2019/05/09

FINALISTAK EKAINAREN 8KO ESKOLAKO FESTAREN ZAIN!


Bukatu dira sailkapen faseak. Ikasturtero legez, burutu dira pala eta esku pilotako kanporaketak eta orain, eskolako festa egunaren zain gelditu dira finalera sailkatu diren bikoteak. Horrela, ikasleen parte hartzea eskertu eta pilotaren zaletasunarekin jarraitzeko gonbitea egiten dizuegu guztioi. Milesker parte hartzaileei!



2019/02/22

PALA TXAPELKETAN GIRO BIKAINA!


Kaixo flemingkideak,

Aurrekoan aipatu genuen bezela, martxan da pala txapelketa. Jolasgaraian jokatzen dituzte partidak, eta 12 tantora izaten dira. Gainera, azken egunetako eguraldi onari esker, giro paregabea izan dugu, baita animatzaileak ere! Ea horrela jarraitzen duen txapelketak!



2019/02/14

PALA TXAPELKETA HASTEAR DA!


Kaixo flemingkideok,

Urteroko ohiturari jarraituz, ikasturte hontan ere martxan jarri dugu pala eta esku pilota txapelketa. Astelehenean, otsailak 18, emango diogu hasiera txapelketari, eta urtero bezala, jolasgaraietan izango dira partiduak. Beti bezala, apuntatu diren ikasle guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eta, nola ez, irabazteari baino parte hartzeari garrantzia handiagoa eman nahi diogu. Ondo pasa eta zorte on guztiei!




2019/02/08

Agate Deuna 2019 Villabonan



Aurten, Fleming Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak kalera atera gara, makilak hartuta, Agate Deunako koplak kantatzera. 

Eguraldi hotza egon arren, eguzkia tarteka ikusteko aukera izan dugu.





2019/01/25

HERRIKO AITON-AMONAK ESKOLAN

Fleming Herri Eskolako aste kulturala dela eta, herriko 4 aiton-amonak eskolara etorri dira 5. mailako ikasleekin eta irakasleekin hitz egitera.

Goizeko 11:00etan hasita eta ia 12:30ak arte solasean aritu dira ikasleen galderei erantzunez. Beraien gazteetako bizitza nolakoa zen kontatu digute eta  asko disfrutatu dugu haiei entzunez. Oso polita eta interesgarria izan da orduko bizimodua nolakoa zen jakitea (astoak garraio, dantza festetan, umeak etxean jaiotzen, gerra garaiko janari falta...).

 ESKERRIK ASKO LAUOI!!