2014/09/16

MUGIKORTASUN ASTEA

Aste honetan, irailaren 16tik 22ra, Europako herrialde guztietan “mugikortasun astea” ospatzen da. Dakigunez, autoaren gehiegizko erabilpena arazo larria bihurtu da. Beraz, gure ingurumena eta osasuna zaintzeko oinez ibiltzearen garrantzia eta oinezkoen segurtasuna aldarrikatu nahi ditugu.

Hori dela eta, gurasoek aurtengo ikasturtean “Eskolara oinez” proiektua martxan jarri dute. Guk proiektu horrekin bat egiten dugu, beraz, animatzen zaituztegu bertan parte hartzea.

Azkenik, gogoratu irailaren 22an “autorik gabeko eguna” ospatzen dela. Horregatik, egun horretan ahal dugun guztiok ESKOLARA OINEZ etorriko gara.


2014/09/08

ESKOLARA OINEZ

Ikasturte honetan Fleming ikastetxeko gurasoek "Eskolara oinez" proiektua martxan jarri dute. Argazkietan ikusten den bezala ikasleak poz-pozik doaz  lehenengo egunean.




2014/06/17

VILLABONAKO GAZTELEKUAN BISITAN

Azken urteetan bezala, 6. mailako ikasleak eta DBHra igaro aurretik, Villabonako Gaztelekua bisitatzeko aukera izan zuten. Hemendik aurrera, sartzeko eta bertan antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute  Gainera esan zigutenez ekainako azken egun hauetan ekintza berezi batzuk antolatuko dira.







INFORMAZIO GEHIAGO

Villabonako GAZTELEKUA:  Sorrera, proiektua….
 Villabonako Gazte informazioa lortzeko
urratsak.
Gazte aukera Bloga
http://gazteaukera.blog.euskadi.net/

2014/06/16

ESKOLAKO FESTA 2013-2014

A ze nolako festa egin genuena!!! Benetan polita eta alaia. Gainera oso ondo antolatua eta giroa ezin bestekoa. Eskerrik asko hau horrela izaten lagundu zenuten guztiei. Datorren ikasturtean gehiago.

 Bideoak ikusteko klikatu argazkiaren behekaldean:

FLEMING FESTA 2014

Eta argazki montaia ikusteko, PLAY-ari eman...

2014/06/10

ESKOLAK JASOTAKO AGENDA21eko DIPLOMA

Urtero bezala, agenda21-ek eskatutako lanak ongi bete ondoren, hemen dugu lan bikaina horren ondorioa Diploma moduan.
Zorionak!! Ikasle, Irakasle eta parte hartzen duten Familia guztiei.


Fleming Ikastetxea.

2014/05/30

Bertso eta ipuin lehiaketa 2014

Kurtso osoan euskarazko literatura landu ondoren aurten ere, bertso eta ipuin lehiaketara aurkeztu gara. Maiatzaren 29an banatu ziren sariak, eta pozik agertu ziren ikasle sarituak. Urteroko moduan, bertsotan jakinarazi ziren saridunen izenak, Amaia Agirreren, Haritz Mujikaren eta Unai Mendizabalen ahotsean.
Fleming eskolatik: Kepa Otegi, Lander Castillo, Paula Gibello, Aicha Olaiz eta Asier Arestin izan ziren saridunak.

2014/04/11

2014/04/07

AGUR KHADIM!

Aurreko ostiralean, apirilak 4, izan genuen triste egoteko arrazoi bat ere: gure laguna Khadim eskolatik joan da. Hemendik aurrera, Beasainen biziko da eta bertako eskola batean arituko da. Zorte on, Khadim! Handia da gure artean utzi duzun hutsunea! Flemingo lagunok ez zaitugu ahaztuko!


Nazioarteko haur liburuen eguna

3A-n ere gurasoen bisita izan dugu: Rakel eta Sergio, hain zuzen ere. Haiek irakurritako ipuinekin, une paregabeak pasatu ditugu. A ze zortea horrelako gurasoekin kontatzea! Eskerrik asko!
                                                               

2014/04/03

3.mailakoak baratzako nagusi!


Udaberrian sartu garenez, eta apirilari hasiera ona emateko, 3.mailakoak astearte zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Horrela, goiz-eguerdian, herrira jaitsi ginen (Berdura plazara hain zuzen), eta 40ren bat letxuga (uraza) eta tipula erosi genituen. Giro ederra lagun, ikastetxera bueltatu eta arratsaldean, ikastetxeko baratzan landatu genituen. Horretarako baina, eta gu bezelako "kalekumentzat", Gregorio atezainaren laguntza ezinbestekoa gertatu zitzaigun. Orain,esperientzia eder honetaz gozatu ondoren, etxera eramateko elikagaien zain geratuko gara..!

2014/04/02

Palaren ondoren esku pilota!

Urteroko ohiturari jarraituz, hau da, euskal pilota sustatzeko ahaleginetan, dagoeneko martxan da esku pilota txapelketa. Aurretik, pala txapelketa burutu genuen, eta oso pozik gaude parte-hartzaile kopurua handia izan baita. Zorionak parte-hartzaile guztioi!