2011/02/26

LAISTER INAUTERIAK


ZIRKOA ZIRKOA
DA KATEGORIKOA
ZIRKOA ZIRKOA
DA OSO MAJIKOA

Pailazoz jantzita gu
Gatoz kantatzera
Gukin disfrutatzeko
Baduzu aukera
Ta haur hezkuntzakoak
Etorri aurrera
Ze xalatu zaudeten
Pailazo antzera
Zatozte zuek danok
Ondo pasatzera.

Bertsotan ari gera
dantzatuz mingaina
eta gero mugitu
ipurdi liraina
lehen hezkuntzan egin nahi
genuke kanpaina
ikuskizun ederra
degu alajaina
irabaziko degu
merienda bikaina.

Seigarren mailak dekorazio
Denotan hartu du parte
Goza zazute iñauteritan
Agur ta hurrengo arte.

Doinua: Kupela, kupela.
Neurria: Hamarreko txikia.

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Animoak guztioi gaur arratsalderako..