2007/12/20

URTEAREN AZKEN EGUNA ESKOLAN


Fleming
Ikastetxea Gabonak 2007

Bihar 2007ko abenduaren 21an, ostirala urte honen azken eskola eguna ospatuko dugu eta horretarako zenbait ekintza antolatu ditugu:
ARROAN
OLENTZERO filma 10:00etan.
Goizeko 11:00etan ume guztiak elkartuko dira TXISTORRA jateko.
Euskal jolasak arratsaldeko 14:30etan
ARRATZAINEN Erniobeakoak antolatutako AZOKA IKUSI ETA GERO.....
Jolasak Eskolako Patioan 10:00etan.
TXISTORRADA 11:00etan
KROSS HERRIKOIA 11:30etan
Gabon kantuen emanaldia 15:00etan
Abenduaren 24anGuraso Elkarteak antolatutako Gabon Erronda ARROA Plazan 10:30etan.
Beraz..... DENOK ONGI PASATZERA eta DATORREN URTE ARTE.!

2007/12/18

MARI DOMINGI GURE ESKOLAN


Gaur abenduaren 18an Mari Domingi etorri zaigu Olentzerori idatzitako gutunen bila. Zenbait kantarekin agurtu dugu eta ondoren bere otarrean sartu ditu gure gutunak. Olentzero oso oso lanpetuta dagoela egun hauetan esan digu....ea guk eskatutako opari guztiak ekartzen dizkigun. Beno egia esan, ahaleginak egiten dituela badakigu eta batzuk behintzat oparitxo batekin ere konformatzen gara.

2007/12/13

Aiztondo taldeak antolatutako hitzaldia


Aiztondo taldeak antolatutako hitzaldia:
LOE-Hezkuntza Lege berria.

Abenduaren 12an Adunako Areto Nagusian, Aiztondo taldeak antolatuta Jesus Mª Goñik LOE Hezkuntza Lege berriaren inguruan hitzaldia eskaini zuen. Hizlariak Lege honek dakarren berrikuntza berriaz mintzatu zen gehienbat; hau da, gaitasun (Konpetentzia) kontzeptuaz. Beste gauza batzuen artean azpimarratu zuen familia eta eskolaren arteko harremana garrantzitsua zela ikasleen heziketan

2007/12/05

EUSKARAREN EGUNA FLEMING IKASTETXEAN

Abenduaren 5ean, Euskararen eguna ospatu dugu.

Arroan haur hezkuntzako ikasle eta irakasleek gaztain goxo eta beroak jan dituzte. Arratsaldean, berriz, zenbait jolasetan aritu dira.

Arratzainen, arratsaldean, euskal musika jarri da giroa sortzeko.

Ondoren, 14:30ean 6. mailako ikasleek, ekitaldiari hasiera emateko, euskaraz hitz egiteko hamaika arrazoi irakurri dituzte. Hona hemen 5. eta 6. mailako ikasleen artean adostutako hamaika arrazoiak:

Oraindik BADITUGU HAMAIKA ARRAZOI EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO

· Hizkuntza polita delako
· Gure hizkuntzaz harro sentitzen garelako
· Euskara gure hizkuntza delako
· Gazteek ere euskaraz hitz egiten dutelako
· Jendeak geroz eta gutxiago erabiltzen duelako
· Euskara aurrera atera behar dugulako
· Euskara maite dugulako
· Euskaraz ez dakitenei zeinen polita den erakusteko eta ikas dezaten laguntzeko
· Euskaldunak garelako
· Euskarak gazteen altxorra izan behar duelako
· Gure arbasoek euskaraz hitz egiten zutelako
· Gure ondorengoek euskaraz hitz egin behar dutelako
· Euskara ez dugulako ahaztu behar
· Euskaldun “petoak” garelako
· Euskal telebista ikusi ahal izateko
· Eskoletan euskaraz hitz egiten jarraitzeko
· Euskara galtzen ari delako
· Euskal Herriko hizkuntza delako
· Euskara bultzatzeko
· Batzuk ahaztu dutelako
· Jendeak gehiago hitz egin behar duelako
· Guretzat euskara garrantzitsua delako
· Europako hizkuntzarik zaharrena delako
· Euskaraz bizitzeko eskubidea dugulako
· Munduan, Euskal Herrian bakarrik hitz egiten delako
· Hainbat urtetan egindako lana alferrik ez galtzeko
· Euskaraz hitz egiteko ohitura hartu behar dugulako

Jarraian, mailaz maila, eskolako ikasle guztiek eskaini dituzte gelatan landutako bertso, kantu, olerki, asmakizun...
Bukatzeko, denok patioan elkartuta bertso batzuk entzun, korro haundi batean jarrita Euskaraz lehenik kantatu, eta kalejiran bukatu dugu festa.

AGENDA 21EKO KONPROMISO AKTAREN SINADURA




Abenduaren 4ean, Eskolako Agenda 21eko konpromiso-aktaren sinadura gauzatu genuen Villabonako

Jesusen Bihotza Ikastolak eta Doctor Fleming Ikastetxeak, Udaletxearekin batera.
Deklarazio honi sinatuta , baliabide naturalak eta biodibertsitatea zaintzearen, biztanleriaren bizi-kalitatea zihurtatzearen eta herritarrak garapen iraunkorrerako biodibertsitatearen garrantzia eta beharra onartu genuen.
Era berean ikasleak euren ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen- kalitatean eragina duten arazoetan parte hartzen eta erabakiak eta programatutako helburuak bultzatuko dira.
Bi ikastetxeen zuzendariak eta Villabonako Alkate Anderea konpromiso-akta hau sinatu ondoren eskoletara bueltatu ziren haurrak gure ingurumenaren aldeko lana prestatzera.

2007/12/03

FLEMING ESKOLA SEASKA HAUR ESKOLAREKIN

VILLABONAKO SEASKA HAUR ESKOLA INAUGURAZIOA

Abenduaren 1ean Villabonako Seaska Haur Eskola berria inauguratu zen. Bertara hurbildu ginen Fleming Herri Ikastetxeko guraso eta irakasle ordezkariak.
Argazkian alkate anderea Maixabel Arrieta, Hezkuntza zinegotzia Maialen Abaigar, Euskara Teknikaria Maite Arregi, guraso ordezkariak Mikel Perez eta Amaia Perez-Balsa eta eskolako ordezkariak Maite Aguinaga eta Amaia Agirre azaltzen gara.

2007/10/19

IKASLE BERRIAK ARRATZAINEN


URTERO BEZALA ARRATZAINERA ARROAKO IKASLE BERRIAK IRITXI ZAIZKIGU. ORAINGO HONETAN:


PAU, MAIALEN ,EIRE, IRATI, IRUNE, IRENE, ENAUT, ENEKO, LANDER, ENARA, MARKEL, JON ANDER, NAIARA, EDURNE, ETA IMANOL ALDE BATETIK 1GO A TALDEAN ETA


KEPA, LANDER, MARTA, IRATXE, IUNE, NAIA, ALEX, MIRIAM, GORKA, JULEN, IGOR, OLAIA, ETA MIKEL 1GO B TALDEAN.


SAIATUKO GARA HAUEK ONGI ZAINTZEN ETA ITXURAZ BEHINTZA OSO TXINTXOAK DIRA...IKUSIKO DUGU..JE,..JE










2007/06/06

ASTIGARRAGARA JOAN GINEN




Azkenean ekainak 6ean Astigarragara joan ginen gure pelutxeak elkartrukatzea. Hernanitik oinez joan eta gero, eskola eta herria ezagutu genuen. Batzuk futbolean, besteak "armiarma" jokoan, denok PRIMERAN pasa genuen.

2007/05/28

ANTZERKIA EGITERA











Joanden ostiralean Zizurkilgo Pedro M. Otañora joan ginen antzerki emanaldi bat eskeintzera...........eta OOOOso Oso oooondo atera zitzaigun.

2007/05/20

ARRATZAINGO USTEGABEKOAK...



Maiatzako arratsalde batean ustegabeko bisita izan zuten 2.B ko mailakoek. Hasieran izutu baino gehiago egin ziren, perikitoa berriz lasai-lasai hurbildu zitzaigun.

2007/05/13

ZULOAGA-TXIKIN Erleekin





Joan den ostegunean Zuloaga- txikira joan ginen. Han erleei buruz gauza anitz ikasteko aukera izan genuen. Horietako bat.....erleen mundua emeen mundua dela.

2007/05/05

XAPI ETA IZAR MOTORRAK BEROTZEN...


Laister Astigarragakoekin elkartuko gara...batzuk urduri daude egun hau noiz ailegatuko den zain. Pazientzia izan beharko dugu....beti bezela.

Hemen ditugu XAPI ETA IZAR Astigarragarako bidaia prestatzen.

2007/03/29

LEIRE BILBAO Idazlea


Atzo Leire Bilbao hemen izan genuen "Amonak nobioa du... eta zer? " bere ipuinari buruz hitzegiten. Oso atsegina izan zen eta idazle baten lanari buruz asko ikasi genuen.

KORRIKA


Erreleboa pasaz
Hitzean hitzean
Iruñeak Karrantza
Utzi du atzean
Lana guztion esku
Dago aurrerantzean
Euskaraz hitz eginez
Pauso bakoitzean
6. Mailakoen bertsoa.

2007/03/22

IZAR PREST KORRIKARAKO


Astigarragako izar prest dago korrikan parte hartzeko..... Oraindik dortsala egokitzea geratzen zaigu.

2007/03/11

IRITSI DIRA ASTIGARRAGAKO LAGUN BERRIAK




Aste honetan iritsi berriak dira Xapi eta Izar, Astigarragako gure lagunen pelutxeak. Datozen egunetan gurekin egongo dira.

2007/02/27


Aurten ere Pianojolea etorri zaigu...eta bere doinu atseginak ...eta puntuen banaketarekin paregabeko giro lasai lortu zuen.

2007/02/22

PORROTX ARROAN




Otsailaren 12an Porrotx etorri zen Arroara bisitan...Primeran pasa genuen Mari Motots-en kantak abesten. Gure Euritxo inbiriz geratu zen.

2007ko Inauteriak




Haur Hezkuntzakoak Mari Motots mozorroarekin kaleratu ziren...
Dantzan ere saiatu ginen bainaaaaaa musika ez genuen entzuten!!



Joanden ostegun gizenean eta aurtengo Inauteriei hasiera emateko, Villabonako kaleetatik L.H.koek Txatxoz mozorrotuta ibili ginen.