Fleming Ikastetxeko bi pertsona berezi eta hunkigarriak datorren 09-10 ikasturtean ez dute gurekin jarraituko. Arrazoi desberdinagatik ordea, Carlos eta Pau beste eginkizunetan arituko dira datozen urteetan.
Guk hemendik esan dezakeguna zera da: Ziur gaude faltan botako ditugula, bai baten eta bestearen presentzia eta duten irrifarra, eta beraiek etorkizunean duten bide berri horretan gozatzen saiatuko dutelakoan gaude.
Izan Ongi!!!!
Amaia Agirrek Carlos-i egindako bertso bat: doinua Habanera
Badira hasi zinela
Tolosako Samaniego
Eskolan maisu bezela
Ondoren Asteasura
Han ere haurren epela
Zure egin zenuen ta
Ez zen jarraipen motela;
gure portura heldu zen
ondoren zure batela
Doctor Flemingen piztu zen
zorionaren kandela
Begi bistan dago gizon
maitagarria zarela:
urrezko ibilbidea
ta diamantezko perla.