2011/05/27


Maiatzaren 26an, Villabonako udalak antolatutako IPUIN ETA BERTSO LEHIAKETAKO sari banaketa izan zen. Gure eskolako sarituak hauek izan ziren:
-2. zikloan: ENEKO ETXEBERRIA
-3. zikloan: JUNE UGARTE
ARKAITZ OTAEGI
MANEX IRAZUSTA
TELMO GARTZIA
GARAZI OTEGI
Argazkian, saritutako guztiak ikus ditzakegu.

ZORIONAK! Eta eskerrik asko partehartzaile guztiei.

EMANALDIA IKUSTEKO AUKERA DUGU HITZAREN GRABAKETARI ESKER.

2011/05/18

Esperimentuak 1.mailan

Gaurko egunean zehar lehenengo mailakoek landareen inguruan esperimentu batzuk egiten aritu dira:
Bitxiloreak tintatzen,landareei behar duten ura, argia, lurra eta oxigenoa ikertzen....

2011/05/17

BIKOTE IRAKURLEA

Gaur arratsaldean, eguraldi ona lagun genuela, bikote irakurleak ospatu ditugu.
Ikasleek adin desberdineko kideek osatutako bikoteak egin dituzte, eta eskolan zehar sakabanatu dira batak besteari aurreko astean aukeratutako liburua irakurtzeko asmoz.
Burubelarri aritu dira, argazkietan ikus dezakegun bezela.




2011/05/12

BERTSO EMANALDIA GUREAN



Joan den asteartean, eskolako 5. eta 6. mailakoek bertso emanaldia eskaini zuten (ikastolakoekin batera) Gurea zineman.
Amaia Agirre bertsolariaren eskutik ikasturtean zehar jasotako ikasketen emaitza entzun eta ikusi ahal izan genuen: pijoak, makarrak, domadore eta animaliak, mendizaleak, ume txikiak eta aitonak... eta argazkian ikus ditzakegun motozaleak. Agurra ere bertsoz lagunduta dantzatu zuten.

2011/05/10

6. MAILAKOAK ARRIARAN ETA ARAZTEGIETAN

Atzo 6. mailakoak Uraren prozesua ikusteko aukera aparta izan genuen. Alde batetik Arriaran urtegia bisitatu genuen eta ondoren edateko uren araztegia. Bi hauetan ikusi genuen gure iturrietaraino urak egiten duen bide luzea.
Ondoren GAIKAO hondakin uren araztegira joan ginen. Bertan ikusi eta batez ere usaitu, genituen, alde batetik etxeko komunetik behera botatzen ditugunak, eta bestetik lantegi eta kaleko estolkeriako ur zikiñak.
Modu honetan Urak egiten duen prozesu guztia ikusi genuen, euria eta errekatxoetatik jasotzen denetik, berriro ibaietatik itsasoratzen den bitartean.
Gehiago jakiteko:
http://www.gipuzkoakour.com/descubre-el-agua/descubre-como-funcionan-etap.aspx


"Lagunen bisita" ipuia

Kaixo lagunak: 2. mailako Olatz, Goar eta Joane 1. mailara joan dira eta oso ipuin dibertigarria kontatu diete. Ea zuei ere gustatzen zaizuen.


2011/05/08

IRAKASLE ETA FAMILIENTZAKO

REDES-eko programa ezagunaren kapitulu batean, sekulako azterketa egiten zaio gaur egungo Hezkuntza Sistemari. Munduko aditu batzuen hitzak entzuteko aukera dugu, Hezkuntza Sistemaren arazo eta honen etorkizunari buruz hitz egiten. Baita irakasleok egin behar dugun lan terapeutikoari buruz.

2011/05/07