2015/04/24

BIKOTE KONTALARIA

Liburuaren asteari amaiera emateko eta azken urteetan bezala, gaur goizean "bikote kontalari" ekintza aurrera eraman dugu. Eta eguraldiaren laguntzarekin primeran pasa dute ikasleak elkar kontu kontari.


2015/04/16

ESKUPILOTA ETA PALA TXAPELKETA 14-15


Kaixo irakurle,

Urtero bezala, hastera doa esku-pilota eta pala txapelketaren edizio berri bat. Jolastorduetan jokatuko dira partidak, baina aurrez arautegia irakurtzea komeni da. Helburu nagusiena ikasleen partehartzea sustatzea da, eta bide batez, gure ikasleak pilotaren ezagutza eta zaletasuna areagotzea. Finalistak, ekaineko jaialdian izango dute aukera euren trebetasunak erakusteko!

Aldez aurretik, milesker parte-hartzaile guztiei!