2011/11/04

ONGI ETORRI XAXI!


        Joan zen urriaren 26an etorri zen Xaxi ipotxa Amasa-Villabonako Fleming eskolara. Urtero bezala, ikasturte hasieran bere oporretako abenturak kontatzera etortzen da Fleming eskolara. Udan zehar Euskal Herriko txokoren batera bidaiatzen du, eta uda honetan Zarautzeko herria izan da bixitatu duena; hantxe ibili omen da hondartzan gazteluak egiten, surf-a praktikatzen, izozki goxo goxoak jaten…ummmm! Zein pozik ibili den E.H.ko kostaldean!
Aurten ere, Xaxik euskaraz soilik ulertzen duenez,  euskaraz hitz egiten saiatzeko mesedea eskatu digu. Euskaraz erraz hitz egiten duenak, gehiago kostatzen zaionari lagunduz gero, guztiek elkar hobeto ulertzeko aukera izango dugu! Aupa gure EUSKARA, aupa gure XAXI!!

iruzkinik ez: