2011/02/26

LAISTER INAUTERIAK


ZIRKOA ZIRKOA
DA KATEGORIKOA
ZIRKOA ZIRKOA
DA OSO MAJIKOA

Pailazoz jantzita gu
Gatoz kantatzera
Gukin disfrutatzeko
Baduzu aukera
Ta haur hezkuntzakoak
Etorri aurrera
Ze xalatu zaudeten
Pailazo antzera
Zatozte zuek danok
Ondo pasatzera.

Bertsotan ari gera
dantzatuz mingaina
eta gero mugitu
ipurdi liraina
lehen hezkuntzan egin nahi
genuke kanpaina
ikuskizun ederra
degu alajaina
irabaziko degu
merienda bikaina.

Seigarren mailak dekorazio
Denotan hartu du parte
Goza zazute iñauteritan
Agur ta hurrengo arte.

Doinua: Kupela, kupela.
Neurria: Hamarreko txikia.

2011/02/24

6. MAILAKOEK BISITA IZAN DUTE



Otsailaren 24an, osteguna, Anaya argitaletxeak gonbidatuta, 6. mailakoentzat animatzaile bat etorri zaigu eskolara. JUAN FARIASen Los caminos de la luna liburua eskolan landu ondoren, hari buruz hitz egin dugu, istorioak kontatu dizkigu eta liburuak esaten duen bezala, eguneroko gauza arruntekin zein ondo pasa daitekeen!! Guk, behintzat, primeran pasa dugu.

2011/02/22

"Tapiz hegalaria"

Eñaut, Iraila eta Unai hirukoteak "Tapiz hegalaria" ipuia kontatzen digu. Ea bidaiatzen laguntzen zaituzten.


Tearen kondaira

Kaixo lagunok!!!! Hemen gaituzue berriro 2.A mailako ikasleak, gure antzerkitxo hau erakutsi nahian, ea zer moduz pasatzen duzuen!!!

Aioooo!!!!

2011/02/21

Ipuin Kontalaria Liburutegian



Gaur goizean Dr Fleming eskolan ipuin kontalariaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu.
Agenda21 proiektuarekin lotutako ekintza honetan, Eguzkik munduan zehar ikasitako ipuinak kontatu dizkigu: Australian, Afrikako Ganan, Ameriketako Bolivian eta Euskal Herriko bere baserrian ikasitakoak, hain zuzen ere.
Ikasleek eta irakasleek arretaz jarraitu dugu narrazioa!


2011/02/18

DR.DOG



















- What´s the matter with you?

- I´ve got a ..................................
- Let me see... You´ve got a ...............!
- O.K. doc...




2011/02/17

ISEBAREN OPARIA

Iepa Joxepa!!!!! hemen gaude 2.A mailako Maddi,Ikerne eta Unai istoriotxo polit hau zuei kontatzeko.
Gustatuko zaizuelakoan,
aioooooooooo!!!!!!!!

Goitibeheraren lasterketa

Kaixo lagunok, hemen gaituzue istoria txiki hau kontatu nahian. Ea ondo pasatzen duzuen!!!!
Aioooo!!!! Irene, Marta eta Gorkaren partez.


2011/02/10

ALL KINDS OF FAMILIES

There are many different kinds of families: big-small families, families with many children-with any children, ... These sketches show us some families living in a neighbourhood. We hope you like them, dear bloggers... Bye, bye!!!






2011/02/04

SANTA AGEDA BEZPERAN


Urteroko ohiturari jarraituz, Fleming eskolako ikasle eta irakasleak kantari aritu gara Villabonan zehar.
Eguzkiak berotzen gintuela, eta bidean familiek lagunduta, betiko lekuetan abestu dugu: udaletxe aurrean, Santiago Egoitzan...
Legiarekin kunplitu ote dugu?

2011/02/01

"Euri kanta majikoa"

2. mailako Igor, Joane eta Uxue ipuin zoragarria kontatu die 1. mailako ikaslei.