2013/03/22

Gora Korrika 18! Fleming Korrika!

Aurtengo Korrikak aurrera darrai, korrika eta bizi-bizirik! Igandean Baionan amaituko bada ere, urte guztian zehar aukera izango dugu leloa gure egiten: "Eman euskara elkarri!"
Horrela, Flemingen ere, eguneroko jarraipena egin diogu, eta horren adibidea da gaur (opor-aurreko azken egun gisa) egin dugun lasterketa polita ere. Lehen Hezkuntza osoko ikasleak zein irakasleak ere, Arratzaingo ikastetxeari itzulia eman diogu Korrikaren aldarria gure eginez! Gora Korrika 18! Gora Euskara! Gora Fleming!


iruzkinik ez: