2018/05/17

Bertso emanaldia Gurea aretoan 2018ko maiatzean.

Joan den ostegunean Fleming eskolako 5. eta 6. mailakoak eta Zubimuxuko 4. eta 5. mailako ikasleak, bertso emanaldia eskeini zuten Herriko Gurea aretoan.









2018/05/13

ANIZTASUNA, 10 ARRAZOI ETA MILAKA AUKERA!

   Maiatzaren 11ean Fleming Herri Eskolan Aniztasunaren eta Elkarbizitzaren jaia ospatu zen.  Arratsaldeko, 16:30etan kalejira batekin hasi zen eta  bertan Besamotzako konpartsako erraldoi eta ipotxak ikusi ziren, baita trikitilariak, perkusio, txalaparta,  dantza Afrikarrak eta amerikarrak eta batukada ere.  EH11koloreko Burubeltz ardi erraldoiarekin batera  eskolako haurrek landutako herrialde ezberdinak ordezkatzen zituzten ohialak ere ikusteko aukera izan genuen.
   Jaialdia Eskolako komunitateak eta Kolore Guztiak elkarteak antolatu dute. Eskolan, familiak jatorri eta kultura aniztekoak dira eta aniztasun balorea defendatu eta agerian utzi nahi izan da. 
   Herritarren arteko elkar ezagutza, elkarlana eta aniztasun balioak bultzatu nahi ditugu Fleming eskolak eta Amasa- Villabona herriarekin batera. 


2018/05/12

ELIKADURARI BURUZKO ERAKUSKETA INTERAKTIBOA LIBURUTEGIAN



Maiatzaren 7, 8 eta 9an Elikadurari buruzko erakusketa interaktiboa antolatu genuen eta lehen hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu zuten. Honen helburua, gazteen artean elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea izan da. Horretarako, elikagaien eta horien produkzioak eta banaketan sortzen dituzten eragin eta ondorio nabarmenenak irudikatu dira, gaur egungo elikadura ereduari loturiko hainbat kontzeptu landuz. 
Izan ere, erakusketa izateaz gain jolas kooperatibo bat ere bada. Bertan, ikasleek, taldeka jarrita, pista ezberdinak jaso dituzte: batzuk irakurtzekoak, beste batzuk ukitzekoak, usaintzekoak, ikustekoak… eta haiek erabiliz hainbat kontzeptu landu eta asmatu behar izan dituzte.










2018/05/09



HAINBAT ARRAZA KULTURA ETA KOLORE
DENOK GARA LUR BEREKO SUSTRAI ETA LORE