2011/12/22

3. mailako pasadizo gehiago

Hementxe daude berriro pasadizoak. Oraingo honetan Unai, Maialen eta Igor hirukoteak kontatuko dute pasadizoa. Ondo pasa !!

2011/12/21

Gaur Mari Domingi etorri da eskolara txikiekin egotera. Guk idatzitako eskutitzak eman dizkiogu eta bi abesti kantatu dizkiogu. Berak guri postal bat oparitu digu Olentzerori kontatu nahi dioguna idazteko eta larunbatean iluntzean emateko. Kontatu digu festa hau ospatzen dugula eguna luzatzen delako eta gaua motzagoa izaten hasten delako. Hemendik aurrera jolasteko denbora gehiago edukiko dugu. Eskerrak eman dizkiogu etortzeagatik, muxu bana eman eta Olentzerori eskuminak bidali dizkiogu. HAU URDURITASUNA!!!!

MARI DOMINGI ARROAN ETA 1. ZIKLOKOEKIN

Gaur Mari Domingi etorri da eskolara txikiekin egotera. Guk idatzitako eskutitzak eman dizkiogu eta bi abesti kantatu dizkiogu. Berak guri postal bat oparitu digu Olentzerori
kontatu nahi dioguna idazteko eta larunbatean iluntzean emateko. Kontatu digu festa hau ospatzen dugula eguna luzatzen delako eta gaua motzagoa izaten hasten delako. Hemendik aurrera jolasteko denbora gehiago edukiko dugu. Eskerrak eman dizkiogu etortzeagatik, muxu bana eman eta Olentzerori eskuminak bidali dizkiogu. HAU URDURITASUNA!!!!

2011/12/20

Antzerkia Asteasun

      3. mailakoak 5. mailakoekin batera Asteasura joan ginen "Neguko solstizioa Euskal Herrian" izeneko emanaldia ikustera. Emanaldi honetan garai batean negua nola bizitzen zen kontatu ziguten. Baita ere, Olentzaro ikazkinaren ohitura nondik nora etorri den jakin ahal izan genuen. Interesgarria benetan !!!!!

2011/12/16

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Euskal Herrian euskararen eguna ospatu genuen. Hau dela eta, Villabonako Fleming ikastetxean, aurreko astean zehar  ekintza bereziak burutu genituen eta ostegunetik hasita, jai giroan murgildu ginen ikasle, irakasle eta gurasoak. Honela, ospakizun hauek irratsaioa bereziarekin hasi ziren  haur eta gurasoen partaidetzaz gozatuz; gaztain janarekin jarraitu zuten eta Euskal Kirolekin bukatu ziren. Villabonan ere Euskara bihotzean daramagulako…  Aupa gure hizkuntza! Gora gure euskara!

2011/12/07

KARAOKEAREN BIDEOA

Hemen irakasleok gaude Euskararen Eguneko egokitu zitzaigun karaokearekin kantatzen. Guk primeran pasa genuen ea zuek ere ondo pasatzen duzuen bideoa ikusten, nahiz eta kalitate handikoa ez izan.                          

2011/12/05

KARAOKEA EUSKARA EGUNEAN

Ostiralean, abenduaren 2an, Euskara Eguna ospatzeko KARAOKEA antolatu genuen. Ikasle guzitek eta irakasleok ere parte hartu genuen. Irakasleoi egokitu zitzaigun kanta "Xalala-rikiriki" izan zen. Hor dituzue kantatu ondoren ateratak aragazkia. Ikasleek primeran pasa zuten haein irakasleak mozorratuta, dantzan, kantari... ikustean.
"XALALA, XALALA, RIKIRIKI..."


2011/12/02

FLEMING IKASTETXEKOAK TITIRIJAIAN




Fleming ikastetxeko 3. eta 4.mailako ikasleak, Tolosara joan ziren txotxongiloak ikustera. Bertan, antzezlan zoragarria ikusteaz gain, parkean ere jolasteko aukera izan zuten, goiz ederra pasatuz.