2016/03/18

3. ZIKLOA ASTEASURA BIZIKLETAZ

     Asteartean, Fleming ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleak Villabonatik Asteasura bizikletaz joan ziren. Irteera hau egin aurretik, irakasleen eskutik, bidai seguruagoa egiteko formakuntza jaso zuten: gurpila nola puztu, kamara nola aldatu....
     Fleming ikastetxeak Ag21eko programan parte hartzen duenez, eta ingurugiroa zaintze aldera, irteera honekin bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dute.
     Horrez gain, Asteasuko eskolako kideak 'antzerki astea' ospatzen ari dira eta ikasleek beraiek prestatutako antzezlana ikusteko aukera  izan zuten. Antzerkia ikusi ondoren, jolastu, bazkaldu, indarrak hartu eta berriro, Villabonara itzuli ziren. Eguraldia lagun, egun polita igaro zuten.

2016/03/16

JOLASGARAIAN ESKU-PILOTAN!


Duela egun gutxi genion bezala, hasi da esku-pilota txapelketa (ondoren palakoa izango da).
Denetarik daukagu: epaileak, pilotariak, gerrikoak eta pilotak, ikusleak...emozioa behintzat, ziurtatuta dago Flemingo jolasgaraietan..! Segi dezagun giroa jartzen!






2016/03/09

Hastera doaz esku pilota eta pala txapelketak..!

Kaixo guztioi!

Aurreko urteetan bezala, hastera doaz Esku pilota eta Pala txapelketak.
Lehenik, Esku pilotarekin hasiko gara eta partidak, betiko moduan, jolasgaraietan 12 tantora jokatuko dira. Partaideak bikoteka parte hartuko dute baina, ezingo dira bikote berdinak palan errepikatu. Helburu nagusia pelotarekin gozatzea denez, jar dezagun gure aldetik ahal dugun guztia horrela izan dadin! Zorte on parte hartzaileei eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

2016/03/01

GORA HIPI ZIRKOA!



GORA HIPI ZIRKOA!

Kaixo guztioi!
Dakizuen bezala, jatorri ezberdinetako ikasle kopuru altua da Fleming ikastetxeak duen aberastasunetako bat. Kultur aniztasun honek aberatsagoak egiten gaituela sinisturik, ikasturte honetan, HIPIkook (ikasle etorkinak euskalduntzen laguntzen ari garenak) sukaldaritza tailerrak antolatu ditugu eta, baita Zirkoa antotatu ere. Prestaketa-saio batzuren ondoren, LH1etik LH4ra emanaldiak eman genituen eta, azkenik, Arroako ikasleentzat (HH) emanaldi berezia eskaini genuen. Ikusi nahi baduzue...