2017/02/26

IÑAUTERIAK 2017


Fleming eta Zubimusu ikastetxeetako haur eta gaztetxoek emanaldi eta kalejira alaia eskaini zuten ostegun gizeneko arratsaldean, Errebote plazan aurrena, herriko kaleetan barrena ondoren... PRIMERAN PASA GENUEN!!!!




ARROAKO HIPPYEN EMANALDIA





HIRIKO TRIBUAK ALDAPAN GORA DANTZAN





ARGAZKI GEHIAGO
https://goo.gl/photos/xDugieVFzgj9VrUG9

2017/02/20

BADATOR PALA TXAPELKETA!


Kaixo Flemingdarrak! Aurten ere, badatoz esku-huska eta palako txapelketak. Helburua pilota bultzatzea denez, aurten, are eta ahalegin handiagoa egin dugu. Izan ere, Martinek (eta haren koinatuak) markagailu zoragarri bat egin digute (Biba zuek!), eta gainera, pala, pilota eta gerriko berriak ere erosi ditugu. Eta orain, aitzakiarik gabe, has gaitezen pilotaz gozatzen!


Gregorio, markagailu berriarentzat, horman zuloak egiten.
Milesker Martin! A ze markagailua!
Izen-emateen orriak parte-hartzeko
Markagailu berriarekin ikasleak entrenatzen hasteko prest!
Emakumeen pala txapelketaren kartela

2017/02/15

HIPIkoak mila saltsatan!

Aupa Fleming eta familia!

Ikasturtearen erdialdean gauden honetan, HIPIko ikasleak egin dituzten jarduera ezberdinen berri eman nahi dizuegu. Izan ere, Euskara ikasteko era askotako moduak daude, eta guztiak balio dute gainera! Halere, gure ustez, garrantzitsuena ikasleen motibazioa da, eta euskararekiko jarrera baikorra izatea ondo pasatzen duten bitartean. Esandako adibide bezala, egindako ekintza batzuk erakutsiko dizkizuegu. Gora Fleming!

2017/02/10

ARKATZMENDI 40.

ARKATZMENDI badator eta oraingo honetan beranduago.
40. zenbaki honetan 6. mailako ikasleak aritu dira aldizkariaren testua idazten, konposatzen, diseinatzen eta maketatzen.
Horregatik zenbaki hau modu berezi batean baloratu behar dugu. Beraz eskerrik asko 6. mailako partaideei egin duzuen lanagatik.