2010/12/21

"Amonaren poltsa"

2. mailako Maialen, Aitor eta Olatz hirukoteak ipuin beldurgarria kontatu die 1. mailako ikasleei. Gaurtik aurrera amonaren poltsatik gertu pasatzerakoan erne eta kontu haundiz ibiliko dira. Entzun ezazue ipuina eta ulertuko duzue zergaitia.

2010/12/20

MARI DOMINGIREN BISITA



Flemingo Arroa eta Arratzainen Mari Domingiren bisita jaso genuen ostiralean.
Gogoz idatzitako gutunak eman zizkioten eskolako txikienek, Olentzerori eraman diezazkion.
Ea eskatutako opari guztiak jasotzen dituzuen!

2010/12/15

HIPERMEGAONA YOGURTA.

2. mailako Maddi, Unai eta Uxuek hipermegaona den yogurtaren iragarkia egin dute.

GURIN GOXO-GOXOA

2. mailako Iraila, Igor eta Saioa gosari osasuntsua hartzen ari dira. Gurin goxo-goxoa jaten indarrak hartuko dituzte lanari aurre egiteko. Zuek ere proba ezazue !

LITRO BATEKO IRABIAKIA.

2. mailako Maialen eta Olatz jatetxe dotorean bazkaltzen ari dira. Aitorrek, zerbitzari finak, litroko irabiakia atera die edateko. Neskek gustura edan dute. Hau parea, barrazkiloa eta barea!!!!


IZOZKI MUNDIALA!!!!

2. mailako Joane, Ainara, Goar eta Naiak munduko izozkirik onenaren iragarkia egin dute. Ea konbenzitzen zaituzten.


2010/12/09

EXPERIMENTING


Do you like making experiments? These students have been lately working on some water experiments. Let´s watch them introducing us some of them. Enjoy it!!!








2010/12/01

EUSKARA EGUNERAKO KARAOKEAK

Dakizuen bezala abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Urtero bezala hizkuntza bezala daukagun altxorra honek kantatzera eta dantzatzera bultzatuko gaitu.
Eta hau errazteko hemen ditugu karaoke moduan Euskara eguna ospatzeko kanta batzuk.

Lehenengo maila: GURE AITAK AMARI


Bigarren maila: ITSASONTZI BATEN


Hirugarren maila: IXIL IXILIK DAGO


Laugarren maila: FURRA FURRA
http://www.youtube.com/watch?v=xdMg2QAV3SQ
Bostgarren maila: ARRATSALDE HONETAN
http://www.youtube.com/watch?v=Gq1kYV63T7Q
Seigarren maila: ILARGIA (Ken7)
http://www.youtube.com/watch?v=8qRlxHJH_GQ
IRAKASLEAK: KUPELA

HEGAL EGITEN(Itoiz)
http://www.youtube.com/watch?v=JQoTSfMkS9g

2010/11/30

Mikel Txikiren ipuina

2. mailako ikasleek Mikel Txikiren ipuina landu dute gelan. Ondoren, talde bakoitzaren arduradunak egindako lana irakurri du. Horrela geratu zaie ipuina. Ea gustukoa duzuen !


2010/11/23

Zergaitik gorputza margotu ?

2. mailakoak indartsu dabiltza, 3. mailara joan dira ipuia kontatzera. Oraingo honetan Iraia, Saioa eta Igor izan dira ipuin kontalariak. Ea gustatzen zaizun?

2010/11/19


Somebody told us that you enjoyed playing the game that appeared in this blog few days ago. That´s great! Don´t forget to play sometimes with it. Anyway, here you have another game; we hope you like it. Bye!!!


www.eslgamesworld.com/members/games/ClassroomGames/Quizshow/Hobbies,%20Activities%20and%20Sports%20Quiz%20Show/index.html

2010/11/17

Bertsoa dantzan

Kaixo lagunok: Hemen zintzilikatzen dizuet bertsoa dantzan abestiaren playback-a. Txirula jo eta abestuz gozatu!

Musika: Bertsoa dantzan

2010/11/15

XAXI ARROAN


Aurten ere Fleming eskolako Haur Hezkuntzako ikasleek XAXI ipotxaren bisita jaso dute. Oporrak mendian igaro ostean, Arroako txikiengana hurbildu eta, hauek prestatutako abesti eta marrazkiekin, ongi etorri beroa jaso zuen.

2010/11/11

IPUIN KONTALARIAK FLEMING ESKOLAN

2. mailako ikasleak Arratzaingo txikiei "Ni ez naiz Telma! " ipuia kontatu zien. Oraingo honetan kontalariak hauek izan ziren: Joane, Ainara, Goar eta Naia. Zuk ere ipuia entzun nahi baduzu klika ezazu argazki gainean. Ea gustatzen zaizun!



IPUIN KONTALARIAK

2. mailako ikasleak 1. mailara joan dira "Ni ez naiz Telma! " ipuia kontatzera. Goar, Joane, Ainara eta Naia izan ziren kontalariak. Zuek ere ikusteko aukera izango duzue, hemen klikatzen baduzue.

2010/10/29

PERFORMANCE: "THE DROP GOES PLOP!"

How are things dear bloggers?

Here we are again with you. This video was recorded just four days ago and the performances that you can watch have been performed by Primary 4 students. Lately, they have been working on "The Water Cycle". We hope that you enjoy watching them very much. Thank you for your supporting!!!
Primary 4, Class A:
http://www.youtube.com/watch?v=46YBGFzgmV0


Primary 4, Class B:
http://www.youtube.com/user/flemingvillabona#p/a/u/0/3jwHIDuYLKM

2010/10/28

HAPPY HALLOWEEN!

Aren´t we lucky? Next Monday, no school! And we want to celebrate it, isn´t it?

That´s why dear internet users I want to show you this interesting page where you can find many different MASKS to wear on Halloween. I hope you like them. Thank you for been always there and HAPPY HALLOWEEN!!!

Copy the following page on the internet bar and you will be able to download some nice Halloween masks:
http://www.english-4kids.com/worksheets/festivals/halloween%20masks.pdf

LET´S ENJOY SINGING!!!

Dear bloggers, A new school year has began and here we are again with you!!! Why don´t we start this new period singing? Let´s see if you like this song:


2010/10/26

MALABAR PRINTZESA

Gaur goizean eta urtero bezala, Tinko euskara elkartearen eskutik MALABAR PRINTZESA filma ikusteko aukera izan dugu. Filmaren gaia kontutan harturik ( Dolua) 4. 5. eta 6. mailako ikasleak izan dira jeitsi direnak Gurea aretora.

Fotogramak

2010/10/19

1GO, 2. ETA 3. MAILAKOAK ATERPETXEETARA

Jakingo duzuen bezela, datorren ostegun eta ostiralean eskola erdi hutsik utziko dugu. Maletak prest ditugu dagoeneko, lo-zakua eta pijama barruan sartuta.
1. mailakoak
Piraten etxera, 2. mailakoak Baratzera eta 3. mailakoak Orixeneara goaz..
Bueltan, kontatuko dizuegu nola pasatu dugun.

http://www.pasaia.net/eu/html/9/755.shtml

http://www.baratze.com/euskera/indexeus.html

http://www.troska.org/index.php?doc=4&idioma=1

2010/09/28

JOAN MIRÓ artistaren erakusketan


Kubo-kutxa Aretoak XX. mendeko artista erraldoi bati eskaintzen dio udako erakusketa: Joan Miró-ri.
Joan den asteazkenean 4. mailako eta ostiralean 5. eta 6. mailako ikasleak Donostira joan ziren “Miró. Poesia eta argia” erakusketara.

Bertan Miróren gaitasun sortzailearen eta beronen jakintza- eta ezagutza-egarriaren lekuko izan dira.
Baita bere inspirazioaz kutsatu ondoren argazkietan ikus ditzazkezuen eskultura batzuk egiteko aukera izan dute.


http://www.kutxasocial.net/Img-mant.nsf/Mails/Sala-kubo/Sala-Kubo-MIRO.html





...eta aurtengo ZINEMALDIARI "glamour" pixka bat jartzeko asmotan .. kubo zinema sarreran.... bokadiloak jaten.


Hemen duzue MIRÓ ERAKUSKETAREN Liburuxka agortua.......eta oso preziatua....
http://www.kutxasocial.net/Img-mant.nsf/Mails/Sala-kubo/pdf/MIRO%20cast-eusk.pdf



2010/09/17

DENOK BELODROMOAN


Kaixo lagunak!

Ikasturte berria martxan dago eta hemen gaude berriro.
Gaur goiza Donostiako Belodromoan pasa dugu.
Atzo hasiera eman zitzaion Zinemaldiaren 58. edizioari eta honek aukera aparta ematen digu zinema euskeraz eta 400m. ko pantaila erraldoian ikusteko.
Aurten “Nanny McPhee and the Big Bang” filma ikusi dugu, beste hainbat ikastetxeko lagunekin batera.





2010/06/23

Batzorde Ordezkariak




Ikasturtea bukatzen ari da. Agenda 21 eta Elkarbizitza Batzordeen ikasle ordezkariek lan haundia egin dute. Horregaitik, eskolako Zuzendariak, Jon Cambronero Amundarain-ek, eskerrak eman nahi izan die diploma bana emanez.

2010/06/08

Kiroldegian 6. Mailakoen AGURRA










http://www.blogger.com/type=" type="application/x-shockwave-flash" quality="high" scale="noscale" salign="l" wmode="transparent" flashvars="cy=bb&il=1&channel=3314649325790226749&site=widget-3d.slide.com" style="width:400px;height:320px" name="flashticker" align="middle">






http://widget-0c.slide.com/widgets/slideticker.swf" type="application/x-shockwave-flash" quality="high" scale="noscale" salign="l" wmode="transparent" flashvars="cy=bb&il=1&channel=3314649325790227468&site=widget-0c.slide.com" style="width:400px;height:320px" name="flashticker" align="middle">



2010/06/07

ESKOLAKO JAIA 2010

Ekainaren 5ean Fleming eskolako kurtso bukaera festa ospatu genuen.
Giroa apartekoa egon zen eta primeran pasa genuen.!!!!!!

http://www.blogger.com/" type=application/x-shockwave-flash name=flashticker align="middle" flashvars="cy=bb&il=1&channel=3314649325790212166&site=widget-46.slide.com" wmode="transparent" salign="l" scale="noscale" quality="high">

5. Mailakoen antzerkia

5. Mailakoak Cervantes idazlearen inguruan prestatu duten antzerkia ikusi nahi izan ezgero klikatu ezazu " La clase de Tocamerroque " eta Ermuako Ongarai eskolakin batera duten blogan ikus dezakezue.

2010/06/02

Pala eta esku-pilotako finalak larunbatean!!


Kaixo "blogkideak"!
Dakizuen bezala, azken asteetan Esku-pilota eta Pala txapelketako sailkapen faseak jokatu dira. Dagoeneko, badakigu nortzuk diren finalistak, eta larunbat honetan ospatuko den Eskolako Jaialdiaren barruan, goiz partean, jokatuko dira finalak. Ikasle, irakasle, guraso eta Jaialdira datorren orok partida hauetaz gozatzeko parada izango du.Hauek dira sailkatuak:

Esku-pilotako finalak (09:30ean hasita)
1-Benj.Nesk.(3.-4.maila): Irene F. eta Iune G. = Itsaso B. eta Miriam F.
2-Benj.Mutil.(3.-4.maila): Igor S. eta Lander A. = Asier U. eta Imanol R.
3-Aleb.Nesk.(5.-6.maila): Iride U. eta Susana D. = Oihana A. eta Maddi O.
4-Aleb.Mutil.(5.-6.maila): Rubén R. eta Ekaitz L. = Eñaut Z. eta Ion Ander M.


Pala txapelketaren finalak (esku-pilotaren ondoren)
1-Benj.Nesk.(3.-4.maila): Iraia I. eta Alaitz I. = Iune G. eta Irene F.
2-Benj.Mutil.(3.-4.maila): Alex G. eta Lander A. = Asier U. eta Arkaitz O.
3-Aleb.Nesk.(5.-6.maila): Maider E. eta Alazne L. = Saioa M. eta Maddi O.
4-Aleb.Mutil.(5.-6.maila): Iker M. eta Axier U. = Iñigo A. eta Ekaitz L.

2010/06/01

EL SALVADORREKO LAGUNAK ARRATZAINEN


El Salvador-retik etorri zitzaizkigun Alberto Hernandez, Eliseo Sánchez eta Bacilia Clarivel. 3 lagunek Aitziber Cenzanorekin batera goiz erdia pasa zuten Dr. Fleming eskolako ikasleen galderak erantzuten. Jarduerari hasiera emateko ikasleek abesti bat kantatu zieten. Ondoren, ikasleek beren herria eta bizimodua ezagutzeko eta ulertzeko galdera mordoa egin zizkieten. El Salvadorreko lagunek pazientzi haundiz eta irripartsu erantzuten zien. Bukaeran, Segundo Montes Comunitateko ikasleen gutunak eman zizkiguten eta gustura irakurri genituen geletan

4 eta 5 urtekoak kantari

Aurten ere urtero bezala, 4 eta 5 urteko ikasleak euskal kantu berriak ikasi eta kantagintzari bultzadatxo bat eman nahiean, Andoaingo Ondarreta eta Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eskolekin elkar trukean kantuan aritu dira.
Maiatzaren 12an Andoainen izan ginen eta Zizurkilgoak aldiz maiatzaren 24 an etorri ziren gurera.
Goza ezazue eskainitako emanaldiaren zatitxo honetaz:



2010/05/31

PELUTXEEN ELKAR TRUKAKETA



Asteasu, eta Amasa-Villabonako 5 urteko ikasleak ostiralean elkartu ziren beraien Pelutxeak trukatzeko. Modu honetan Luki eta Latxa bakoitza bere jatorrizko gelara bueltatzeko aukera izan dute.






Egin duten Bloga Ikusteko klik

2010/05/28

BERTSO ETA IPUIN SARI BANAKETA 2010















Telmo Gartzia saritua oraingo honetan azkarregi ibili zen eta ez dago talde argazkian.

Atzo banatu ziren aurtengo bertso eta Ipuin Lehiaketako sariak Gurea zineman. Saridunak jakinarazteko bertsoak erabili ziren.
SARIDUNAK.
Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailak
Bertsoak Ipuinak:
1.saria. Alazne Galan 1.saria.Oihane Urreta
2.saria. Ekhi Merketegi 2.saria. Iune Galarraga
3.saria. Maddalen Ugalde 3.saria. Beñat Agirrezabala

Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailak
Bertsoak Ipuina.
1.saria. Garazi Otegi. 1.saria. Telmo Gartzia.
2.saria. Garazi Urkola 2.saria. Axier Ugartemendia
3.saria. Manex Irazusta 3.saria. Irati Puyadena.

ZORIONAK DENOI!!!!!!

Fleming-Pala txapelketa 2009-2010



Bukatzen ari da pala txapelketaren sailkapen fasea

2010/05/21

BERTSO-ANTZERKIAK GUREAN

Asteazkenean, Gurea aretoan, bai Fleming eta baita Jesusen Bihotzako 3. zikloko ikasleak (5. eta 6. mailak) eskeinitako Bertso- antzerki emanaldi aparta ikusteko aukera izan genuen. Benetan ikusgarria izan zen, zein ondo txertatzen diren bertsoak antzerkietan eta antzerkia bertsoetan eta baita zein motibagarriak diren bi mundu hauek ikasleentzat.
Zorion beroenak partaide guztiei eta bereziki guzti hau zuzendu zuen Amaia Agirre bertsolariarentzat.


2010/05/20

PERFORMING "MOUSE TELLS THE TIME"

Once again with you, dear internet users!!!
This time we want to show you some photos and videos of our last performance. We are Primary 3 students and we have been working very hard during the last weeks on this story ("Mouse tells the time")to prepare the show. We wish you enjoy watching them. Thank you for being there! See you soon, macaroon..
.

Performace 1: Mirian as Narrator, Igor as Little Mouse, Julen as Squirrel, Eñaut as Rabbit, Enara as Mother Mouse, Alex as Hedgehog and Lander as Grandma Mole.









Performance 2: Eñaut (replacing Mirian) as Narrator, Irune as Mouse, Alex (replacing Maialen) as Hedgehog, Jon Ander as Squirrel, Imanol as Rabbit, Iratxe as Grandma Mole and Eire as Mother Mouse.

2010/05/19

Pala txapelketa sailkapen fasean!

Kaixo "blogkideok"!

Eskolako festa hurbiltzen ari den honetan, eta kontuan izanik finalak jokatuko direla, txapelketa martxa onean doa:

2010/05/18

Hi again dear bloggers!!!
Here we are again to show you the poster that we have been making on the last week. We are Primary 5 students and the topic that we are working at the moment is "SETTLEMENTS". This subject has shown us that there are always things that we can improve in our towns. The poster mentioned above is a summary of these aspects that are wrong and what can we do to solve them. We hope you find it interesting.
Thanks for your attention.

2010/05/14

U D A L – F O R O A 2010


Atzo, maiatzaren 12a, udaletxera joan ginen agenda 21 n izenean uraren egoerari buruzko gure proposamenak eta gure konpromisoak azaltzeko.
Han elkartu ginen Maixabel alkatesarekin Jesusen Bihotzakoekin eta Gu, Dr. Fleming-koak.
Datorren asteazkenean Tolosara joango gara eta han bailarako beste ikastetxekoekin batera elkartuko gara uraren inguruak gure konpromisoak eta proposamenak biltzeko.


2010/05/11

Eskupilota Txapelketarekin bukatu eta Palarekin hasi!

Kaixo "blogkideok"!
Alebin mutilen azken partidarekin amaitu dira eskupilotaren sailkapen faseak. Partehartze handia egon da eta ikasleen inplikazioa ere egokia izan da.
Orain, ekainaren 5ean eskolako festaren barruan jokatuko diren finalen zain gelditzen gara!Finalerako sailkatuak hauek dira:

Benjamin mutilak: Igor eta Lander(3A) - Asier eta Imanol(4A)
Benjamin neskak: Irene eta June (3B) - Itsaso eta Miriam (4A)
Alebin mutilak: Ruben eta Ekaitz - Eñaut eta Jon Ander
Alebin neskak: Iride eta Susana - Oihana eta Maddi O.

Era berean, gaur bertan Pala txapelketari ekin diogu eta sailkapen faserako Benjamin nesken lehenengo partidak jokatu dira! Animo partehartzaile guztioi!

2010/05/04

Benjaminek amaitu dute!






Kaixo "blogkideok"!
Dakizuenez, eskupilotako txapelketak aurrera darrai eta Benjamin neska zein mutilen sailkapen fasea gaur amaitu da. Esan beharrik ez dago, baina, giro aparta izan dugu jolasgaraietan! Finalerako sailkatu direnak ekaineko eskolako festa egunean jokatuko dituzte euren partidak. Bihar, bestalde, Alebinen txanda izango da eta nesken maila ikusteko aukera izango dugu! Animo partehartzaile guztiei!

Joxan Ormazabal In Memoriam

Atzo jakin genuen Joxan Ormazabal hil dela.
Oraindik ez dira bi aste pasa gure artean egon zela bere "Joxebine" ipuinaren inguruan lehenengo mailakoekin solasean.
Biografia ikusi nahi baduzu.Hemen
Eitb-ko Sautrelan egindako elkarrizketa ikusteko: http://goiena.net/blogak/faroa/joxan-ormazabal-in-memoriam

2010/05/01

AZKEN BIDEO INTERESGARRIAK

CIRCO DE LAS MARIPOSAS ( Guztiok gai gara edozein egoera gainditzeko ...)

1go zatia






Bigarren zatia:





BOOK Azken Teknologia


2010/04/30

Azken bultzada Errealari

Erreala lehenengo mailara igotzeko azken bultzadaren beharra omen dutelakoan, argazki batzuk ateratzera etorri dira Arratzainera. Argazki  hauek beraien Zubietako aldageletan jarri eta zihur gaude lortuko dutela.