Bederatzi eta hamar urteko hogeita hamar bat ikasle Tolosaldea lantzen ari dira, eta eskualdeko 28 herriren albisteak nola lantzen diren jakin nahi izan dute, bertatik bertara.
Bi irakasle lagun zituztela etorri ziren ikasleak Ataria-ra.Trena hartuta egin zuten Villabonatik Tolosarako bidea, eta etxeko lanak eginda gerturatu ziren erredakziora. Hainbat galdera prest zituzten kazetariei egiteko, baina beste hainbat bertan bururatu zitzaizkien kazetari txikiei. Erredakzioa, bilera gela edota irrati estudioa ikusteaz gain, webgunea, egunkaria, astekaria eta irratia nola egin eta elikatzen diren ikusi ahal izan zuten. Kazetariekin, kudeatzailearen edota komertzialarekin hitz egiteko aukera izan zuten.
Ataria irratiko Pasahitza saioan zuzen-zuzenean sartu ziren ikasleak bost taldetan banatuta.
http://ataria.info/amasa-villabona/1414663827999