2009/02/20

INAUTERIETAN MUSIKAREN BEHARRIK EZ...





Atzo ostegun gizena eta urtero bezala,

Villabonako kaleetatik mozorroturik azaldu ginen. Haur Hezkuntzakoak Txorimaloz jantzita eta arratzaingoak Euskal Kirolariaz mozorroturik ikasitako dantza egiten saiatu ginen.
Eta benetan dantza ikasita genuela adierazteko aukera aparta izan genuen. Ohiturari jarraituz musika ezin izan genuen entzun, bainan hala ere eta musika gabe aurrera jarraitu eta dantzak burutu genituen.
Aupa Flemingoak!!!!!!

2009/02/19

ARROA ERE INAUTERIETAN

Iritsi da egun handia,OSTEGUN GIZENA, Arroakoak txorimaloz jantziko gara gaur arratsaldean. Hori dela eta giritzeko ormairudia egin dugu eta XAXI ere eder jantzita etorri zaigu.
Guztiz ondo pasa inauteriak. GORA INAUTERIAK!!!

2009/02/18

BIHAR INAUTERIAK 09!!!!



Ordu batzuk besterik ez dira falta 2009ko Inauteriei hasiera emateko. Aurten Arratzaingoak Euskal Kirolen inguruko mozorroekin eta Arroakoak Txorimaloz jantzita aterako dira.
Bitartean entsaio baten bat egin behar izan dute.

2009/02/04

SANTA AGEDA BEZPERA



Gaur goizean Villabonako Udaletxean, Zaharren egoitzan eta Arroan, Santa Ageda koplak abesten aritu gara.
Eguraldi haizetsua izan dugu, batez ere Arratzaingo bidean eta gure ahots sendotik atera diren koplak haizeak eraman omen ditu Ernioaldean zehar....

2009/02/03

SAN BLAS EGUNEAN SANTA AGEDA PRESTATZEN










Gaur San Blas eguna da eta Santa Ageda koplak entsaiatzen dugun bitartean. Hona hemen San Blas Opilak egiteko errezeta.

On egin!!!!

2009/02/02

2009-2010 MATRIKULA IREKITA

Gaurtik aurrera, hau da, otsailaren 2tik aurrera eta 13ra bitarte, zabalduko da zuen seme-alabak gure ikastetxean matrikulatzeko epea.
Aski ezaguna da Dr. Fleming ikastetxearen lana euskararen alde eta integrazioaren alde, Pedagogia berritzailea oinarritzat duelarik eta baita teknologia berrietan ere.

Gure ikastetxearen eskaintza honako hau litzateke:

. Taillerrak. . Ikus-entzunezko gelak.
. Txokoak. . Hizkuntza idatzia txikitatik.
. Informatika. . Laguntza gela.
. Psikomotrizitatea. . Aholkularia.
. Baratza. . Ingelesa (4 urtetatik aurrera).
. Polikiroldegia. . Musika.
. Orduz kanpoko ekintzak . Antzerkia eta Marrazketa tailerrak.

Gure ikastetxearen antolaketa irekia eta partehartzailea da, gurasoek era aktibo eta zuzenean parte hartzen dutelarik.
Gure ikastetxea hobeto ezagutzeko BIDEO EMANALDI bat antolatu dugu, interesaturik zaudeten guraso guztientzat. Bi emanaldi eskeiniko dira OTSAILAREN 4ean; lehenengoa 16:30etan eta bigarrena 18:00etan.

MATRIKULA EPEA: Otsailaren 2tik 13ra.
ORDUTEGIA: Goizez: 9:00tatik 13:00etara.
Arratsaldez: 14:30etatik 17:00etara.
NON: Arroan (943-693512) edo Arratzainen (943-691413)

Bide batez gogoratu, Erniobea institutoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat matrikula epea bera da.