2017/06/20

OPOR ZORIONTSUAK, ONDO PASA!!!

Oporrak iritsi direla? Ez da egia izango... eskolarik gabe, ingelerarik gabe, gorputz hezkuntzarik gabe gabe, ... IRAKASLERIK GABE!!!
Mesedez, ez aspertu gu gabe!!! Animo, iraila iritsiko da eta...

2017/06/02

Antzerki eta Funky emanaldia. 2017 Ekaina

Atzo arratsaldean,  Villabonako Gurea aretoan, ikasleak eskolaz kanpo landu dituzten Antzerki eta Funky dantzen emanaldia ikusteko aukera izan genuen.

Primeran antzeztu eta dantzatu zuten ikasle guztiak!!!

2017/05/29

ESKU PILOTA ETA PALAKO FINALISTAK PREST!

Kaixo Flemingeko familia osatzen dugun guztioi!
Aurten ere, arrakastatsuak suertatu dira jolasgaraietan burutu diren esku pilota eta pala txapelketak. Parte-hartze handia izan dugu, eta gainera, partida asko oso estuak eta emozio handikoak bizi izan ditugu. Beraz, ZORIONAK PARTE-HARTZAILE GUZTIOI! Eta, ohikoa denez, orain finalak jokatzea besterik ez da falta. Eta hori, ekainaren 10ean izango den Ikastetxeko Jaialdiaren barruan izango da. Izan ere, Arratzaingo ikastetxeko frontoian goizeko 09:00etan hasiko dira partiduak, eta hauek dira finalistak. Bertan ikusiko garelakoan...segi ondo!


ESKUZ

Benjamin Neskak: Eider - Smahan \ Eider T. - Helene

Benjamin Mutilak: Pello - Julen A. \ Unax B. - Asier A.                        

Alebin Neskak: Maren G.- Maren S.C. \ Judith - Ayala

Alebin Mutilak: Xabi S.- Manex U. \ Ekain D.- Jon G.


PALAZ

Benjamin Neskak: Eider P.- Leire G. \ Eider T.- Smahan

Benjamin Mutilak: Pello - Asier A. \ Alain (Aimar M.-k ordezkatuko du) - Arkaitz

Alebin Neskak: Aiora G.- Maren G. \ Saray - Andrea

Alebin Mutilak: Ganix O.- Ekain D. \ Manex U.- Oier E.