2022/01/20

EUSKARA TXOKOA BERRITU DUGU

 

Kaixo flemingkideak eta urte berri on!

Euskara batzordetik berri pare batekin gatoz. Batetik, euskara txokoa berritu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Polita gelditu da, ezta?

Bestetik, urriaren bukaeran, eskolako eraikinean zehar jarritako euskarazko ohiko akatsen kartelak kendu, eta berriak jarri ditugu. Ea horrela zuzentzen ditugun nahi gabe egiten ditugun akats horiek!

2021/10/27

  Kaixo flemingkideak!

Egunerokoan, euskararen erabileran ohikoak diren akatsak ikasleen artean indartu nahian Euskara Batzordetik Arratzaingo eraikinean zehar hainbat esamolde itsatsi dira. Horrez gain, Euskara Txokoan euskararen inguruko hainbat informazio jarri da. Espero dugu guztiok batera ikasten jarraitzea.

                                  




2021/10/26

NORMALTASUNERANTZ GATOZ! (GORPUTZ-HEZKUNTZA)

Aupa flemingkideak! Pandemiaren egoera pixkana-pixkana gainditzen goazen honetan, zenbait berri helarazi nahi dizuegu.

 Batetik, pasa den astean, jakinarazi ziguten ikasturte honetan berriro igeriketa ikastaroa martxan izango dugula. Data zehatzik eman ez diguten arren, iaz ez bezala, burutuko dela jakinarazi digute. Bestalde, ikasturte honetan, berriz ere pala eta esku pilota txapelketari helduko diogu 2. eta 3. hiruhilekoan zehar. 

 Azkenik, Eskola Kirolako entrenamenduak berriz ere abian dira. Hona hemen, multiekintzen denboralizazioa eta gure ikasleen ordutegiak. Besterik gabe, segi ondo!


http://www.flemingvillabona.blogspot.com/

2020/06/29

6. MAILAKOEN AGURRA

Koronabirusa dela eta, 6. mailako ikasleek ezin izan dute eskola komnunitatea ohi bezala agurtu. Hala ere, ez zuten aukera hori galdu nahi eta bideotxoak grabatu dituzte.



2020/02/05

SANTA AGEDA EGUNA


Atzo otsailak 4, Santa Ageda bezpera eskolan ospatu genuen. Eguraldi kaxkarrarekin aurkitu ginen eta urteroko ohiturari ezin izan genion eutsi, eta eskolako frontoi berrituan ospatu genuen.
Hori bai!!! Eztarriz....sano gabiltzala dirudi!!







2019/12/19

JOLAS ETA LEHIAKETA ARRAKASTATSUAK!

Kaixo flemingkideok,

Gabonetako oporrak gerturatzen ari diren honetan, Euskara Batzordetik zorionak eman nahi dizkiegu ikasle eta irakasle guztiei. Izan ere, hiruhileko honetan antolatutako jardueretan, gehienak, buru belarri parte hartu baitute. Biba zuek!
Horren adibide, "Enigma lehiaketa" (galderaren erantzuna bilatu behar zen) edota Gipuzkoako Bertso Finaleko "kiniela" aipatu genitzazke (lehenengo 3 sailkatuak asmatu behar ziren) . Izan ere, oso arrakastatsuak suertatu dira eta ikasle gehienek gogo handiz parte hartu dute. Zorionak guztioi!

Hona hemen "Enigma lehiaketako" sari banaketaren argazki batzuk:


2019/12/17

ARTEA ETA GEOMETRIA TAILERRAK FAMILIAREKIN

Aste honetan, ordu bat eta erdi hartu dugu gelan landu dugun geometria familiakoekin praktikatzeko. Errealitatea behatuz, materialak manipulatuz eta arte-lanetan aplikatuz ikasi dugu geometriako hainbat eduki. Ondoren, gu, ikasleak, irakasle bihurtu gara eta senideak ikasle. Horretaz gain, gure arte-lanen erakusketa egin dugu.

2019/12/12

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA (2019)


Kaixo flemingkideok,

Fleming Herri Eskolan, Euskararen Nazioarteko Eguna ondo baino hobeto ospatu genuen. Goizeko eta arratsaldeko ekintzak oso arrakastatsuak suertatu ziren eta giro ezin hobean aritu ginen. Hona hemen goizekoaren laburpen bat!









2019/12/09

GABONAK ATE JOKA DITUGU ETA DAGOENEKO HASI GARA GABON KANTUAK ENSAIATZEN.

HONA HEMEN AURTEN ABESTUKO DITUGUN KANTAK









DIN DAN DON



HATOR HATOR




OLENTZERO ETA ASTOA





ZORIONAK GUZTIOI

EUSKARA EGUNA 2019


EUSKERAZ BIZI NAHI DUGULAKO!!!
EUSKERAZ MAITE ZAITUDALAKO...
HORRELA OSPATU GENUEN EUSKARAREN  NAZIOARTEKO EGUNA




AURKEZLEAK BIKAIN ARITU ZIREN



AIAIAIAIIIIIIII!!!!!......AUPA GURE IRRINTZILARI ETA TXISTE KONTALARIAK!!!





ETA JARRAIAN KANTUARI EKIN GENION














ETA BUKATZEKOOOO ESKELETOA MUGITZERA!!!!

 ZE ONDO PASA GENUEN!!!!






                                                   EUSKARAZ BIZI NAHI DUT

2019/11/26

EUSKARAREN EGUNEKO KARAOKE FESTA

Datorren asteartean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu eskolan. Hori dela eta arratsaldean ospatuko dugun karaoke festarako abestiak dituzue bertan, ahotsa berotzen joateko. Animoooo eta gozatu!!!





















2019/10/31

6. MAILA UR MARAN

Urriaren 30ean Koldobika Jauregik Alkizan duen Ur Mara museoan izan ginen. Han, basoan bertan, dituen hainbat lan ikusi genituen eta ondoren, denon artean eskultura osa genezan, lanean jarri gintuen. Horretarako 4 talde osatu genituen eta talde bakoitzari kartoizko kutxa desmontatuak eman zizkigun silikonazko pistolak erabiliz, berriz ere osatzeko gorputz geometrikoak lortuz. "Elorri" txakurrarekin eta gertu zueden astoekin disfrutatzen genuen bitartean, denon artean eskultura bakarra osatzeari ekin genion. Pozik geratu ginen emaitzarekin.