2018/01/23
2018/01/21
2018/01/19
FLEMING HERRI ESKOLA
Fleming herri eskola
Amasa-Villabonako eskola publikoak izen ezberdin asko izan ditu bere ibilbidean zehar: Dr. Fleming, Fleming eskola publikoa, Doktor Fleming ikastetxea... Eskola komunitateak, izen finkoa aukeratu berri du eta gaur egin dute prentsa aurreko aurkezpena: Fleming herri eskola izango da aurrerantzean.
Horrez gain, logotipo berria eta matrikulazio kanpainarako karteldegi eta spotak ere aurkeztu dituzte, baita laster martxan jarriko duten webgune berria ere: www.flemingeskola.eus. Urtarrilaren 25ean egingo dute jende aurreko aurkezpena, Gurean.
Jesus Quesada zuzendariak hartu du hitza gaurko ekitaldian: "Aurten izena finkatu behar dugula erabaki dugu. Zuzendaritza taldea, irakasle, ikasle, guraso eta langileen artean eskolarentzat izen egokia pentsatu dugu. Komunitatean, elkar lanean, denon artean... familia bat garelako. Fleming herri eskola. Gabri dago Fleming; bera delako eskola honen jatorria. Herria; herria egiten ari garelako, herriarentzat lan egiten dugulako, herritarrak sortzen ari garelako. Eta eskola gara. Ikasleen babeslekua, aniztasunaren ispilua, gune hezitzailea, pedagogia hausnartzaileak. Horrela da gure eskola".
Izena aldatzearekin bat, logoa ere aldatu dute: "Logoa gu identifikatzeko, logoa gure eskola plazaratzeko, gure gogoa eta ilusioa mundura zabaltzeko".

2018/01/06
AIREAN NABARI
Airean nabariFlemingkidetasuna Villabonan aski dabil, airean nabari.Kontuz, harrapa zaitzake, eta ondoren hartuta egongo zara betirako.Autobusean gurutzatzen ditu, harro, herriko kaleak.Tabernan eskatuz gero pintxoak banatzen aurkituko duzu, barrez.Rock and Roll hedatzen du mundura, giroa ziplo animatuz.Flemingkidetasuna Villabona aski dabil, airean nabari.Harrapatuta gaudenok barruan sentitzen dugu, ahaide, lagun,…Futbolari aritzen du, agudo, ausarta, taldekide, beldurrik gabe.Unibersitatean gazteak prestatzen ditu, etorkizunera begira.Euskal Herriko plazeetan maiz ari da dantzari, arin eta bizkor.Flemingkidetasuna Villabonan aski dabil, airean nabari.Euskalduna eta euskaldutzen.Hemengoa eta hangoa.Publikoa eta doakoa.Herrikoa eta herriarentzat.Anitza eta irekia.Berde-berdea, sano-sanoa.Irakasleak, langileak, haurrak, gurasoak, nerabeak berdin adinakoak,…Flemingkidetasuna Villabonan aski dabil, airean nabari.Ni harrapatu nau, bihotzeraino, erraiak hartzeraino.Eta horregatik harro nago.Berdin sentitu nahi baduzu,…kontuz, ba.Flemingkidetasuna Villabona aski dabilelako, airean nabari,eta harrapa zaitzake.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)