2017/02/09
2017/01/27
2017/01/25
2017/01/19
Aurten, Fleming ikastetxeko 6.mailako ikasleek EAT hink proiektuan parte hartu dute.
Bertan, elikadurari loturiko gai ezberdinak jorratu dituzte: gure janariaren jatorria, tokian tokiko eta sasoian sasoiko elikagaiak jatearen garrantzia, elikagai ekoizleen bizi-baldintzak hemen eta beste herrialdeetan…
Horretaz gain, loreontzi-baratza bat garatzeko aukera izan dute, horren bitartez hazi ezberdinek dituzten argi, bero eta ur beharrak aztertzeko, ikerketa-proiektu gisa.
2016/12/27
2016ko GABONETAKO ERRONDA
Abenduak 24ean,urtero bezala, Fleming Villabonako Ikastetxea kalera atera ginen kantari. Ikasleak, familiak, gurasoak eta Olentzero noski, Trikitixak, panderoak eta esku-soinuak lagunduta, herriko kaleak alaitzen aritu ginen. Erronda bukatu genuen txitorra pintxo bat janez.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Familiako antolatzailei, musika irakasle eta instrumentu jotzailei, olentzero eramalei eta parte hartzaile guztiei.
2017 URTE BERRI ON ONA IZAN DEZAGUN!!!
Eskerrak eman nahi dizkiegu Familiako antolatzailei, musika irakasle eta instrumentu jotzailei, olentzero eramalei eta parte hartzaile guztiei.
2017 URTE BERRI ON ONA IZAN DEZAGUN!!!
2016/12/24
2016/12/12
HITZALDIA ARROAN
Adi familiak!!!
Bihar, abenduaren 13a, arratsaldeko 16:15ean "Adingabeak eta telefono mugikorra" hitzaldia izango da Arroako eskolako liburtegian.
ANIMA ZAITEZTE!!!!!
http://www.kontsumobide.euskadi.eus/y10-kbhome/eu/
Bihar, abenduaren 13a, arratsaldeko 16:15ean "Adingabeak eta telefono mugikorra" hitzaldia izango da Arroako eskolako liburtegian.
ANIMA ZAITEZTE!!!!!
http://www.kontsumobide.euskadi.eus/y10-kbhome/eu/
2016/12/02
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA FLEMINGEN!
Urtero legez, aurten ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dugu Fleming ikastetxeko bi eraikinetan: asmakizun lehiaketa, abestiak, dantzak, gurasoen irrati irratsaioa, gaztain jana, txiste eta irrintziak, Euskararen Txantxangorriaren mosaikoa, Herri kirolak..! Beraz, bada zer gozatua!
Gure hizkuntza zahar bezain eder hau, urtez urte, gero eta jende gehiagok ikasten du eta, gure ikastetxean, hori nabaria da ikasleen jatorri aniztasuna ikusita. Hona hemen Euskararen Egunerako prestaketa lanen adibideak..! GORA EUSKARA!
2016/09/15
Mugikortasun astea 2016: Bizibira Tolosaldean. kartela eta planoa
Kaixo denoi!!
Urtero bezala mugikortasun astearekin hasiko gara ikasturtea.
Datorren igandean, irailak 18, eta eguraldiak uzten badigu, BIZIBIRA egingo da Tolosaldean. Aurten egun osoko egitaraua antolatu da eta Tolosan izango da.
Bidaltzen dizuegu kartela eta biraren mapa zuek ikasleen artean zabaldu ahal izateko
ea animatzen diren!!!
Ondo izan eta laster arte.
TIZeko lagunak
Planoa
2016/09/06
2016/06/27
2016/06/24
2016/06/15
2016/06/12
2016/05/29
IKASTURTE BUKAERAKO MENDI IRTEERA
Joan den ostiralean Fleming ikastetxeko Lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleek, gure ingurua ezagutzeko eta naturaz gozatzeko, mendi irteera bat egin genuen.
Ziklo bakoitzak bere ibilaldia bukatu ondoren, denak Amasan elkartu ginen elkarrekin bazkaldu eta jolasteko: txikienak Larreatik, hau da, erreka ingurutik igo ziren, bigarren ziklokoak, berriz, Komizar parketik buelta emanez eta handienak Loatzora igo ziren Amasan elkartu aurretik.
Beraz, eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen!!!
2016/05/25
2016/05/18
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)










