 5. eta 6. mailakoak bizikleta irteera izan dugu. Oraingoan Asteasura abiatu gara eta Pello Errotako 6. mailakoen eskutik, bi antzerki ikusteko aukera izan dugu.
Ondoren herriko plazara jeitsi gara, bertan eguzkitan bazkaldu, frontoian jolastu, parkean ibili, eta bizikletan Villabonara bueltatu gara.
Primeran pasa dugu.......eta dagoeneko hasi gara pentsatzen datorren ikasturteko bizikleta irteeran.


2018/02/20

EUSKAL TXOKOA

EUSKAL ZUBIAK

Bihartik aurrera euskarazko txokoan lehiaketa berria izango duzue Flemingkidetasuna bizia duten ikasle guztientzat, bai HHkoentzat, bai LHkoentzat.

Lehiaketak EUSKAL ZUBIAK izena du eta saria nahiko goxoa izango da.

Zazpi zubien argazkiak daude, eta bakoitza lotu behar da dagoen euskal herriekin, eta jakinez gero kokatuta dagoen udalarekin.

Epea oraindik zehazteke dago, baina animatu eta,... PARTE HARTU

Euskarazko batzordea.