2009/10/29

IKASLE ELKARBIZITZA BATZORDEA


2009-10 ikasturterako Ikasleen Elkarbizitza Batzordea osatu da. Bertan, ikasgela bakoitzeko ordezkariak parte hartuko du. Hona hemen partaideen izenak: Irene Izagirre, Maialen Perez, Amada ETxeberria, Naroa Gaztañaga, Eñaut Galarraga, Iune Galarraga, Gorka Romeu, Enara Maiz, Maddi Otegi, Maddi Unanue Garazi Urkola eta Iñigo Amiama.

2009/10/27

FAMILIENTZAKO INTERESGARRIA

Eskolako funtzionamendurako diren zenbait dokumentu eta arauak eskuratzeko lekua ireki berria dugu.
Etorkizunean leku edo "site" hau osatzen joango gara, eta espero dugu bertan azaltzen den guztia baliogarria izatea.

Helbidea hau da eta web orriaren bitartez ere sartu daiteke FAMILIENTAT botoia sakatuz:
http://sites.google.com/site/drflemingvillabona/

2009/10/23

Kaixo Xaxi!!!






"Kaixo Xaxi, aspaldiko!


- Non ibili zara oporretan aurtengo udan?


- Zuberoan, Euskal Herriko iparraldean, hain zuzen Atarratzen dantza eta brinko ibili nintzen Maskaradan. Baita edalontzi baten gainean dantza egin ere.


Zein dibertigarria!"


Urriaren 19an Xaxi gure euskal maskotak bisita gintuen Arroan, Haur Hezkuntzako ikasleek berebiziko ongi etorri harrera egin ziotelarik.


Bisita honen inguruan ekintza desberdinak burutu ditugu euskara ardatz hartuta, hala nola, irratsaio berezi bat H.H 5 urteko gelakoek burututa, euskal jolasak mailaka aurkeztuta, olerki trukaketak gelaz-gela... Eta amaiera borobil bat emanez, txango bat egin dugu Amasara, gure Xaxiren bizileku ingurura.





AUPA XAXI, IZAN UNTSA ETA BIZI HUROS!"



http://www.youtube.com/results?search_query=maskarada+barkoxe+09

2009/10/02

AZKENEAN Flemingvillabona web orria MARTXAN


Dagoeneko martxan dago Dr. Fleming Herri Ikastetxearen web orri berria. Ea ze iruditzen zaizuen eta denon ekarpenarekin hobetzen joango gara.

Hemen linkatuta duzue wwww.flemingvillabona.com web orria.

http://flemingvillabona.eurowintuweb.com/index.php

Animo eta IRADOKIZUNAK botoia sakatuz zuen ekarpenak bidali.!!!!!!