2009/04/28

ANTZERKI ERAKUSTALDIA GUREAN








Gaur goizean Villabonako Gurea aretoan antzerki erakustaldia gozatzeko aukera izan dugu Lehen Hezkuntzako Ikasle guztiak.

ETA ZER? Liburuxka famatuen bilduman oinarrituriko, ikuskizuna erakutsi digute DAR DAR taldeko: Anjel Lertxundi, Seve Calleja, Andoni Egaña eta Silvia Ugidos.

Ikuskizunaren hari nagusia gizaki guztiak desberdinak izateko dugun eskubidea izan da modu umoretsu batean adieraziz.



2009/04/27

MADDI eta ASIERREN BISITA











Joan den ostiralean Asier irakasleak bere lau hilabeteko alaba Maddirekin Arratzainen azaldu zen.
Maddi erne eta oso lasaia azaldu zen ikasleek inguratu zutenean.

2009/04/22

APIRILAREN 23a, LIBURU EGUNA















Bihar, apirilak 23, ospatuko da liburu eguna.
Gure ikastetxean ere jarduera batzuk antolatu dira.

Txikientzat hiru egunetan egongo dira ekintza bereziak.
Gaur Arroan 3 urtekoek, IDOIA SANCHEZ, ipuin kontalariaren bisita jaso dute, zoragarria izan da, adi-adi egon dira gure txikiak.

2009/04/21

Gaur eta datorren ostegunean Jangelarik EZ.


Gaur asteartea eta berriz ere datorren ostegunean, ikasleak aukera izan dute goxo goxo etxean bazkaltzeko.

Batzuk lagunen etxeetan, besteak aitonekin, beste batzuk berriz lehengusuekin, eta agian baten batek lasai lasai eta bere etxeko sukaldean bakar bakarrik eta gai dela erakutsiz, bazkaltzeko aukera izan dute.
Bai, bai, egia da antolaketa ez dela erraza izan familientzat, baino horrelako aukerak, arazoek badutela bere alde ona ere, erakusten digute.
Hori bai, salbuespenak diren bitartean noski....

AURTEN ERE XABIER PIANOJOLEA GUREKIN

Oporrak hartu baino azken egunean Xabier Pianojolea izan genuen gure artean, Arratzainen eta baita ere Arroan. Besteetan bezala liluratuta geratu ginen bere piano-mugikorrak ateratzen dituen soinuekin.
Eskerrik asko Xabier!