2010/12/21

"Amonaren poltsa"

2. mailako Maialen, Aitor eta Olatz hirukoteak ipuin beldurgarria kontatu die 1. mailako ikasleei. Gaurtik aurrera amonaren poltsatik gertu pasatzerakoan erne eta kontu haundiz ibiliko dira. Entzun ezazue ipuina eta ulertuko duzue zergaitia.

2010/12/20

MARI DOMINGIREN BISITA



Flemingo Arroa eta Arratzainen Mari Domingiren bisita jaso genuen ostiralean.
Gogoz idatzitako gutunak eman zizkioten eskolako txikienek, Olentzerori eraman diezazkion.
Ea eskatutako opari guztiak jasotzen dituzuen!

2010/12/15

HIPERMEGAONA YOGURTA.

2. mailako Maddi, Unai eta Uxuek hipermegaona den yogurtaren iragarkia egin dute.

GURIN GOXO-GOXOA

2. mailako Iraila, Igor eta Saioa gosari osasuntsua hartzen ari dira. Gurin goxo-goxoa jaten indarrak hartuko dituzte lanari aurre egiteko. Zuek ere proba ezazue !

LITRO BATEKO IRABIAKIA.

2. mailako Maialen eta Olatz jatetxe dotorean bazkaltzen ari dira. Aitorrek, zerbitzari finak, litroko irabiakia atera die edateko. Neskek gustura edan dute. Hau parea, barrazkiloa eta barea!!!!


IZOZKI MUNDIALA!!!!

2. mailako Joane, Ainara, Goar eta Naiak munduko izozkirik onenaren iragarkia egin dute. Ea konbenzitzen zaituzten.


2010/12/09

EXPERIMENTING


Do you like making experiments? These students have been lately working on some water experiments. Let´s watch them introducing us some of them. Enjoy it!!!








2010/12/01

EUSKARA EGUNERAKO KARAOKEAK

Dakizuen bezala abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Urtero bezala hizkuntza bezala daukagun altxorra honek kantatzera eta dantzatzera bultzatuko gaitu.
Eta hau errazteko hemen ditugu karaoke moduan Euskara eguna ospatzeko kanta batzuk.

Lehenengo maila: GURE AITAK AMARI


Bigarren maila: ITSASONTZI BATEN


Hirugarren maila: IXIL IXILIK DAGO


Laugarren maila: FURRA FURRA
http://www.youtube.com/watch?v=xdMg2QAV3SQ
Bostgarren maila: ARRATSALDE HONETAN
http://www.youtube.com/watch?v=Gq1kYV63T7Q
Seigarren maila: ILARGIA (Ken7)
http://www.youtube.com/watch?v=8qRlxHJH_GQ
IRAKASLEAK: KUPELA

HEGAL EGITEN(Itoiz)
http://www.youtube.com/watch?v=JQoTSfMkS9g