2013/01/09

Gabonetako oporren aurreko jaia!



Gabonetako opor aurretik burutu zen festan, oso ondo pasa genuen denok. Goizetik hasi ginen prestaketa lanetan. Hasteko, Gabonetako abestiak entseatu genituen eta ondoren, mailaka, krosa egin genuen. Batzuk korrika zihoazen bitartean, beste mailetako ikasle zein irakasleak, harmailatatik animatzen zuten. Giro bikaina nagusitu zela esan behar dugu, izan ere irakasle bat edo beste ere korrika egitera animatu baitzen beraien ikasleekin. 











Azkenik, txistorra jan eta gero, egun batzuetan zehar 6. mailako ikasleak ilusio guztiz prestaturiko jolasak egin ziren. Jolasetan, ikastetxe guztiko haurrak parte hartu zuten eta primeran pasa zuten guztiek, hein handi batean, 6. mailakoek antolakuntza lan bikaina egin zutela. Bejondeiela!











iruzkinik ez: