2009/03/26

KORRIKA 16 FLEMING ESKOLAN


Dakizutenez, gaur Korrika 16 hasiko da Tuteran; baita gure eskolan ere. Hori dela eta 1go mailakoek lekukoa hartu dute zuzendaritza eta irakasleen eskutik. Aurtengo leloa irakurri eta gero korrika egin dugu ONGI ETORRI abestia kantatuz.
Hurrengo egunetan mailaz maila pasatzen joango da lekukoa, honela, eskola osoak parte hartuko duelarik.
Horretaz gain, eskolako sarreran Euskal Herriko mapan Korrikak egingo duen ibilbidea egunero joango gara margotzen.

Egunero maila desberdin batek hartuko du lekukoa.

http://www.korrika.org/index.php


2009/03/23

GAUR "kroa kroa " SIMULAKROA ARROAN!!!



Urtero bezala Ebakuazio Planaren frogatxoa izan dugu Arroako eraikuntzan. Oraingo honetan astelehenean izan da eta 117 ikasleak, beraien irakasle eta zaintzaileekin batera zintzo, arin eta modu egokian osatu dute eraikuntzaren hustuketa hiru minutuko denbora eskasean.
Aupa lagunak!

Hori bai esan beharra dago "xaxi" barruan ahaztu dutela.

2009/03/09

JUAN KRUZ IGERABIDE ARRATZAINEN

Gaur goizean Juan Kruz Igerabide gure artean egon da.
Liburutegian L.H.ko 3. mailakoekin bildu da.
Ikasle hauek gelan landu duten"Botoi bat bezala" poema liburuari
buruz Juan Kruzekin hitzegiten aritu dira.

Berriz ere, guztioi erakutsi digu berak gauzak modu berezi batean
begiratzen dituela.

Beste liburuak:



Artur erregearen heriotza
Bagdadeko aurpegiak
Begi-niniaren poemak
Bularretik mintzora
Eskola ekologikoa
Hiru ahizpa
Ilargia ezpainetan
Korri, Sebastian, korri!
Koxo-koxoa
Leo Ferguson
Metamorfosiak (bertsioa)
Munia ohe azpian lo
Ulises (bertsioa)

ERREALEKO ATZOKO PARTIDUA





Erreala v.s Sevillaren kontra jokatu zuen

eta noski erreala irabazi zuen 2.zatian Mikel Aranburuk gol 1 sartu zuen horrela 1-0 eginez irabazi zuen.

AUPA ERREALAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!!

5. MAILAKOEN ZUBIETARA IRTEERA


"ERREALA AMETS BAT"
Martxoaren 4ean, asteazkena, 5. mailakoak Zubietara irteera bat egin genuen. Gurekin batera beste bi ikastetxekoak joan ziren, Eibarkoak eta Ordizikoak. Han hiru taldetan banatu gintuzten. Taldeka gauza hauek egin genituen: bideo bat ikusi ("Erreala Amets Bat"), jolasak eta instalazioak ikusi.
PRIMERAN PASA GENUEN!!!!