2009/01/27

Ricardo Alcántara idazlea Fleming-en.



Gaur idazle baten bisitaldia izan dugu Arratzainen. Flemingo Lehen zikloko ikasleak, Ricardo Alcántara idazlearekin solasean aritu dira eskolako liburutegian.
Ricardok Uruguay-en jaio eta Brasilen urte batzuk pasa ondoren, 1975ean Bartzelonara joan eta bertan jarri zen bizitzen. Gaur egun oso gustura dagoela bertan bizitzen eta idazten, aipatu digu.
“Tento” izeneko pertsonaiaren liburuetaz hitz egin digu baita ere, eta nola ezagutu zuen Gusti marratzailea, bere liburu gehienetako marrazkiak egiten dituen laguna.
“Tomas eta arkatz magikoa” ri buruzko galdera ugari erantzun eta gero berak idazteko beharra sentitzen duela adierazi digu. Badirudi munduan gertatzen diren: albisteak, ezbeharrak, egoera tristeak eta horrelako gauzek bere barruan nolabait zurrunbilo bat sortarazten diotela eta idazteko beharra sentitzen du. Modu berean idaztearekin bakarrik lortzen du bere barrukoa lasaitzea.
Artistak bezala, benetan gizon sentikorra dela adierazi digu.

2009/01/26

BIGARREN MAILAKOEN BLOGA

Martxan jarri berria dute Flemingo 2. mailakoek beraien bitakora edo Bloga. Bertan beraien esperientziak, argazkiak eta eginkizunak zintzilikatzeko asmoarekin.
Ea beste mailakoek ere animatzen diren. Animo!!

http://fleming2001.blogspot.com/

2009/01/13

EUSKAL GORREN BISITALDIA




Atzo, urtarrilaren 12an, Arroako L.H. 4. mailako ikasleak, tutoreak eta zenbait irakasle Euskal Gorrakeko (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa) Sentsibilizazio taldearen bisitaldia izan genuen.

Itziar eta Oihanarekin gauza asko ikasi genituen:
Pertsona gorra eta interpretea zer diren, pertsona gorrek dituzten komunikazio oztopoak, zein estrategiak eta baliabideak erabiltzen dituzten oztopo hauek gainditzeko, eta azkenik zeinuak eta alfabeto daktilogikoa ezagutu eta praktikan jartzeko aukera ere izan genuen.

Benetan interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen.
http://www.tolosaldekohitza.info/blogak/fleming/

2009/01/05

GABONETAKO ERRONDA 2008

Abenduaren 24ean, Guraso Elkarteak antolatutako Gabonetako Erronda ospatu zen.
2008 urtea joan da eta orain beste sei hilabete ditugu aurretik 2008-2009 ikasturtea amaitzeko. Animo guztioi!!…ekaina hortxe dagoela eta!!!



2008KO AZKEN EGUNAK

2008ko azken egunak


Aurten ere eta inoiz baino hotzarekin korrika pixka bat egin genuen txistorra jan aurretik. Ondoren Joko desberdinetan parte hartu genuen.eta eskerrak eman behar zaizkie; 6.A eta B mailako ikasleei, soinketako Xabi eta Mikel, Sara eta beste irakasleei, Elkarteko gurasoei, eta partehartzaile guztiei, esker mila eta ongi pasa.


2008/12/18

MARIDOMINGI, ARRATZAIN ETA ARROAN


Dr Fleming eskolako ikasleek sorpresa polita izan dute, Maridomingi etorri zaie esanez laister Olentzaro etorriko dela. Ikasleak hunkituta zeuden, Olentzarorentzako gutuna eskuetan zutela. Neska mutilek aprobetxatu dute eta zenbait galdera egin dizkiote Maridomingiri, baita abestu ere. Maridomingi pozik joan da, esan digu datorren urtean ere etorriko dela.

2008/12/03

ERREALA ARRATZAINEN ,EUSKARA EGUNEAN

Gaur abenduaren 3an Euskara eguna ospatu dugu Errealako : Gorka Elustondo, Eñaut Zubikarai eta Daniel Estrada jokalariekin.
Hirugarren Zikloko Ikasleek bertsoak abestu dizkiete eta ondoren ikasleek prestatutako galderei erantzun diete. Bukaeran jokalariek geletan ateratako argazkiak sinatu dituzte. Giro polita izan dugu eta Flemingo ikasleek ikusi ahal izan dute “Kirola eta Euskara elkarrekin”.

2008/11/26

Elkarbizitza Plana eta Ikasleak


Lehen Hezkuntzako ikasleek Elkarbizitza Planaren barruan 1. fasea, SENTSIBILIZAZIOA, burutu dute. Horretarako, zenbait jarduera egin dituzte. Alde batetik, geletan adostutako “Elkarbizitza”ren definizioak eskolako lore erraldoian idatzi dituzte, argazkian ikus daiteken bezala. Bestetik, geletako ordezkariek aurtengo asmoa erabaki dute. Hona hemen asmo bateratua: “Gure elkarbizitzan sortzen diren arazoak hitz egiten eta denbora eskeiniz konponduko ditugu.”

2008/11/24

2008/11/07



Hauek ELKAR eta BIZI dira.



Eskolako Elkarbizitza hobetzeko asmoz, Dr. Fleming Herri Ikastetxeak Elkarbizitza Plana eta Behatokia sortzeko helburuak ditu aurtengo Ikasturterako.
Eskolan, Elkarbizitza Batzordea eratu da . Honek, helburuak lortzeko burutu behar diren faseak antolatuko ditu. Lehenengo fasea “Sentsibilizazioa” da.
Batzordeak, bai irakasle bai ikasleen “Sentsibilizazio” faserako jarduera bereziak proposatuko ditu.
Partaide guztien jarduera emaitzen berri blogaren bidez zabalduko dira. Hona hemen irakasleentzako aukeratutako Elkarbizitza Logoa.

ARROAKO LAU URTEKOEN BLOGA

Jarri berria dute martxan arroako lau urtekoek beraien gelako Bloga. Eta esan behar da denbora gutxitan lana handia egin dutela. ANIMO!!!!

Hemen ikus dezakezue ....http://www.fleming4urte.blogspot.com/

2008/11/06

URRE, OKRE,GORRI....UDAZKEN ZORAGARRI!




URRE, OKRE, GORRI,
UDAZKEN ZORAGARRI!
Udazkena ere iritsi da aurten gurera bere orbel, gaztaina eta perretxikuek gure bazterrak milaka kolorez jantzi dituztelarik.
2.mailako ikasleok hosto, fruitu eta perretxikuekin zenbait lan egin ditugu,hemen dituzue batzuk!

2008/09/22

4. MAILA ZIZURKILERA

Irailaren 11n, oinez, Zizurkilera joan ginen. Bertan hamaiketakoa jan eta, ondoren, jolasten aritu ginen .Hamabiak aldera eskolara abiatu ginen herriko plazan dagoen Pedro Mª Otaño bertsolariaren bustoa ikusi eta gero.
Denok elkarrekin oso goiz polita pasatu genuen.

2008/09/18

6. MAILAKOAK ASTEASURA

Irailaren 11ean 6. mailakoak, Pello Errota bertsolariari buruzko hainbat gauza ikasi ondoren (biografia, bertsoak...), bere oroitarria ikustera joan ginen Asteasura.

Iaz ere, Bernardo Atxaga landu genuenez, egin genuen Asteasurainoko ibilaldia. Orduan, Villabonatik abiatuta Zizurkileraino igo behar izan genuen bertara iristeko. Baina oraingoan Villabonatik Asteasura zuzenean doan oinezkoen bidea hartu genuen. Oso bide polita eta erraza da, gainera, horrelako irudiak ikus ditzakegu. Bizikletaz ere egin daiteke.
Hurrengo urtean eskolarako buelta autobusez egin beharrean oinez egingo dugu.

2008/09/11

AMASA ETA BERE INGURUA EZAGUTUZ!!



Euskal Asteari bukaera emateko, ohikoa bihurtu den mendi irteera antolatu dugu. Esate baterako, 1.go ziklokoek Amasatik ibili gara eta Juan Antonio Ubillos idazle frantziskotarraren Galatas jaiotze-baserria ezagutu dugu. Ondoren, Amasako parkean eta frontoian ederki ibili gara hamaiketakoa janez, eta giro paregabean, eskolara itzuli gara goiz ederra igaro dugunaren sentsazioaz!

JUAN KRUZ IGARABIDERI BISITA




Euskal Astea dela eta aurten ere irteera bat egin dugu. 3. maila Adunara joan da Juan Kruz Igarabideri bisitan. Bertan, Juan Kruzek oso ondo hartu gaitu eta betiko elkarrizketaz gain liburu bana oparitu digu bere sinadura pertsonalizatuarekin.

2008/09/10

“ Donald, Behia eta Txalupa” jolasak











Euskal Asteari jarraikiz, euskal jolasez gain, beste hainbat egiten ditugu euskeraren inguruan.
1.go eta 2. mailakoekin “ Donald” jokua egiten dugu galdera-erantzunak, frogak, asmakizunak... landuz.



2. eta 3. mailakoekin “Behia” jokua, non hitz ezkutuak asmatu behar dituzten.



4., 5. eta 6. mailakoekin “Txalupa” jokua , euskal esamolde zein esaera zahar lantzen diren.
Ondorio gisa esan genezake, elkarrekiko harremana berreskuratu dutela opor ondoren, bide batez euskera sustatuz



.