2008/03/13

Familientzako hitzaldiak

Apirilaren lehenengo astean Fleming Ikastetxeko zenbait ikaslek tailer desberdinetan parte hartuko dute:
1. eta 2. mailakoek, apirilaren 2 eta 3an, elikadurak osasunarentzat duen garrantziaren inguruko heziketa-tailer batean parte hartuko dute. Familientzako hitzaldia apirilaren 2an arratsaldeko 16:30etan izango da. Tailerra eta hitzaldia "Gaztetxoen elkartea"k eskainitakoak dira.

3, 4 eta 6. mailakoak, berriz, Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Kontsumoa Eskoletan" proiektu barruan zenbait tailerretan arituko dira, apirilaren 3 eta 4ean. Ikasle hauen familientzako hitzaldia apirilaren 3an arratsaldeko 16:00etan izango da.

2008/03/07

6.MAILA "URA" AZTERTZEN















Azken aste hauetan 6.mailako neska-mutilak "Ura eta Oria ibaia" gaia landu dugu. Horrekin lotuta ekintza desberdinak burutu dira: gelako ur kontsumoaren neurketak, "Arriaran" eta "Gaikao" araztegiak bisitatzea eta ,"Zuloaga Txiki" natur eskolaren eskutik, Oria ibaian hainbat behaketa eta azterketa.


2008/02/29

ESKOLAKO AGENDA 21



Otsailaren 21 Ingurumen Batzordea bildu zen. Bertan, LHko gela bakoitzeko ordezkari bana, 4.mailako tutoreak, bi guraso eta Agenda 21eko koordinatzailea elkartu ziren. Geletan "Hondakinak" gaia jorratzeko egindako ekintzak komentatu ziren eta gela bakoitzean adostu diren proposamenak irakurri ziren. Ondoren proposamen baterau bet adostu zen. Hona hemen ateratako aholkuak:


ESKOLA
HOBETZEKO PROPOSAMENAK

Hamaiketakoa tuperrean ekarri.
Hamaiketarako fruta ekarri.
Hamaiketarako txokolatea tableta handia izan dadila eta ez txokolatina.
Plastikoan bilduta dauden “boilo”, gailetak... ez ekarri.
Hamaiketako papera, poltsa....gelako zakarrontzietara bota.
Edukiontzi horiak geletan, patioan eta jangelan jarri.
Edukiontziak hobeto zaindu.
Zabor gutxiago sortu.
Patioan, zaborrak lurrera ez bota, zakarrontziak gehiago erabili eta, noizbehinka, denon artean, patioko garbiketak egin.
Eskolara gozokiak eta pipak ez ekarri.
Hondakinak ondo bereiztu.
Paper txuria erabili beharrean, paper birziklatua erabili.
Folioak ondo aprobetxatu, alperrik ez gastatu.
Paperak berrerabili.
Komuneko parera ez alperrik gastatu.
Ohar motzak agendan idatzi.
Hainbeste fotokopiak egin beharrean, lanak koadernoan, arbela txikietan edo ordenagailuan egin.
Irakasleen geletan plastikozko edalontziak erabili ordez, kristalezko edalontziak erabili.
Aluminioren ordez paper birziklatua erabili.
Liburuak berrerabili.

VILLABONA
HOBETZEKO PROPOSAMENAK

Eskolako kanpoaldean edukiontzi horia eta pilak jasotzeako ontzia jartzea.
Edukiontziak hobeto zaindu, zaharrak kendu eta berriak jartzea.
Edukiontzi gehiago jartzea.
Zaborrak jasotzen duen kamioia maizago pasatzea, bestela jendeak zaborra kalean uzten du.
Edukiontzien ingurua garbia egotea. Zikina ikusterakoan jendeak zaborra kanpoan uzten du.
Kale Nagusian eta frontoian zakarrontziak jartzea.
Legarretatik kamioia sarriago etortzea.
Larrean kendutako konteinerrak beriro jartzea.
Errota auzoan edukiontzi gehiago jartzea.
Lurpeko ontziak jartzea. Horrela, kalean leku gehiago eta kaleak politagoak egongo dira.
Herriko dendetan plastikozko poltsak gutxiago erabilzen bultzatzeko kanpaina bat egitea edo arau batzuk sortzea.
Jendearen jarrerak aldatzeko kanpaina bat egitea.

2008/02/22

MERCÈ ARÀNEGA IDAZLEA GURE ESKOLAN


Asteartean Mercè Arànega idazlearen bisita izan genuen 2. mailako ikasleak. Idazle honek ipuin oso ezagunak ditu gure artean: "Txit Oilo bitxia eta..." eta " Mikela" igelaren ipuin bilduma, besteak beste. Oso dibertigarria izan zen berarekin pasa genuen saioa. Bere pertsonai nagusien marrazki handi bat egin zigun eta esan zigun ere " ...ipuinak gure irudimenetik sortzen dira...."

Beraz badakizue lagunak!

JARRI ZUEN IRUDIMENA MARTXAN ETA IPUIN POLITAK SORTU!!!!

2008/02/13

EUSKAL PILOTA TXAPELKETA

Eskolako txapelketa berririk gabe jolasgaraian jarraitzen du.
Alebinetan aurreneko itzulia bukatu ondoren hauek dira dauzkagun sailkapenak:

SAILKAPENA


XAVIER.Z/CARLOS: 4-0
GOIATZ/ANDER C.: 3-1
XABIER/GAIZKA: 2-2
ARITZ/UNAI I.: 1-3
JON.M/LINO: 0-4



IKER/MIKEl: 5-0
DANIEL/UNAI M.: 4-1
JON/DENIS : 3-2
UNAI A./PABLO: 1-4
JOHAN/ANDER: 2-3
AINHOA/NEREA: 0-5

2008/02/06

ETA INAUTERIAK IRITSI ZIREN...







Ostegun gizen arratsaldean Villabonako kaleetatik ere, Txaranga partaideak, Arrantzaleak eta Ikastolako Iratxoak ibili ziren musikaren erritmoarekin dantzan. Azkenean eguraldi aparta egin zuen eta ikasleak, familiak eta irakasleak ere primeran pasa genuen.

2008/02/01

PELLO AÑORGA IPUIN IDAZLE ETA KONTALARIA



Astearte honetan, urtarrilak 29, Fleming-eko 2. mailako ikasleok Pello Anorgaren bisita izan genuen. Ikastetxeko liburutegian bildu ginen eta bere ipuin batzuk, modu oso erakargarri batean, kontatu zizkigun. Oso gustora ibili ginen.

2008/01/31

ARROAN ERE INAUTERIAK PRESTATZEN



Arroako Haur Hezkuntzakoek ere beraien mozorroak prest dituzte gaur arratsaldeko saiorako. Aurten, Txaranga Erraldoi bat osatuko dute guztion artean.
Urtero bezala denon artean horma-irudi handi bat osatu dute Arroako eskola sarreran.



2008/01/28

FLEMINGO PILOTA TXAPELKETA




Aurten berriro pilota txapelketari hasiera eman diogu arrakasta handiz.
3. mailan 9 bikote apuntatu dira, 4. mailan 10 bikote eta 5. eta 6. maila 11 bikote. Txapelketa jolasgaraian garatuko da, denok denon kontra txapelketa osatuz. Puntualki saiatuko gara informatzen sailkapenaz eta emaitzaz.
LAUGARREN JARDUNALDIA


ALEBINAK 4.jardunaldia

ANDER C./GOIATZ- 12
JON M./LINO- 5

CARLOS/XABIER Z.- 12
XABI/GAIZKA- 6

AINHOA/NEREA- 4
UNAI A./PABLO 12

IKER/MIKEL- 12
JOHAN/ANDER G.- 7

JON/DENIS- 11
DANIEL/UNAI M- 6 12

INAUTERIKO MOTORRAK BEROTZEN


Hasi gara aurtengo Inauteriko entsaioekin....eta badirudi eguraldi ona egin ezkero "arrantza ugari" izango dugula.
Eta girotzen hasteko sar zaitezte ondorengo bideotxo honetan.



ZENBAT ZABOR SORTZEN DUGU?


Agenda 21 dela eta, joan den astean eskolan zenbat zabor sortzen dugun eta zenbat paper gastatzen dugun aztertu genuen. Horretarako egunero geletako, jangelako, irakasleen geletako eta patioko zabor pisatu genuen eta erabilitako papera ere neurtu genuen . Aste honetan, berriz, herrira jeitsi gara kaleetako edukiontziak zenbatzera, eta ikustera ea zer moduz zeuden: beterik edo hutsik, hondaturik edo ondo.
Zabor orokorra botatzeko edukiontziak berri-berri jarri dira herrian.
Eta oso ongi pasa genuela esan behar dugu.





2008/01/04

…..ETA HALA BAZAN HALA EZ BAZAN ….2007 URTEA JOAN ZAN.








2007 urtea joan da eta orain beste sei hilabete ditugu aurretik 2007-2008 ikasturtea amaitzeko.



Azken egunean antolatutako ekintza guztiak oso ongi atera ziren eta eskerra bereziak eman behar zaizkie; 6.A eta B mailako ikasleei, soinketako Josean, Ugutz, Sara eta beste irakasleei, Elkarteko gurasoei, eta partehartzaile guztiei, esker mila eta ongi pasa.


GABONETAKO ERRONDA 2007

Abenduaren 24ean Guraso Elkarteak antolatutako Gabonetako Erronda ospatu zen. Antolamendualdetik aldaketa batzuk egon arren, hauek, erronda oso arina eta ongi antolatuta suertatzea lortu zuten.



2007/12/20

URTEAREN AZKEN EGUNA ESKOLAN


Fleming
Ikastetxea Gabonak 2007

Bihar 2007ko abenduaren 21an, ostirala urte honen azken eskola eguna ospatuko dugu eta horretarako zenbait ekintza antolatu ditugu:
ARROAN
OLENTZERO filma 10:00etan.
Goizeko 11:00etan ume guztiak elkartuko dira TXISTORRA jateko.
Euskal jolasak arratsaldeko 14:30etan
ARRATZAINEN Erniobeakoak antolatutako AZOKA IKUSI ETA GERO.....
Jolasak Eskolako Patioan 10:00etan.
TXISTORRADA 11:00etan
KROSS HERRIKOIA 11:30etan
Gabon kantuen emanaldia 15:00etan
Abenduaren 24anGuraso Elkarteak antolatutako Gabon Erronda ARROA Plazan 10:30etan.
Beraz..... DENOK ONGI PASATZERA eta DATORREN URTE ARTE.!

2007/12/18

MARI DOMINGI GURE ESKOLAN


Gaur abenduaren 18an Mari Domingi etorri zaigu Olentzerori idatzitako gutunen bila. Zenbait kantarekin agurtu dugu eta ondoren bere otarrean sartu ditu gure gutunak. Olentzero oso oso lanpetuta dagoela egun hauetan esan digu....ea guk eskatutako opari guztiak ekartzen dizkigun. Beno egia esan, ahaleginak egiten dituela badakigu eta batzuk behintzat oparitxo batekin ere konformatzen gara.

2007/12/13

Aiztondo taldeak antolatutako hitzaldia


Aiztondo taldeak antolatutako hitzaldia:
LOE-Hezkuntza Lege berria.

Abenduaren 12an Adunako Areto Nagusian, Aiztondo taldeak antolatuta Jesus Mª Goñik LOE Hezkuntza Lege berriaren inguruan hitzaldia eskaini zuen. Hizlariak Lege honek dakarren berrikuntza berriaz mintzatu zen gehienbat; hau da, gaitasun (Konpetentzia) kontzeptuaz. Beste gauza batzuen artean azpimarratu zuen familia eta eskolaren arteko harremana garrantzitsua zela ikasleen heziketan

2007/12/05

EUSKARAREN EGUNA FLEMING IKASTETXEAN

Abenduaren 5ean, Euskararen eguna ospatu dugu.

Arroan haur hezkuntzako ikasle eta irakasleek gaztain goxo eta beroak jan dituzte. Arratsaldean, berriz, zenbait jolasetan aritu dira.

Arratzainen, arratsaldean, euskal musika jarri da giroa sortzeko.

Ondoren, 14:30ean 6. mailako ikasleek, ekitaldiari hasiera emateko, euskaraz hitz egiteko hamaika arrazoi irakurri dituzte. Hona hemen 5. eta 6. mailako ikasleen artean adostutako hamaika arrazoiak:

Oraindik BADITUGU HAMAIKA ARRAZOI EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO

· Hizkuntza polita delako
· Gure hizkuntzaz harro sentitzen garelako
· Euskara gure hizkuntza delako
· Gazteek ere euskaraz hitz egiten dutelako
· Jendeak geroz eta gutxiago erabiltzen duelako
· Euskara aurrera atera behar dugulako
· Euskara maite dugulako
· Euskaraz ez dakitenei zeinen polita den erakusteko eta ikas dezaten laguntzeko
· Euskaldunak garelako
· Euskarak gazteen altxorra izan behar duelako
· Gure arbasoek euskaraz hitz egiten zutelako
· Gure ondorengoek euskaraz hitz egin behar dutelako
· Euskara ez dugulako ahaztu behar
· Euskaldun “petoak” garelako
· Euskal telebista ikusi ahal izateko
· Eskoletan euskaraz hitz egiten jarraitzeko
· Euskara galtzen ari delako
· Euskal Herriko hizkuntza delako
· Euskara bultzatzeko
· Batzuk ahaztu dutelako
· Jendeak gehiago hitz egin behar duelako
· Guretzat euskara garrantzitsua delako
· Europako hizkuntzarik zaharrena delako
· Euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako
· Munduan, Euskal Herrian bakarrik hitz egiten delako
· Hainbat urtetan egindako lana alferrik ez galtzeko
· Euskaraz hitz egiteko ohitura hartu behar dugulako

Jarraian, mailaz maila, eskolako ikasle guztiek eskaini dituzte gelatan landutako bertso, kantu, olerki, asmakizun...
Bukatzeko, denok patioan elkartuta bertso batzuk entzun, korro haundi batean jarrita Euskaraz lehenik kantatu, eta kalejiran bukatu dugu festa.

AGENDA 21EKO KONPROMISO AKTAREN SINADURA




Abenduaren 4ean, Eskolako Agenda 21eko konpromiso-aktaren sinadura gauzatu genuen Villabonako

Jesusen Bihotza Ikastolak eta Doctor Fleming Ikastetxeak, Udaletxearekin batera.
Deklarazio honi sinatuta , baliabide naturalak eta biodibertsitatea zaintzearen, biztanleriaren bizi-kalitatea zihurtatzearen eta herritarrak garapen iraunkorrerako biodibertsitatearen garrantzia eta beharra onartu genuen.
Era berean ikasleak euren ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen- kalitatean eragina duten arazoetan parte hartzen eta erabakiak eta programatutako helburuak bultzatuko dira.
Bi ikastetxeen zuzendariak eta Villabonako Alkate Anderea konpromiso-akta hau sinatu ondoren eskoletara bueltatu ziren haurrak gure ingurumenaren aldeko lana prestatzera.

2007/12/03

FLEMING ESKOLA SEASKA HAUR ESKOLAREKIN

VILLABONAKO SEASKA HAUR ESKOLA INAUGURAZIOA

Abenduaren 1ean Villabonako Seaska Haur Eskola berria inauguratu zen. Bertara hurbildu ginen Fleming Herri Ikastetxeko guraso eta irakasle ordezkariak.
Argazkian alkate anderea Maixabel Arrieta, Hezkuntza zinegotzia Maialen Abaigar, Euskara Teknikaria Maite Arregi, guraso ordezkariak Mikel Perez eta Amaia Perez-Balsa eta eskolako ordezkariak Maite Aguinaga eta Amaia Agirre azaltzen gara.