2012/06/12

ESKOLAKO FESTA 2012

Aurten lehen aldiz, ikasturte  amaierako festa  herrian ospatu dugu. Eguraldiak susto bat edo beste  eman bazigun ere, azkenean  ateri mantendu zen eta festa ondo burutu ahal izan genuen.
Goizean goizetik, mutilen, zein nesken pilota finalak ikusi ahal izan genituen.Hauek urtetik urtera maila hobetzen dute.
            Ondoren 5.eta 6.mailakoen bertso saioaz gozatu genuen eta jarraian, ikasle guztiek dantza eta kantu ezberdinak eskaini zizkiguten, danak oso alaiak eta koloretsuak.
 Emanaldia bukatuta, plazan paella erraldoia bertan prestatu eta dastatzeko aukera izan genuen, ederra benetan! Eta bukatzeko jolasak, merienda, DJ… dena giro paregabean. Primeran pasa genuen. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei.

PINGU PINGUINOA DO, RE, MI OIHANEKO ANIMALIAK 1. maila ZAPIAK AIRERA 2 maila GUREKIN DANTZATU 3. Maila BANANA BOAT 4. Maila PELIKANOEN DANTZA 5. Maila BERTSOA DANTZAN 6.B NAHASIA 6A ZIZKA MIZKA

2012/06/06

KURTSO BUKAERAKO ERAKUSKETA


Fleming Ikastetxekoek, erakusketa polit bat antolatu dugu Villabonako "ALGIBE"an. Erakusketa hau ikusteko gonbidatuta zaudete herriko eta inguruko bizilagun guztiak. Ziur gaude jende asko animatuko zaretela etortzera eta horregatik ordutegi bat jarri dugu:
  1. OSTEGUNA 7:       16:30 - 18:00
  2. OSTIRALA 8:         16:30 -18:00
  3. LARUNBATA 9:    12:30 - 14:00
ANIMA ZAITEZTE, aiton-amonak, osaba-izebak, lehengusuak, lagunak, bizilagunak, ... !!! Hemen egongo gara zuen zain.