2018/04/21

Flemingo 6. mailakoak Udaletxean Alkatesarekin

Gaur goizean Amasa.Villabonako Alkatesari, berak guri egin zigun bixita bueltatu diogu. Guk prestatutako galdera guztiei erantzun digu modu lasai eta atsegin batean.
Horrela jakin dugu Udaletxeko urteko aurrekontua sei milloi euro ingurukoa dela. Baita ere, parke estalia egiteko aurkitu dituzten arazo teknikoak azaldu dizkigu.
Bukatzeko Alkatesa bezala bere asmoak eta gertakizun pertsonalak kontatu dizkigu.
Esker mila!

                              

0 Iruzkinak: