2011/11/25
GURE JONENTZAT
Doinua: habanera
Gure bizitza nola dan
“OFF” egin arte dena “ON”
Maitasuna iristean
Bihotzai egin jaramon.
Momentu txarrak badira
Baita_ere hainbat une on
Ta nola zoriontasuna
Gure eskuetan dagon:
Zorionak ta gozatu
“topera” Marijo ta Jon
Argentinako lurretan
Bizikletan edo moton.
Arren, gero itzuleran
Jon gure artean egon.
FLEMINGO IRAKASLEEN
PARTETIK MILA ZORION!
2011/11/23
HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK CAMELOT PARKEAN!
Aurreko ostiralean, hilak 18, Haur Hezkuntzako ikasleak Camelot Parkera joan ziren. Bertan izugarri ondo pasa zuten: Txirristatik jeisten, piloten artean jolasten, koltxonetetan saltatzen... Primeran ibili ziren!!!
2011/11/22
AMASAKO AZOKA
Joan zen larunbatean, azaroak 19, Amasako azoka berezia izan zen. Bertan postu desberdinak izan ziren eta bertako barazkiak eta produktuak salgai zeuden. Fleming eskolako zenbait ikasle bertan egon ziren dendari.
2011/11/21
ZUMETA Fleming Ikastetxean
2. zikloko ikasleek eskulanak egiten dituzte astelehenero. Talde batek Zumeta euskal margolariaren lanak aztertu eta gero "zumeta kutxa" apaindu dute. Argazkian ikus ditzakezue egindako kutxak.
PASADIZO GEHIAGO
Kaixo lagunak! Hemen dauzkazue Irati, Eñaut, Olatz eta Martaren pasadizoak entzuteko aukera.
2011/11/11
PASADIZOAK
Kaixo lagunak: Gelan "Pasadizoak" landu ditugu. Hemendik aurrera guk kontatutako pasadizoak entzun ahal izango dituzu. Hona hemen Aimar, Joane eta Ikernerenak.
2011/11/10
PIRATEN ETXEA
URRIAREN 10 ETA 11N PIRATEN ETXERA JOAN GINEN 1.GO MAILAKOAK. BERTAN GAUZA ASKO EGIN GENITUEN: TALDEAK EGIN, ITSASONTZIAN IBILI, AURPEGIAK PIRATEN MODUAN MARGOTU, ALTXORRA BILATU, PIRATEN ONTZIAN JOLASTU... AH, PIJAMEN DESFILEA ERE EGIN GENUEN.
ITSASONTZIAN GINDOAZELA "AIO PELAIOOO" OHIUKATU ETA INGURUAN ZEBILEN JENDEAK AGURTZEN BAZUEN, PUNTUAK LORTZEN GENITUEN. PUNTUAK ZERTARAKO? BA, ALTXORRA AURKITZEKO BEHAR GENUEN MAPA LORTZEKO.
PRIMERAN IBILI GINEN!!
2011/11/04
ONGI ETORRI XAXI!
Joan zen urriaren 26an etorri zen Xaxi ipotxa Amasa-Villabonako Fleming eskolara. Urtero bezala, ikasturte hasieran bere oporretako abenturak kontatzera etortzen da Fleming eskolara. Udan zehar Euskal Herriko txokoren batera bidaiatzen du, eta uda honetan Zarautzeko herria izan da bixitatu duena; hantxe ibili omen da hondartzan gazteluak egiten, surf-a praktikatzen, izozki goxo goxoak jaten…ummmm! Zein pozik ibili den E.H.ko kostaldean!
Aurten ere, Xaxik euskaraz soilik ulertzen duenez, euskaraz hitz egiten saiatzeko mesedea eskatu digu. Euskaraz erraz hitz egiten duenak, gehiago kostatzen zaionari lagunduz gero, guztiek elkar hobeto ulertzeko aukera izango dugu! Aupa gure EUSKARA, aupa gure XAXI!!
2011/11/03
Teknologia eta zientzia-ri buruzko erreportaiak
|
Telebistan ikus daitezken beste gauzen artean, zientzia eta teknologia-ri buruzko programak dira. Hauek web-ean ere ikus ditzakegu. Nick dut Nik: Interneten azaltzen diren projektu berritzaileei buruzko erreportaiak eta elkarrizketak. Azteazkenetan 22:00-etan ETB-3n. Tecnopolis: Zientzia eta teknologia-ri buruzko erreportaiak . Igandean 20:00 retan ETB-1en y eta12:30-tan ETB-2n. Baita ETB-3n ere Asteazkenean 12:30-tan Redes: Eduard Punset-ek zuzentzen duen zientziari buruzko programako erreportaiak Gipuzkoa TV: Tutorial eta bideo asko Zientzia, Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntza arloan |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)