2014/04/17
2014/04/11
2014/04/08
2014/04/07
AGUR KHADIM!
Aurreko ostiralean, apirilak 4, izan genuen triste egoteko arrazoi bat ere: gure laguna Khadim eskolatik joan da. Hemendik aurrera, Beasainen biziko da eta bertako eskola batean arituko da. Zorte on, Khadim! Handia da gure artean utzi duzun hutsunea! Flemingo lagunok ez zaitugu ahaztuko!
Nazioarteko haur liburuen eguna
3A-n ere gurasoen bisita izan dugu: Rakel eta Sergio, hain zuzen ere. Haiek irakurritako ipuinekin, une paregabeak pasatu ditugu. A ze zortea horrelako gurasoekin kontatzea! Eskerrik asko!
2014/04/03
3.mailakoak baratzako nagusi!
Udaberrian sartu garenez, eta apirilari hasiera ona emateko, 3.mailakoak astearte zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Horrela, goiz-eguerdian, herrira jaitsi ginen (Berdura plazara hain zuzen), eta 40ren bat letxuga (uraza) eta tipula erosi genituen. Giro ederra lagun, ikastetxera bueltatu eta arratsaldean, ikastetxeko baratzan landatu genituen. Horretarako baina, eta gu bezelako "kalekumentzat", Gregorio atezainaren laguntza ezinbestekoa gertatu zitzaigun. Orain,esperientzia eder honetaz gozatu ondoren, etxera eramateko elikagaien zain geratuko gara..!
2014/04/02
Palaren ondoren esku pilota!
Urteroko ohiturari jarraituz, hau da, euskal pilota sustatzeko ahaleginetan, dagoeneko martxan da esku pilota txapelketa. Aurretik, pala txapelketa burutu genuen, eta oso pozik gaude parte-hartzaile kopurua handia izan baita. Zorionak parte-hartzaile guztioi!
2014/03/05
2014/02/21
IÑAUTERIAK 2014 GURE ESKOLAN...
Ikastetxea zezenez bete zaigu, badatoz aurtengo iñauteriak!!! Ondo pasa eta Villabonan parranda, parranda, parranda...
2014/02/04
AITON-AMONAK FLEMINGEN...
Nahi baduzue ikusi beraiekin izandako elkarrizketa, hemen dituzue zenbait bideo. Fleming Ikastetxeak eskertu nahi ditu 3 aiton-amon hauek beraien koaborazioagatik: Muxu handi bat denon partetik!!!
KLIKATU HEMEN BIDEO 1 IKUSTEKO
KLIKATU HEMEN BIDEO 2 IKUSTEKO
KLIKATU HEMEN BIDEO 3 IKUSTEKO
KLIKATU HEMEN BIDEO 4 IKUSTEKO
KLIKATU HEMEN BIDEO 5 IKUSTEKO
KLIKATU HEMEN BIDEO 1 IKUSTEKO
KLIKATU HEMEN BIDEO 2 IKUSTEKO
KLIKATU HEMEN BIDEO 3 IKUSTEKO
KLIKATU HEMEN BIDEO 4 IKUSTEKO
KLIKATU HEMEN BIDEO 5 IKUSTEKO
2014/01/28
2014/01/24
AGENDA21eko BLOG BERRIA
Oraingo honetan gure ikastetxearen blog berri bat, eta bere esteka, aurkeztera gatoz. Blog berri honetan ESKOLAKO AGENDA21eko albisteak, topaketak, ekintzak e.a. jasotzen saiatuko gara.
Ea zer irutzen zaizuen!!!!!
Egin klik ondoko estekan
http://flemingagenda21.blogspot.com.es/
Ea zer irutzen zaizuen!!!!!
Egin klik ondoko estekan
http://flemingagenda21.blogspot.com.es/
2014/01/23
2013/12/20
MARI DOMINGIREN URTEROKO BISITA eta 2013ko AZKEN EGUNA ARRATZAINEN
Joan den ostegunean, Mari Domingiren bisita izan genuen Arratzainen.
Azken egunean Olentzerori abestu eta txistorra jan ondoren 6. mailakoak joku batzuk eskeini zizkiguten.
Azken egunean Olentzerori abestu eta txistorra jan ondoren 6. mailakoak joku batzuk eskeini zizkiguten.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




















