2018/01/19

FLEMING HERRI ESKOLA

Fleming herri eskola
Amasa-Villabonako eskola publikoak izen ezberdin asko izan ditu bere ibilbidean zehar: Dr. Fleming, Fleming eskola publikoa, Doktor Fleming ikastetxea... Eskola komunitateak, izen finkoa aukeratu berri du eta gaur egin dute prentsa aurreko aurkezpena: Fleming herri eskola izango da aurrerantzean.



Horrez gain, logotipo berria eta matrikulazio kanpainarako karteldegi eta spotak ere aurkeztu dituzte, baita laster martxan jarriko duten webgune berria ere: www.flemingeskola.eus. Urtarrilaren 25ean egingo dute jende aurreko aurkezpena, Gurean.

Jesus Quesada zuzendariak hartu du hitza gaurko ekitaldian: "Aurten izena finkatu behar dugula erabaki dugu. Zuzendaritza taldea, irakasle, ikasle, guraso eta langileen artean eskolarentzat izen egokia pentsatu dugu. Komunitatean, elkar lanean, denon artean... familia bat garelako. Fleming herri eskola. Gabri dago Fleming; bera delako eskola honen jatorria. Herria; herria egiten ari garelako, herriarentzat lan egiten dugulako, herritarrak sortzen ari garelako. Eta eskola gara. Ikasleen babeslekua, aniztasunaren ispilua, gune hezitzailea, pedagogia hausnartzaileak. Horrela da gure eskola".

Izena aldatzearekin bat, logoa ere aldatu dute: "Logoa gu identifikatzeko, logoa gure eskola plazaratzeko, gure gogoa eta ilusioa mundura zabaltzeko".

0 Iruzkinak: