2015/11/06

UDAL FESTA 2015

Azken urte hauetan bezala Villabonako Udalak festa bat antolatu zuen, joan den ostiralean. Bertan Fleming eta Zubi-Muxu eskoletako ikasleak elkarrekin parte hartu zutelarik.

2015/10/28

L.H. 4. maila Tolosako Atarian

Fleming herri ikastetxeak bisita egin dio gaurkoan ‘Tolosaldeko Ataria’-ri, hedabidea ezagutzeko. 4. mailakoak azken egunetan Tolosaldea eskualde gisa lantzen aritu dira gela barruan eta ikasketa horri saio praktikoa gehitu aldera irteera bat prestatzea erabaki dute. Trenak ikasketa horren azken geldialdiara ekarri ditu, Tolosaldeko Ataria-ra.

Argazki gehiago ikusteko http://ataria.info/tolosa/1445961093147

2015/09/18

MUGIKORTASUN ASTEA 2015

18
 
iraila  septiembre
 
 
IBARRA
ISUN SINBOLIKOAK /
 MULTAS SIMBOLICAS 
Uzturpe Ikastolako ikasleek isun sinbolikoak ezarriko dituzte karga eta deskarga eremuetan.  
El alumnado de la Ikastola Uzturpe pondrá multas simbólicas en zonas de carga y descarga
 
19
 
iraila  septiembre
 
 
VILLABONA 
Berdura Plaza, 10:30-14:00
BIZIKLETAREN 2. ESKUKO AZOKA / 
FERIA DE SEGUNDA MANO DE LA BICICLETA
08:45-10:00 materiala jaso /
recogida de material
10:30-13:30 azoka /
feria
11:00-12:00 Bizikletak konpontzeko tailerra / 
Taller de puesta a punto de tu bici
 
ZIZURKIL 
Pasus Plaza 10:00-13:00
10:00-13:00 BIZIKLETA MANTENTZEKO TAILERRA /
TALLER DE PUESTA A PUNTO DE TU BICI
Ekarri zure bizikleta eta egokitzen lagunduko dizugu / 
Trae tu bici y te ayudamos a ponerla a punto
 
20
 
iraila  septiembre
 
 
 
TOLOSALDEA
BIZIBIRA TOLOSALDEAN bidegorritik barrena bira  /
VUELTA EN BICI Y PATINES por el bidegorri de Tolosaldea
10:30 
ASTEASU eta IKAZTEGIETAtik abiatuta, Poxpolo eta konpañiarekin /Partida desde Asteasu y Alkiza, con Poxpolo y compañía 
11:00 
TOLOSA Usabal kiroldegian elkargunea / punto de encuentro en Usabal
11:30 
ANOETAn, hamaiketakoa, sari banaketa, etab. /Anoeta, hamaiketako, reparto premios, etc.
 
22
 
iraila  septiembre
 
 
TOLOSA
Triangulo
11:00 SEGURTASUNEZ IBILI BIZIKLETAZ! Ikastetxeekin Mugikortasun tailerrak /
 Talleres sobre SEGURIDAD Y BICICLETA con los colegios
11:00-13:00 Tolosaldeko Garraio Publikoa: INFORMAZIO PUNTUA /
Punto información sobre Transporte Público de Tolosaldea
 
IBARRA 
Egun osoan zehar / Durante todo el día
OINEZ IKASTOLARA! Plazatik ikastolara autorik eta autobusik ez da ibiliko. /
Se cerrará el tráfico desde la plaza hasta la ikastola
 
23
 
iraila  septiembre
 
 
ADUNA
Herriko Plaza 17:00-19:00
17:00-19:00 BIZIKLETA MANTENTZEKO TAILERRA /
TALLER DE PUESTA A PUNTO DE TU BICI
Ekarri zure bizikleta eta egokitzen lagunduko dizugu / 
Trae tu bici y te ayudamos a ponerla a punto
 
29
 
iraila  septiembre
 
 
VILLABONA
Berdura plaza
11:00-13:00 Tolosaldeko Garraio Publikoa:INFORMAZIO PUNTUA 
/PUNTO DE INFORMACIÓN sobre Transporte Público de Tolosaldea
 


 
 
Irailaren 16tik 22ra, MUGI txartelak doan egiteko aukera TOLOSALDEA BUSen bulegoan, Tolosan /Durante la semana de la movilidad, del 16 al 22 septiembre, se podrá solicitar gratis la tarjeta MUGI en la oficina de TOLOSALDEA BUS, en Tolosa.
 

 
 

https://www.youtube.com/watch?v=uA4dyyluQbs

2015/09/08

BERRIRO ESKOLARA!!!

Esnatu, esnatu, ...
Iritsi da eguna eskolara bueltatzeko. Fleming Ikastetxean zure zai gaude, dena prest berriro hasteko.Badakizu, irailak 8an, 09:00etan ikusiko gara. Animo!!!

2015/06/19

ETA IRITSI DIRA OPORRAK...

Eta orain zer? Eskolarik gabe, matematikarik gabe, hizkuntzarik gabe, ... IRAKASLERIK GABE!!!
Aspertu egingo zarete. Animo, iraila hurbil dago eta



2015/06/14

ETA URTERO BEZALA, IKASTURTE BUKAERAKO FESTA OSPATU DUGU....

Ze ondo pasa dugun denok elkarrekin: abestiak, dantzak, bazkaria, jokuak, ... Giroa ezin hobea!!! Eskerrik asko guztioi: gurasoei, ikasleei, irakasleei, teknikariei, ... eta ez dugu inor ahaztu nahi. Hurrengorarte eta ondo pasa oporrak!!!
 Eta jaialdiako bideoak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen:








ALJIBEKO ERAKUSKETA



2015/05/28

JANGELAKO GURE MARI KARMENEN AGURRA

Gaur Arratzaingo jangelako Mari Karmenek bere lan azken eguna izan du. Bertako lankide, ikasle eta irakasleak agur unkigarria eskeini diogu.
Izan huntsa zauden tokian zaudela, zutaz oroituko baikara maiz.



Doinua: Badira hiru aste

1.Hogei urtetako pazientzia
delako eskertzekoa,
bertso hauetan idatzi dugu
inoiz esan gabekoa;
zure ondoan ia edonor
sentitzen da etxekoa
gugatik egin duzun lana da
benetan txalotzekoa.

2.Katekista ta musikazale,
ausarta bezain xumea,
pelotazale, bidaiaria,
nolako emakumea!
Faltako dira janari usaia
eta zure perfumea
zail da betetzen gure jangelan
utzi duzun hutsunea.

3.Gutako inork baldin baditu
galtza barrenak josteke,
seguru gaude eskatuz gero
laguntzeko prest zeundeke.
Irribarrez ta goxotasunez
maiz gure platerak bete,
Athletic-ekoa ez bazina
perfektua zinateke.

4.Indartsu zaude, izango zera
familiko faraona,
ama jatorra eta edonork
nahiko lukeen amona…
Opa dizugu zure ondoan
izatea zoriona
bizitza izan dadila zure
janaria bezain ona.

2015/05/15

UDALETXERA BISITAN

Aurtengo ikasturtean, AE21 proiektuaren barruan “Energia jasangarria” da gai nagusia

baina, honekin lotura duen “Mugikortasuna” ere lantzen ari gara. Beraz, herriko

diagnostikoa egin ondoren, AE21eko ikasle batzordea udaletxera joan da ateratako

ondorio, konpromiso eta proposamenak alkateari azaltzera.



 

2015/05/11

HERRIKO ERABAKIETAN FLEMING ESKOLAKO IKASLEAK PARTAIDE

Herriko gune bat estaltzeko parte hartze prozesua 16 urtetik gorakoen bozkek erabaki badutee ere, LH3-6 bitarteko haurrek ere izan dute euren iritzia eta bozka plazaratzeko unea. Euren erabakiz, haurren saria eman zaio Udaletxeko proiektu bati.
Gainera, parte hartzearen pauso guztiak landu dituzte banan bana, etorkizunean ere partaide arduratsu izateko moduan.


2015/04/24

BIKOTE KONTALARIA

Liburuaren asteari amaiera emateko eta azken urteetan bezala, gaur goizean "bikote kontalari" ekintza aurrera eraman dugu. Eta eguraldiaren laguntzarekin primeran pasa dute ikasleak elkar kontu kontari.


2015/04/16

ESKUPILOTA ETA PALA TXAPELKETA 14-15


Kaixo irakurle,

Urtero bezala, hastera doa esku-pilota eta pala txapelketaren edizio berri bat. Jolastorduetan jokatuko dira partidak, baina aurrez arautegia irakurtzea komeni da. Helburu nagusiena ikasleen partehartzea sustatzea da, eta bide batez, gure ikasleak pilotaren ezagutza eta zaletasuna areagotzea. Finalistak, ekaineko jaialdian izango dute aukera euren trebetasunak erakusteko!

Aldez aurretik, milesker parte-hartzaile guztiei!

2015/03/13

GOSARI KARDIOBASKULARRA GOI ZIKLOAN

Atzo goizean GOSARI OSASUNTSUA programako ekintza burutu genuen 3. zikloan.

Zer da gosari osasuntsua? 10-12 urte bitarteko eskola-umeen artean
elikadura bihotz-osasungarria sustatzeko asmoz pentsatutako jarduera da,
Bihotz Bizi-Corazón Vivo erakundeak Euskal Herriko Okindegien
Federazioarekin batera antolatua.

Gaur egun gaixotasun kardiobaskularrak dira lehenengo
heriotza-arrazoia gure gizartean, eta indize hori gutxitzeko
ezinbestekoa da prebentzioa.

Gosari Bihotz-osasungarrien kanpaina jarduera aski sendotua da,
Gipuzkoan azken hamar urteak jarraian, Araban bost urte eta Bizkaian
hiru urte daramatzana, beste autonomia-erkidego batzuetara ere irekia
dagoen arren.
http://www.corazonvivo.com/inicio.php?lang=eu





2015/02/12

PAUSO TXIKI BAT GURETZAT BAINA HANDIA GIZAKIARENTZAT...T...

"Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei... " Fleming Ikastetxea gaur 2015ko otsailak 12 egunarekin lehenengo aldiz unibertsora iritsi da!!!

Gertakizun honek historia egingo du gure herrian eta bertan geunden pertsonak beti gogoratuko dugu.

Unibertsoko alien guztiei ongi etorriak direla gure planeta txiki honetara esan nahi diegu, batez ere gure ilargiko bizilagunei. 


Haur Hezkuntzako dantza ikusteko, KLIKATU HEMEN

Lehen Hezkuntzako dantza ikusteko, KLIKATU HEMEN 


2015/02/04

SANTA AGEDA

Gaur otsailak 4, Santa Ageda bezpera eskolan ospatu dugu. Eguraldi kaxkarra iragarrita zegoela eta urteroko ohiturari ezin izan diogu eutsi, eta oraingoan eskola ospatu dugu.
 Hori bai!!! Eztarriz oso sano gabiltzala ikusi duguuuuuuuu!!!









2015/01/27

ATTON-AMONAK FLEMING-EN!!!

Fleming Ikastetxea zorioneko dago!!! Gozamena izan da Margari eta Marivi irakasle ohiei hitz egiten entzutea; zer esan Zahar Egoitzatik hurbildu diren Carmen, Juan Bautista eta Angel!!! Eskerrik asko bihotz bihotzez.


2015/01/23

Hemen duzu "HEIMDAL" izeneko joko interaktiboa.Ekimen horren bidez  mugikortasun segurua sustatu nahi da. Animatu zaitez jolastera!!!