2013/02/25

Badatoz pala eta esku-pilota txapelketak!!


Azken urteetako ohiturari jarraituz, ikasturte honetan ere Fleming-en pala eta esku-pilota txapelketak antolatu ditugu. Palarekin gaur ginen hastekoak, baina frontoiaren zorua bustita zegoenez, eguraldiak ez digu utzi. Partiduak jolas-ordutan jolastuko dira, eta helburu nagusia ikasleak partehartzea eta gozatzea izango da. Zorte on guztioi!

2013/02/22

Ba al dakizue zer den..?


Mihiluze leihaketan oinarriturik, eta umorea bidelagun, Fleming Herri Ikastetxean euskaraz jolasteko aukerarik ez dugu galtzen. Horretarako, ikasturtean zehar frogatxo batzuk jartzen ari gara. Asmatuko al dituzu?

2013/02/04

Santa Ageda bezperan Fleming kantuan!


Gaurko eguraldi petralak zalantza batzuk sortu arren, baserritarrez jantzita eta makilak eskuetan genituela, Lehen Hezkuntza osoa Billabona herrira jaitsi gara goizean, Cataniako Agatharen omenezko eguna ospatzera. Ibilbidea Arroan hasiz, Haur Hezkuntzakoekin elkartu eta abestu ondoren, Zaharren Egoitzara joan gara jarraian (bertan daudenen esker begiradak ba al du preziorik?). Aterkiak aterki eta trabak traba, Errebote plazan egin dugu hirugarren saioa udaletxe aurrean, eta handik Txistulari plazara. Ikasle ugari gaixorik dagoela kontuan hartuz, eztarritik sano gabiltzala erakutsi ahal izan dugu behintzat!


2013/02/01

Aiztondoko seigarren mailakoen 2. Topaketa.

 Atzo  Aiztondoko eskola publikoetan dabiltzan seigarren mailakoen Bigarren Topaketa ospatu genuen Villabonan. Topaketa hauen helburu nagusia,  ikasleen elkar ezagutza  bultzatzea da.

Horretarako goizean joko batzuetan parte hartu ondoren, elkarrekin ogitarteko bat jan dugu eta  Erniobea institutura abiatu gara. Bertan zuzendariak  D.B.H.ko lehenengo mailako ikasle batzuen laguntzarekin, etapa berri  honen ezaugarri batzuk argitu dizkigute…..eta   fruta zukua sandwich batekin eskaini digute ere.Eguraldi aparta egin digu eta….. PRIMERAN PASA DUGU ELKAR!!!