2014/12/25

2014ko GABONETAKO ERRONDA

Abenduak 24ean, Fleming Villabonako Ikastetxea kalera atera ginen kantari, ikasleak, familiak, gurasoak, Olentzeroarekin, noski. Trikitixak, panderoak eta esku-soinuak lagunduta herriko kaleak alaitzen aritu ginen. Zahar egoitzan izan ginen ere eta frontoian bukatu genuen txitorra pintxo bat janez.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Familiako antolatzailei, musika irakasle eta instrumentu jotzailei, olentzero eramalei eta parte hartzaile guztiei.
URTE BERRI ON!!!

2014/12/17

ADINGABETUAK ETA TEKNOLOGI BERRIAK

Atzo arratsaldean Kontsumobide erakundeak eskeinita, gurasoentzat zuzendutako tailer interesgarri honetan parte hartzeko aukera egon zen. Bertara hurbildu zinetenei eskerrak eman. Hemen behean eskeintzen dugun orrialde honetan                                          http://www.pantallasamigas.net
sartzea proposatzen dizuegu, eta zuen seme-alabekin batera, orrialdearen eskubialdean agertzen diren irudiak klikatuz agertzen diren SKETCH-ak ( "ciberviolencia de género", " ciberbullying"...) ikustera gonbidatzen zaituztegu.

2014/12/01

HAURREK JOLASEAN NOLA IKASI BEHAR DUTEN BA AL DAKIGU?

Joan den ostegunean, hitzaldi oso interesgarria egon zen Fleming Ikastetxean, Guraso Elkarteak antolatuta. Jende asko bertaratu zen eta oso gustora aritu zirela jakinarazi digute.Jarraian 2´-ko laburpentxo bat eskeintzen dizuegu, 28Kanalak grabatutakoa.

2014/11/30

ZERO ZABOR Ho-konpost! eta Hamaiketako tailerrak.

Joanden astean ZERO ZABOR lantzen aritu gara Flemineko L.Hkoak.

4.mailak Hor-konpost! 

Tailer honetan konposta zer den, zergatik eta nola egiten den azaldu da, eta nahi izanez gero, eskolan bertan konpost proiektu bat martxan egon,  lagungarria izan da landutako guztia.

5. eta 6. mailak Zero Zabor Hamaiketakoa 

Zenbat hondakin sortzen dugun eta horiekin zer gertatzen den aztertzen da. Ikasleek euren egunerokotasunean sortzen dituzten hondakinak murrizteko 4 teknika landuko dituzte: Beheratu, Berrerabili, Birziklatu eta Birpentsatu. Posible ote da Zero Zabor hamaiketakoa lortzea? eta Zero Zabor Eskola izatea? Zero zabor jokamoldea zer den eta merezi ote duen aztertzen da tailerrean zehar.

INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO:
http://www.zerozaboreskolak.aranzadi-zientziak.org/ 

2014/11/17

CHILDREN SEE. CHILDREN DO (ZER IKUSI HURA IKASI)


Azaroaren 25, “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna” ospatzen delarik, horren inguruko proposamen didaktikoa eskeintzen dizuegu. Laburmetraia bat da eta espero dugu atsegina eta arina izatea...



2014/10/31

Amasa-Villabonako Fleming ikastetxeko ikasleen bisita jaso du Tolosaldeko Ataria-k.


Bederatzi eta hamar urteko hogeita hamar bat ikasle Tolosaldea lantzen ari dira, eta eskualdeko 28 herriren albisteak nola lantzen diren jakin nahi izan dute, bertatik bertara.
Bi irakasle lagun zituztela etorri ziren ikasleak Ataria-ra.Trena hartuta egin zuten Villabonatik Tolosarako bidea, eta etxeko lanak eginda gerturatu ziren erredakziora. Hainbat galdera prest zituzten kazetariei egiteko, baina beste hainbat bertan bururatu zitzaizkien kazetari txikiei. Erredakzioa, bilera gela edota irrati estudioa ikusteaz gain, webgunea, egunkaria, astekaria eta irratia nola egin eta elikatzen diren ikusi ahal izan zuten. Kazetariekin, kudeatzailearen edota komertzialarekin hitz egiteko aukera izan zuten.
Ataria irratiko Pasahitza saioan zuzen-zuzenean sartu ziren ikasleak bost taldetan banatuta.


Oskar Tenak eskaintzen duen artearen txokoan sartu ziren hainbat ikasle, eta arteaz hitz egiteko aukera izan zuten. Azkena sartu zen taldeak gustuko abesti bat eskatzeko aukera ere izan zuen. Hamaiketako egin, eta trenerako bidea hartu zuten.

http://ataria.info/amasa-villabona/1414663827999

Haur eta Gazte literatur GIDA 2013


“Haur eta Gazte Literatura, 2013. Irakur Gida” talde baten lan jarraituaren emaitza bat aurkezten dizuegu.
2013.urtean euskaraz publikatu diren liburuen zerrenda agertzen da. Ondoren, sailkapen bat egiten da: liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak.
Bestalde, agertzen den adina orientagarria da.
Gida hau lagungarri izan dakizula!

2014/09/16

MUGIKORTASUN ASTEA

Aste honetan, irailaren 16tik 22ra, Europako herrialde guztietan “mugikortasun astea” ospatzen da. Dakigunez, autoaren gehiegizko erabilpena arazo larria bihurtu da. Beraz, gure ingurumena eta osasuna zaintzeko oinez ibiltzearen garrantzia eta oinezkoen segurtasuna aldarrikatu nahi ditugu.

Hori dela eta, gurasoek aurtengo ikasturtean “Eskolara oinez” proiektua martxan jarri dute. Guk proiektu horrekin bat egiten dugu, beraz, animatzen zaituztegu bertan parte hartzea.

Azkenik, gogoratu irailaren 22an “autorik gabeko eguna” ospatzen dela. Horregatik, egun horretan ahal dugun guztiok ESKOLARA OINEZ etorriko gara.


2014/09/08

ESKOLARA OINEZ

Ikasturte honetan Fleming ikastetxeko gurasoek "Eskolara oinez" proiektua martxan jarri dute. Argazkietan ikusten den bezala ikasleak poz-pozik doaz  lehenengo egunean.




2014/06/17

VILLABONAKO GAZTELEKUAN BISITAN

Azken urteetan bezala, 6. mailako ikasleak eta DBHra igaro aurretik, Villabonako Gaztelekua bisitatzeko aukera izan zuten. Hemendik aurrera, sartzeko eta bertan antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute  Gainera esan zigutenez ekainako azken egun hauetan ekintza berezi batzuk antolatuko dira.







INFORMAZIO GEHIAGO

Villabonako GAZTELEKUA:  Sorrera, proiektua….
 Villabonako Gazte informazioa lortzeko
urratsak.
Gazte aukera Bloga
http://gazteaukera.blog.euskadi.net/

2014/06/16

ESKOLAKO FESTA 2013-2014

A ze nolako festa egin genuena!!! Benetan polita eta alaia. Gainera oso ondo antolatua eta giroa ezin bestekoa. Eskerrik asko hau horrela izaten lagundu zenuten guztiei. Datorren ikasturtean gehiago.

 Bideoak ikusteko klikatu argazkiaren behekaldean:

FLEMING FESTA 2014

Eta argazki montaia ikusteko, PLAY-ari eman...

2014/06/10

ESKOLAK JASOTAKO AGENDA21eko DIPLOMA

Urtero bezala, agenda21-ek eskatutako lanak ongi bete ondoren, hemen dugu lan bikaina horren ondorioa Diploma moduan.
Zorionak!! Ikasle, Irakasle eta parte hartzen duten Familia guztiei.


Fleming Ikastetxea.

2014/05/30

Bertso eta ipuin lehiaketa 2014

Kurtso osoan euskarazko literatura landu ondoren aurten ere, bertso eta ipuin lehiaketara aurkeztu gara. Maiatzaren 29an banatu ziren sariak, eta pozik agertu ziren ikasle sarituak. Urteroko moduan, bertsotan jakinarazi ziren saridunen izenak, Amaia Agirreren, Haritz Mujikaren eta Unai Mendizabalen ahotsean.
Fleming eskolatik: Kepa Otegi, Lander Castillo, Paula Gibello, Aicha Olaiz eta Asier Arestin izan ziren saridunak.

2014/04/11

2014/04/07

AGUR KHADIM!

Aurreko ostiralean, apirilak 4, izan genuen triste egoteko arrazoi bat ere: gure laguna Khadim eskolatik joan da. Hemendik aurrera, Beasainen biziko da eta bertako eskola batean arituko da. Zorte on, Khadim! Handia da gure artean utzi duzun hutsunea! Flemingo lagunok ez zaitugu ahaztuko!


Nazioarteko haur liburuen eguna

3A-n ere gurasoen bisita izan dugu: Rakel eta Sergio, hain zuzen ere. Haiek irakurritako ipuinekin, une paregabeak pasatu ditugu. A ze zortea horrelako gurasoekin kontatzea! Eskerrik asko!
                                                               

2014/04/03

3.mailakoak baratzako nagusi!


Udaberrian sartu garenez, eta apirilari hasiera ona emateko, 3.mailakoak astearte zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Horrela, goiz-eguerdian, herrira jaitsi ginen (Berdura plazara hain zuzen), eta 40ren bat letxuga (uraza) eta tipula erosi genituen. Giro ederra lagun, ikastetxera bueltatu eta arratsaldean, ikastetxeko baratzan landatu genituen. Horretarako baina, eta gu bezelako "kalekumentzat", Gregorio atezainaren laguntza ezinbestekoa gertatu zitzaigun. Orain,esperientzia eder honetaz gozatu ondoren, etxera eramateko elikagaien zain geratuko gara..!

2014/04/02

Palaren ondoren esku pilota!

Urteroko ohiturari jarraituz, hau da, euskal pilota sustatzeko ahaleginetan, dagoeneko martxan da esku pilota txapelketa. Aurretik, pala txapelketa burutu genuen, eta oso pozik gaude parte-hartzaile kopurua handia izan baita. Zorionak parte-hartzaile guztioi!




2014/02/21

IÑAUTERIAK 2014 GURE ESKOLAN...

Ikastetxea zezenez bete zaigu, badatoz aurtengo iñauteriak!!!  Ondo pasa eta Villabonan parranda, parranda, parranda...


2014/02/04

AITON-AMONAK FLEMINGEN...

Nahi baduzue ikusi beraiekin izandako elkarrizketa, hemen dituzue zenbait bideo. Fleming Ikastetxeak eskertu nahi ditu 3 aiton-amon hauek beraien koaborazioagatik: Muxu handi bat denon partetik!!!


                                                          KLIKATU HEMEN BIDEO 1 IKUSTEKO
                                                          KLIKATU HEMEN BIDEO 2 IKUSTEKO
                                                          KLIKATU HEMEN BIDEO 3 IKUSTEKO
                                                          KLIKATU HEMEN BIDEO 4 IKUSTEKO
                                                          KLIKATU HEMEN BIDEO 5 IKUSTEKO
                                                       

 


2014/01/24

FLEMING BIZIRIK ASTEA 2014


SAKATU HEMEN
  http://www.flemingoak.blogspot.com.es/2014/01/fleming-bizirik_15.html

AGENDA21eko BLOG BERRIA

Oraingo honetan gure ikastetxearen blog berri bat, eta bere esteka, aurkeztera gatoz. Blog berri honetan ESKOLAKO AGENDA21eko albisteak, topaketak, ekintzak e.a. jasotzen saiatuko gara.
Ea zer irutzen zaizuen!!!!!

Egin klik ondoko estekan
http://flemingagenda21.blogspot.com.es/