2017/11/29
EUSKARAZ ON Fleming eskolan Villabonan
Flemin eskolaren GURASO ELKARTEAK aste honetan EUSKARAZ ON programa martxan jarri du Villabona herrian euskarazko erabilera sustatzeko.
Gurasoek antolatutako ekintza bultzatzeko ikasleak, irakasleak, langileak eta ikasle oihak bat gatoz ekimen sozial honekin.
Lan bikaina eskolaren alde eta euskararen alde Guraso elkartekoek egindako lana.
Loreak mendian, perretxikoak basoan eta zu bezalako eskola, nire herrian.
2017/11/23
Fleming eskolan Jolaslekua berria egin dugu!
Haurrak libreki mugitu daitezen, jolastu, gozatu, ikertu, harremandu eta amets egin dezaten jolastoki atseginago bat Arroan egin dugu.
2017/11/22
2017/11/20
EURIA ANTZEZLANAREN AURKEZPENA ARRATZAINEN
Markeliñe antzerki konpainiak Euria antzezlana eskeini zuen igandean VillabonakoGurea aretoan.
Antzezlana oso interesgarria izan zen, besteak beste ukitzen duen gaiarengatik: galeren eta doluen auzia.
Aldiz aurretik Jon Kepa aktorea egon zen gure ikastetxean honen berri ematen.
http://www.markeline.com/es/index.aspx
2017/11/19
2017/11/06
AUZOLANEAN Arroako jolas-lekua berritzen!
JOLASLEKUA PIZTU!!
Azaroaren 4an Flemingo Arroako jolas-lekua berritzen aritu gara, haur, familia, irakasle eta herritarrak elkarlanean jarrita.
Ikastetxeko haurren ideiak jaso ondoren, familien eta irakaslegoaren inplikazioa funtsezkoa izan da auzolana burutzeko eta gure jolastokia "Xaxi parkea" bihurtzeko!!
Beheko argazkietan ikusten den bezala, lan eta festa giro aparta izan genuen, ederki pasa genuelarik!!Xaxi Jolas-leku berria prest dago!!
Esker mila parte hartu zenuten guztiei!!
Argazkiak ikusteko:
https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157688929270164
http://aiurri.eus/Amasa-Villabona/Albisteak/20171106/Auzolanean_berritu_dute_Fleming_eskolako_jolas-lekua
2017/09/17
Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariak Fleming Arratzainen.
Oihana Iguaran amasarra eta Unai Mendizabal zizurkildarra izan genituen ostegunean Arratzaingo eraikuntzako liburutegian. Bertso- jolas dibertigarri batzuen bitartez, bertso zaletasuna zabaldu nahi izan dute gure ikasleen artean.
Esker mila biei, saio aberasgarria eskeini diguzue.

http://www.bertsozale.eus/eu/elkartea/bazkideak/egin-zaitez-bazkide
Esker mila biei, saio aberasgarria eskeini diguzue.

http://www.bertsozale.eus/eu/elkartea/bazkideak/egin-zaitez-bazkide
2017/09/06
BADATOR 2017-18
2017/08/31
2017/07/03
ESKERRAK ESKOLA KOMUNITATEARI
IKASTURTE HAU DAGOENEKO BUKATU EGIN DA ETA BERAREKIN BATERA GUK ERE ( MARTIN ETA MARIAN) ESKOLAKO LANALDIA BUKATZEN DUGU.
BAINA AGUR ESAN BAINO LEHEN ESKOLA KOMUNITATEARI (GURASO, IRAKASLE, IKASLE ETA GAINONTZEKO ESKOLAKO LANGILEI ) ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIZUEGU ELKARREKIN PASA DITUGUN URTE HAUENGATIK ETA EKAINAREN 10an BIZI IZAN DITUGUN MOMENTU GOXO ETA HUNKIGARRIENGATIK, BENETAN AHAZTU EZINAK.
BIHOTZ BIHOTZEZ MILA ESKER GUZTIEI!!!! BERIZIKI GURASO ORDEZKARIEI (GURASO ELKARTE, ESKOLA KONTSEILUA).
ONDO PASA OPORRAK ETA ZORIONTSUAK IZAN!!
MARTIN - MARIAN
2017/06/26
2017/06/11
2017-2018 IKASTURTE BUKAERAKO FESTA-EMANALDIA
EKAINAK 10, SAN FLEMIÑAK! HAU DA BIZIFESTA...
3.ZATIA
ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO
https://www.flickr.com/photos/155822499@N03/sets/72157682735786121
Beste bideoa..
ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO
https://www.flickr.com/photos/155822499@N03/sets/72157682735786121
Beste bideoa..
2017/06/08
2017/06/02
Antzerki eta Funky emanaldia. 2017 Ekaina
Atzo arratsaldean, Villabonako Gurea aretoan, ikasleak eskolaz kanpo landu dituzten Antzerki eta Funky dantzen emanaldia ikusteko aukera izan genuen.
Primeran antzeztu eta dantzatu zuten ikasle guztiak!!!
Primeran antzeztu eta dantzatu zuten ikasle guztiak!!!
2017/05/29
ESKU PILOTA ETA PALAKO FINALISTAK PREST!
Kaixo Flemingeko familia osatzen dugun guztioi!
Aurten ere, arrakastatsuak suertatu dira jolasgaraietan burutu diren esku pilota eta pala txapelketak. Parte-hartze handia izan dugu, eta gainera, partida asko oso estuak eta emozio handikoak bizi izan ditugu. Beraz, ZORIONAK PARTE-HARTZAILE GUZTIOI! Eta, ohikoa denez, orain finalak jokatzea besterik ez da falta. Eta hori, ekainaren 10ean izango den Ikastetxeko Jaialdiaren barruan izango da. Izan ere, Arratzaingo ikastetxeko frontoian goizeko 09:00etan hasiko dira partiduak, eta hauek dira finalistak. Bertan ikusiko garelakoan...segi ondo!
ESKUZ
Benjamin Neskak: Eider - Smahan \ Eider T. - Helene
Benjamin Mutilak: Pello - Julen A. \ Unax B. - Asier A.
Alebin Neskak: Maren G.- Maren S.C. \ Judith - Ayala
Alebin Mutilak: Xabi S.- Manex U. \ Ekain D.- Jon G.
PALAZ
Benjamin Neskak: Eider P.- Leire G. \ Eider T.- Smahan
Benjamin Mutilak: Pello - Asier A. \ Alain (Aimar M.-k ordezkatuko du) - Arkaitz
Alebin Neskak: Aiora G.- Maren G. \ Saray - Andrea
Alebin Mutilak: Ganix O.- Ekain D. \ Manex U.- Oier E.
Aurten ere, arrakastatsuak suertatu dira jolasgaraietan burutu diren esku pilota eta pala txapelketak. Parte-hartze handia izan dugu, eta gainera, partida asko oso estuak eta emozio handikoak bizi izan ditugu. Beraz, ZORIONAK PARTE-HARTZAILE GUZTIOI! Eta, ohikoa denez, orain finalak jokatzea besterik ez da falta. Eta hori, ekainaren 10ean izango den Ikastetxeko Jaialdiaren barruan izango da. Izan ere, Arratzaingo ikastetxeko frontoian goizeko 09:00etan hasiko dira partiduak, eta hauek dira finalistak. Bertan ikusiko garelakoan...segi ondo!
ESKUZ
Benjamin Neskak: Eider - Smahan \ Eider T. - HeleneBenjamin Mutilak: Pello - Julen A. \ Unax B. - Asier A.
Alebin Neskak: Maren G.- Maren S.C. \ Judith - Ayala
Alebin Mutilak: Xabi S.- Manex U. \ Ekain D.- Jon G.
PALAZ
Benjamin Neskak: Eider P.- Leire G. \ Eider T.- Smahan
Benjamin Mutilak: Pello - Asier A. \ Alain (Aimar M.-k ordezkatuko du) - Arkaitz
Alebin Neskak: Aiora G.- Maren G. \ Saray - Andrea
Alebin Mutilak: Ganix O.- Ekain D. \ Manex U.- Oier E.
2017/05/18
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)














