2016/05/29

IKASTURTE BUKAERAKO MENDI IRTEERA

Joan den ostiralean Fleming ikastetxeko Lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleek, gure ingurua ezagutzeko eta naturaz gozatzeko, mendi irteera bat egin genuen.

Ziklo bakoitzak bere ibilaldia bukatu ondoren, denak Amasan elkartu ginen elkarrekin bazkaldu eta jolasteko: txikienak Larreatik, hau da, erreka ingurutik igo ziren, bigarren ziklokoak, berriz, Komizar parketik buelta emanez eta handienak Loatzora igo ziren Amasan elkartu aurretik. 
Beraz, eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen!!!

0 Iruzkinak: