2008/03/14

ZABORRA KONTAINER HORIAN BOTA ONDOREN...




Hau aztertzeko, atzo martxoaren 12an, 4. mailako ikasleok Sasietako “ Ontzien sailkatze planta “ eta zabortegia ikustera joan ginen.
Sasietako mankomunitateak bidaltzen dituen kamioekin Legazpin dagoen planta batera eramaten dute. Han, jasotako latak, brikak eta plastikozko ontziak sailkatzen dituzte, beste lantegi batzuetara bidaltzeko, birziklatzeko asmoz.
Autobusetik jeitsi eta zabor pilo batekin topatu ginen; usain txarra zegoen.
Gauza asko ikasi genituen, adibidez :

- Kontainer horian plastikozko gauza guztiak ez dira bota behar, ontziak bakarrik
- Boteilen tapak kendu eta aparte bota
- Poltsak irekita bota behar dira.
- Plastikozko boteilekin forro polarrak egin daitezke.

Handik, Ormaiztegiko zabortegira joan ginen, Villabonako zaborra hara eramaten dutela eta.
Mendi itxura dauka eta ez du ematen zabortegia denik, dena berde ikusten delako. Gorago igo ezkero, zaborra ikusten da, baina dena tapatuta.
Txupete antzeko “tresna” batzuk zeuden, zaborra usteltzerakoan sortzen duen gasa kanpora ateratzeko, eta gero, tuboen bidez, bideratu eta argindarra sortzen da.
Oso irteera interesantea izan zen.

HERRI KIROLAK ARRATZAINEN




HERRI KIROLAK ARRATZAINEN
Nahiz eta 2. hiruhilabetea motza izan lan haundia egin dute ikasleek. Horregaitik, azken arratsaldean ekitaldi berezia izan dugu patioan. 6. mailako ikasleek soinketako irakasleak lagunduta herri kirolak prestatu dituzte patioan



XAXIREN URTEBETETZEA

Datorren martxoaren 16ean Xaxiren, txikien maskotaren, urtebetetzea izango da. Egun horretan oporretan egongo garenez, gaur, ostirala, ospatu dugu Arroan.
Xaxik hamaiketakoa eta pinak ekarri dizkigu, eta guk berari marrazki guztiz politak. Antolatutako festan abestiak, olerkiak, eta txotxongiloa egin ditugu bere aurrean. Oso pozik dagoela adierazi digu.
ZORIONAK XAXI!!!

2008/03/13

Familientzako hitzaldiak

Apirilaren lehenengo astean Fleming Ikastetxeko zenbait ikaslek tailer desberdinetan parte hartuko dute:
1. eta 2. mailakoek, apirilaren 2 eta 3an, elikadurak osasunarentzat duen garrantziaren inguruko heziketa-tailer batean parte hartuko dute. Familientzako hitzaldia apirilaren 2an arratsaldeko 16:30etan izango da. Tailerra eta hitzaldia "Gaztetxoen elkartea"k eskainitakoak dira.

3, 4 eta 6. mailakoak, berriz, Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Kontsumoa Eskoletan" proiektu barruan zenbait tailerretan arituko dira, apirilaren 3 eta 4ean. Ikasle hauen familientzako hitzaldia apirilaren 3an arratsaldeko 16:00etan izango da.

2008/03/07

6.MAILA "URA" AZTERTZEN















Azken aste hauetan 6.mailako neska-mutilak "Ura eta Oria ibaia" gaia landu dugu. Horrekin lotuta ekintza desberdinak burutu dira: gelako ur kontsumoaren neurketak, "Arriaran" eta "Gaikao" araztegiak bisitatzea eta ,"Zuloaga Txiki" natur eskolaren eskutik, Oria ibaian hainbat behaketa eta azterketa.