2011/12/05

KARAOKEA EUSKARA EGUNEAN

Ostiralean, abenduaren 2an, Euskara Eguna ospatzeko KARAOKEA antolatu genuen. Ikasle guzitek eta irakasleok ere parte hartu genuen. Irakasleoi egokitu zitzaigun kanta "Xalala-rikiriki" izan zen. Hor dituzue kantatu ondoren ateratak aragazkia. Ikasleek primeran pasa zuten haein irakasleak mozorratuta, dantzan, kantari... ikustean.
"XALALA, XALALA, RIKIRIKI..."


2011/12/02

FLEMING IKASTETXEKOAK TITIRIJAIAN




Fleming ikastetxeko 3. eta 4.mailako ikasleak, Tolosara joan ziren txotxongiloak ikustera. Bertan, antzezlan zoragarria ikusteaz gain, parkean ere jolasteko aukera izan zuten, goiz ederra pasatuz.

2011/11/25

GURE JONENTZAT




Doinua: habanera

Gure bizitza nola dan
“OFF” egin arte dena “ON”
Maitasuna iristean
Bihotzai egin jaramon.
Momentu txarrak badira
Baita_ere hainbat une on
Ta nola zoriontasuna
Gure eskuetan dagon:
Zorionak ta gozatu
“topera” Marijo ta Jon
Argentinako lurretan
Bizikletan edo moton.
Arren, gero itzuleran
Jon gure artean egon.
FLEMINGO IRAKASLEEN
PARTETIK MILA ZORION!

2011/11/23

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK CAMELOT PARKEAN!

Aurreko ostiralean, hilak 18, Haur Hezkuntzako ikasleak Camelot Parkera joan ziren. Bertan izugarri ondo pasa zuten: Txirristatik jeisten, piloten artean jolasten, koltxonetetan saltatzen... Primeran ibili ziren!!!

2011/11/22

AMASAKO AZOKA

Joan zen larunbatean, azaroak 19, Amasako azoka berezia izan zen. Bertan postu desberdinak izan ziren eta bertako barazkiak eta produktuak salgai zeuden. Fleming eskolako zenbait ikasle bertan egon ziren dendari.

2011/11/21

ZUMETA Fleming Ikastetxean

2. zikloko ikasleek eskulanak egiten dituzte astelehenero. Talde batek Zumeta euskal margolariaren lanak aztertu eta gero "zumeta kutxa" apaindu dute. Argazkian ikus ditzakezue egindako kutxak.

PASADIZO GEHIAGO

Kaixo lagunak! Hemen dauzkazue Irati, Eñaut, Olatz eta Martaren pasadizoak entzuteko aukera.






2011/11/11

PASADIZOAK

Kaixo lagunak: Gelan "Pasadizoak" landu ditugu. Hemendik aurrera guk kontatutako pasadizoak entzun ahal izango dituzu. Hona hemen Aimar, Joane eta Ikernerenak.





2011/11/10

PIRATEN ETXEA

URRIAREN 10 ETA 11N PIRATEN ETXERA JOAN GINEN 1.GO MAILAKOAK. BERTAN GAUZA ASKO EGIN GENITUEN: TALDEAK EGIN, ITSASONTZIAN IBILI, AURPEGIAK PIRATEN MODUAN MARGOTU, ALTXORRA BILATU, PIRATEN ONTZIAN JOLASTU... AH, PIJAMEN DESFILEA ERE EGIN GENUEN.


ITSASONTZIAN GINDOAZELA "AIO PELAIOOO" OHIUKATU ETA INGURUAN ZEBILEN JENDEAK AGURTZEN BAZUEN, PUNTUAK LORTZEN GENITUEN. PUNTUAK ZERTARAKO? BA, ALTXORRA AURKITZEKO BEHAR GENUEN MAPA LORTZEKO.

PRIMERAN IBILI GINEN!!



2011/11/04

ONGI ETORRI XAXI!


        Joan zen urriaren 26an etorri zen Xaxi ipotxa Amasa-Villabonako Fleming eskolara. Urtero bezala, ikasturte hasieran bere oporretako abenturak kontatzera etortzen da Fleming eskolara. Udan zehar Euskal Herriko txokoren batera bidaiatzen du, eta uda honetan Zarautzeko herria izan da bixitatu duena; hantxe ibili omen da hondartzan gazteluak egiten, surf-a praktikatzen, izozki goxo goxoak jaten…ummmm! Zein pozik ibili den E.H.ko kostaldean!
Aurten ere, Xaxik euskaraz soilik ulertzen duenez,  euskaraz hitz egiten saiatzeko mesedea eskatu digu. Euskaraz erraz hitz egiten duenak, gehiago kostatzen zaionari lagunduz gero, guztiek elkar hobeto ulertzeko aukera izango dugu! Aupa gure EUSKARA, aupa gure XAXI!!

2011/11/03

Teknologia eta zientzia-ri buruzko erreportaiak




Telebistan ikus daitezken beste gauzen artean, zientzia eta teknologia-ri buruzko programak dira.
Hauek  web-ean ere ikus ditzakegu.

nickdutnik
Nick dut Nik: Interneten azaltzen diren projektu berritzaileei buruzko erreportaiak eta elkarrizketak. Azteazkenetan 22:00-etan ETB-3n.

teknopolis
Tecnopolis: Zientzia eta teknologia-ri buruzko erreportaiak . Igandean 20:00 retan ETB-1en y eta12:30-tan ETB-2n. Baita ETB-3n ere Asteazkenean 12:30-tan

redes
Redes: Eduard Punset-ek zuzentzen duen zientziari buruzko programako erreportaiak

gtv
Gipuzkoa TV: Tutorial eta bideo asko Zientzia, Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntza arloan

2011/10/20

FLINGING THE TEACHER...!!!!

Hello again internet surfers!!! How are you doing lately? I know that you would like to fling some of your teachers... And now you´ll have the opportunity to do so!!! Let´s see if you can get it. Gook luck!!!



http://www.eslgamesworld.com/members/games/grammar/fling%20the%20teacher/actionverbs/present%20progressive%20multiple%20choice.html

2011/10/13

3. MAILAKOAK UITZIN

Urriaren 6 eta 7an Uitzi barnetegira joan ginen 3.mailako ikasleak. Bertan Peru Harri museoa ikusteko aukera izan genuen. Iñaxio Perurena izan zen gure gidaria. Harri jasotzailearen  bizitza azaldu zigun; eta bukatzeko, 200kiloko harria jaso zuen gure aurrean.

2011/10/11

5. MAILAKOAK IRUNGO ATERPETXEAN

Lehengo ostegun eta ostirala Irunen pasa genituen, Martindozenea aterpetxean. Eguraldi txarra iragarrita zegoen, baina nahiko ondo portatu zen gurekin.

Iritsitakoan, logelak antolatu ondoren, mendi buelta txiki bat ematera jaon ginen eta GAZTAINAK BILDU genituen. Astelehenean Ibanek egosita ekarri zizkigun eta hamaiketako ederra egin genuen!!!!
Ostegun arratsaldean, eguraldia oso ona ez izan arren, SURF egitera joan ginen Hendayara. Primeran pasa genuen!! Hurrengo egunean oso nekaturik geunden.
Ostiral goizean Oiasso museora joan ginen. Erromatarren aztarnak ikusi ondoren, egipziarrei buruzko tailerra egin genuen. Bertan  IDAZKERA IEROGLIFIKOA erabiliz mezuak osatu genituen.

2011/10/02

AT THE WEEKEND...

Sunday night and the weekend is finishing... There wasn´t school at the weekend, so we decided to go on excursion:



On Saturday we took part on a tour called "THE CLIFFS OF MOHER" and between all the interesting things that we saw, I have choosen for you these 2 photos that I think you will like them:




















Today Sunday we went for our second tour. Its name was "THE RING OF KERRY" and we also enjoyed it very much. Anyway you can see in the following image that you are always on my mind!!!



Bye bye from Ireland...