2010/02/26

ANIMALIAK

http://animali.blogsome.com/

Hemen aurkituko duzue blogari gazte batek (DBH 1go mailakoa) Animali buruz sortutako blog bat, eta bideo honetan, "Getxo ikasblogak" jardunaldietan egindako aurkezpena.
Ez dakit zer irudituko zaizuen zuei, baina ni harrituta utzi nau.

PISU JAURTIKETA OLINPIADETAN

Kaixo lagunok!

Dakizuen bezala, aurrera darraigu Fleming Ikastetxeko Atletismoko Olinpiadarekin, eta azpimarratzekoa da bai ikasleen partehartze altua (helburu nagusia) eta baita sortu den giro bikaina ere! 5om.-ko probak jokatu ondoren (finalak gelditzen dira), Pisu jaurtiketarekin jarraitu dugu, eta esan bezala, giro oso politarekin gainera!

2010/02/23

Olinpiaden bigarren eguna.

Gaur ere, atzo bezala, eskolako Olinpiaden barruan 50m.-ko probak izan ditugu. Atzo benjaminen txanda izan genuen (3.-4.mailak). Gaur berriz, alebinek (5.-6.mailak)izan dute euren gaitasuna erakusteko aukera. Dudarik gabe, giro ederrean burutu dira probak eta partehartze handiarekin. Bihar proba honen finalaurrekoak izango dira.

2010/02/22

FLEMING IKASTETXEKO OLINPIADAK 2010



Kaixo lagunok! Aspaldiko ohitura berreskuratuz, gaurtik aurrera (otsailak 20), Fleming Ikastetxeko Atletismoko Olinpiadak ospatuko ditugu eta, gutxi gorabehera, bi asteko iraupena izango dute.
5 proba egingo dira: 50m.(benj./aleb.); 600m.(benj.)/900m.(aleb.); Luzera jauzia posizio estatikoan (benj./aleb.); Pisu jaurtiketa (benj./aleb.) eta Erreleboak (benj./aleb.). Honen guztiaren helburu nagusia kirola egitea eta ikasleen partehartzea bultzatzea da, alegia, emaitzari baino partehartzeari garrantzia ematea, eta ahalik eta girorik onena sortzea. Honen guztiaren berri, egunero, gune honetan izango duzue.

2010/02/12

2010 INAUTERIAK



Atzo (Ostegun gizena) egunarekin, eta azken urteetan bezala, Villabonako Udaletxeak antolatutako konparsa desfilea ospatu zen.
Ekintza honetan Villabonako herrian dauden
bi Ikastetxeak bai Jesusen Bihotza eta baita Dr. Fleming-ek ere, hartu zuten parte. Zoritxarrez eguraldi elurtsuarengatik emanaldia Olaederra kiroldegian arratsaldeko hiruretan egin behar izan zen.

Ondoren Udaletxeak urtero bezala ikasle guztiei merienda eskaini zien.

Zorionak guztioi emandako erakusketagatik!!.

2010/02/05

2011-2012 Matrikula garaia

AT THE DOCTOR´S

Hi again dear internet surfers! We are a group of Primary 3 and this time we have recorded for you some sketches about our experiences with ILLNESSES, REMEDIES and also some ADVISES. We hope that you enjoy them. Thank you very much for being there !!!