2008/09/22

4. MAILA ZIZURKILERA

Irailaren 11n, oinez, Zizurkilera joan ginen. Bertan hamaiketakoa jan eta, ondoren, jolasten aritu ginen .Hamabiak aldera eskolara abiatu ginen herriko plazan dagoen Pedro Mª Otaño bertsolariaren bustoa ikusi eta gero.
Denok elkarrekin oso goiz polita pasatu genuen.

2008/09/18

6. MAILAKOAK ASTEASURA

Irailaren 11ean 6. mailakoak, Pello Errota bertsolariari buruzko hainbat gauza ikasi ondoren (biografia, bertsoak...), bere oroitarria ikustera joan ginen Asteasura.

Iaz ere, Bernardo Atxaga landu genuenez, egin genuen Asteasurainoko ibilaldia. Orduan, Villabonatik abiatuta Zizurkileraino igo behar izan genuen bertara iristeko. Baina oraingoan Villabonatik Asteasura zuzenean doan oinezkoen bidea hartu genuen. Oso bide polita eta erraza da, gainera, horrelako irudiak ikus ditzakegu. Bizikletaz ere egin daiteke.
Hurrengo urtean eskolarako buelta autobusez egin beharrean oinez egingo dugu.

2008/09/11

AMASA ETA BERE INGURUA EZAGUTUZ!!



Euskal Asteari bukaera emateko, ohikoa bihurtu den mendi irteera antolatu dugu. Esate baterako, 1.go ziklokoek Amasatik ibili gara eta Juan Antonio Ubillos idazle frantziskotarraren Galatas jaiotze-baserria ezagutu dugu. Ondoren, Amasako parkean eta frontoian ederki ibili gara hamaiketakoa janez, eta giro paregabean, eskolara itzuli gara goiz ederra igaro dugunaren sentsazioaz!

JUAN KRUZ IGARABIDERI BISITA




Euskal Astea dela eta aurten ere irteera bat egin dugu. 3. maila Adunara joan da Juan Kruz Igarabideri bisitan. Bertan, Juan Kruzek oso ondo hartu gaitu eta betiko elkarrizketaz gain liburu bana oparitu digu bere sinadura pertsonalizatuarekin.

2008/09/10

“ Donald, Behia eta Txalupa” jolasak











Euskal Asteari jarraikiz, euskal jolasez gain, beste hainbat egiten ditugu euskeraren inguruan.
1.go eta 2. mailakoekin “ Donald” jokua egiten dugu galdera-erantzunak, frogak, asmakizunak... landuz.



2. eta 3. mailakoekin “Behia” jokua, non hitz ezkutuak asmatu behar dituzten.



4., 5. eta 6. mailakoekin “Txalupa” jokua , euskal esamolde zein esaera zahar lantzen diren.
Ondorio gisa esan genezake, elkarrekiko harremana berreskuratu dutela opor ondoren, bide batez euskera sustatuz



.

“Euskal Jolasak Euskal Astean!”



Azken ikasturteetan bezala, Euskal Astearekin ekin diogu ikasturte berriari eta ekintza ezberdinen artean, Gorputz Hezkuntzako irakasleak Euskal Jolasak antolatu ditugu. Mailaz maila ikasleak 4 esparrutan banatuz (zaku-lasterketa, toka, lokotx bilketa eta txinga proba) jolas guztietatik pasa dira eta erreleboak ematerakoan, baldintza bakarra, taldekideei “esaera zaharrak” irakurtzea izan da (1go zikloa ezik!). Honela, giro bikainean sartu gara 08/09 ikasturte berrian eta guztiak ederki moldatu dira!

2008/09/09

EUSKAL ASTEAREKIN HASI GARA!


Udako oporraldia pasa eta gero hemen gara, berriz ere, eskolan.

Ohitura dugun bezala, modu berezian hasi dugu 2008-2009 ikasturtea, hau da, EUSKAL ASTEA ospatuz.

Aste honetan ekintza ugari egiten dira, hala nola, eskolako maskotaren aukeraketa, euskal astearekin lotutako horma-irudiak, euskarazko bideoa ikusi, jolasak euskaraz ...eta inguruko herrietako idazle edo bertsolari bati buruzko lanketa. Asteari amaiera emateko, mailaka, ibilalditxo bat egingo dugu landu dugun idazle edo bertsolariaren jaioterrira.

2008/09/05

IKASTURTE BERRI BAT




Datorren irailaren 8an 2008-09 ikasturteari hasiera emango diogu. Dagoeneko irakasleok antolaketa lanak egiten aritu gara azken egun hauetan.


Aldaketa batzuk aurkituko dituzue lagunak!!!!, baino 1go mailakoentzat batez ere, latza izango da lehen eguna. Arratzaingo eraikuntzara datoz eta tutore berriak izango dituztelako. Dena den zihur gaude, azkar eta ongi egokituko direla.
ASIER , ANER, AYNABEL, MAIDER, ANE, AITANA, URKO, EGOITZ, OIHANE, MANEX, IKER, AITOR, AICHA, eta NARAYA GLORIA IZANGO DUTE TUTOREA.
MARTA, AURORA,ENEKO,NAROA, PAULA, ANER, ELIXABET, ENARA, ALAITZ, KEPA, LEIRE, ARATZ, ETA ARITZ ELENA IZANGO DUTE TUTOREA.


Animoak!!!!! guztientzat, ikasle, famili eta irakasleetzat.