2016/12/27

2016ko GABONETAKO ERRONDA

Abenduak 24ean,urtero bezala, Fleming Villabonako Ikastetxea kalera atera ginen kantari. Ikasleak, familiak, gurasoak eta Olentzero noski, Trikitixak, panderoak eta esku-soinuak lagunduta, herriko kaleak alaitzen aritu ginen. Erronda bukatu genuen txitorra pintxo bat janez.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Familiako antolatzailei, musika irakasle eta instrumentu jotzailei, olentzero eramalei eta parte hartzaile guztiei.
2017 URTE BERRI ON ONA IZAN DEZAGUN!!!

2016/12/12

HITZALDIA ARROAN

Adi familiak!!!

Bihar, abenduaren 13a, arratsaldeko 16:15ean "Adingabeak eta telefono mugikorra" hitzaldia izango da Arroako eskolako liburtegian.

ANIMA ZAITEZTE!!!!!

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/y10-kbhome/eu/




2016/12/02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA FLEMINGEN!
Urtero legez, aurten ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dugu Fleming ikastetxeko bi eraikinetan: asmakizun lehiaketa, abestiak, dantzak, gurasoen irrati irratsaioa, gaztain jana, txiste eta irrintziak, Euskararen Txantxangorriaren mosaikoa, Herri kirolak..! Beraz, bada zer gozatua!
Gure hizkuntza zahar bezain eder hau, urtez urte, gero eta jende gehiagok ikasten du eta, gure ikastetxean, hori nabaria da ikasleen jatorri aniztasuna ikusita. Hona hemen Euskararen Egunerako prestaketa lanen adibideak..! GORA EUSKARA!






















2016/09/15

Mugikortasun astea 2016: Bizibira Tolosaldean. kartela eta planoa

Kaixo denoi!!
Urtero bezala mugikortasun astearekin hasiko gara ikasturtea.
 Datorren igandean, irailak 18, eta eguraldiak uzten badigu, BIZIBIRA egingo da Tolosaldean. Aurten egun osoko egitaraua antolatu da eta Tolosan izango da.
Bidaltzen dizuegu kartela eta biraren mapa zuek ikasleen artean zabaldu ahal izateko
 ea animatzen diren!!!
Ondo izan eta laster arte.
TIZeko lagunak

Planoa

2016/05/29

IKASTURTE BUKAERAKO MENDI IRTEERA

Joan den ostiralean Fleming ikastetxeko Lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleek, gure ingurua ezagutzeko eta naturaz gozatzeko, mendi irteera bat egin genuen.

Ziklo bakoitzak bere ibilaldia bukatu ondoren, denak Amasan elkartu ginen elkarrekin bazkaldu eta jolasteko: txikienak Larreatik, hau da, erreka ingurutik igo ziren, bigarren ziklokoak, berriz, Komizar parketik buelta emanez eta handienak Loatzora igo ziren Amasan elkartu aurretik. 
Beraz, eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen!!!

2016/03/18

3. ZIKLOA ASTEASURA BIZIKLETAZ

     Asteartean, Fleming ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleak Villabonatik Asteasura bizikletaz joan ziren. Irteera hau egin aurretik, irakasleen eskutik, bidai seguruagoa egiteko formakuntza jaso zuten: gurpila nola puztu, kamara nola aldatu....
     Fleming ikastetxeak Ag21eko programan parte hartzen duenez, eta ingurugiroa zaintze aldera, irteera honekin bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dute.
     Horrez gain, Asteasuko eskolako kideak 'antzerki astea' ospatzen ari dira eta ikasleek beraiek prestatutako antzezlana ikusteko aukera  izan zuten. Antzerkia ikusi ondoren, jolastu, bazkaldu, indarrak hartu eta berriro, Villabonara itzuli ziren. Eguraldia lagun, egun polita igaro zuten.

2016/03/16

JOLASGARAIAN ESKU-PILOTAN!


Duela egun gutxi genion bezala, hasi da esku-pilota txapelketa (ondoren palakoa izango da).
Denetarik daukagu: epaileak, pilotariak, gerrikoak eta pilotak, ikusleak...emozioa behintzat, ziurtatuta dago Flemingo jolasgaraietan..! Segi dezagun giroa jartzen!






2016/03/09

Hastera doaz esku pilota eta pala txapelketak..!

Kaixo guztioi!

Aurreko urteetan bezala, hastera doaz Esku pilota eta Pala txapelketak.
Lehenik, Esku pilotarekin hasiko gara eta partidak, betiko moduan, jolasgaraietan 12 tantora jokatuko dira. Partaideak bikoteka parte hartuko dute baina, ezingo dira bikote berdinak palan errepikatu. Helburu nagusia pelotarekin gozatzea denez, jar dezagun gure aldetik ahal dugun guztia horrela izan dadin! Zorte on parte hartzaileei eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

2016/03/01

GORA HIPI ZIRKOA!



GORA HIPI ZIRKOA!

Kaixo guztioi!
Dakizuen bezala, jatorri ezberdinetako ikasle kopuru altua da Fleming ikastetxeak duen aberastasunetako bat. Kultur aniztasun honek aberatsagoak egiten gaituela sinisturik, ikasturte honetan, HIPIkook (ikasle etorkinak euskalduntzen laguntzen ari garenak) sukaldaritza tailerrak antolatu ditugu eta, baita Zirkoa antotatu ere. Prestaketa-saio batzuren ondoren, LH1etik LH4ra emanaldiak eman genituen eta, azkenik, Arroako ikasleentzat (HH) emanaldi berezia eskaini genuen. Ikusi nahi baduzue...








2016/02/04

ETA IÑAUTERIAK IRITSI DIRA!!! AUPA IÑAUTERIAK, AUPA FLEMING


A ze ondo pasa dugun mozorroa prestatzen, a ze ondo pasa dugun dantza egiten eta desfilatzen, a ze ondo Villabonako giroa alaitzen. Herriko bi ikastetxeak elkarrekin ondo pasatzeko aukera bikaina.  Hurrengo ikasturtean berriro gehiago!!!


                                           
ARGAZKIAK. https://www.flickr.com/photos/aiurri/sets/72157664173149461

2016/02/02

FLEMING BIZIRIK 2016 AMAITZEKO

PRRRRRRUUUUUUMMMM, PRRRRRRUUUUUUMMMM, PRRRRRRUUUUUUMMMM, ...
DANBORRA JOTZEN. HORI DA PROFESIONALTASUNA!!! POLITA BENETAN "FLEMING BIZIRIK" KULTUR ASTEARI EMANDAKO BUKAERA. DONOSTIAN GEUNDELA IRUDITU ZITZAIGUN.
HURRENGO IKASTURTEAN BERRIRO. GORA SAN FLEMING!!!

FLEMING BIZIRIK-en... KOLORE GUZTIAK!!!!!!!!!!




Aukera paregabea erakunde hau egiten ari dena ezagutzeko!!! Benetan interesgarria eta polita. 






2016/01/29

LET´S BOOGIE, LET´S DANCE...

Aste berezi honetan FUNKY dantzak ikusteko aukera ere izan dugu, 4, 5 eta 6 Mailako ikasleen eskutik. A ze "inbiriya"!!! Guk ere horrela dantza egin nahi dugu.



HITZALDIA: "HEZKIDETZAN HEZI"

"Fleming Bizirik" kultur Astean ere hitzaldiarako lekua egon da. HEZKIDETZA izan da aurtengo gaia. Hizlaria Garbiñe Arrizabalagaren izan dugu. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!!!


2016/01/27

ETA "FLEMING BIZIRIK" KULTUR ASTEARI HASIERA...

ARROAKO ESKOLAREN ATZEKALDEKO PARETAREN MARGOTZEA OSO DIBERTIGARRIA IZAN ZEN!!! GAINERA PARETA IZUGARRI POLITA GERATU ZEN. ONDOREN GURE LANA EZKERTZEKO TXOKOLATEA ESKAINI ZIGUTEN. EZ AL DA "TXOLLO" BAT???
                                  

2016/01/14

16-17 IKASTURTEKO MATRIKULA GARAIA

16-17 MATRIKULATZEKO EPEA:
URE ESKOLAN, URTARRILAREN 25etik OTSAILAREN 4era.

Bilera informatiboa.

   Urtarrilaren 21ean  Fleming  Arroako  eraikuntzan bilera informatiboa egongo Bertan  eskolako martxa ezagutarazteko aukera izango duzue. 
«Hitzaldi hauen ordutegiak:   17:00etan euskeraz eta  18:00tan gaztelaniaz izango dira. 

Matrikulazioa

    Matrikulazio epea urtarrrilaren  25etik, otsailaren 4ra,
Ordutegia:  goizez 09:00tik- 13:00ra  eta atsaldez 14.30tik 17:00ra.
Bestalde, ondorengo agiriak eraman behar ditu interesatua dagoenak  H.H. arroako bulegoetara : nortasun agiriaren fotokopia bana (bi gurasoena), errolda agiria eta liburu familiaren kopia.


2016/01/04

2015 eko GABONETAKO ERRONDA

Abenduak 24ean,urtero bezala, Fleming Villabonako Ikastetxea kalera atera ginen kantari. Ikasleak, familiak, gurasoak eta Olentzero noski, Trikitixak, panderoak eta esku-soinuak lagunduta, herriko kaleak alaitzen aritu ginen. Erronda bukatu genuen txitorra pintxo bat janez.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Familiako antolatzailei, musika irakasle eta instrumentu jotzailei, olentzero eramalei eta parte hartzaile guztiei.
2016 URTE BERRI ON ONA IZAN DEZAGUN!!!